Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia egingo da martxoaren 3an Donostiako Kursaal Elkargunean arratsaldeko zazpietan. Instituzioetako eta gizarte arlo ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute. Ekitaldiaren amaieran Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko dira; Jose Luis Zumeta margolariaren lamina bat emango zaie. Dagoeneko 800dik gora enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek eskuratu dute. > Bai Euskarari Ziurtagiriak lau urte bete ditu. Ziurtagiria dutenek euskararen alde hartutako konpromisoa adierazten dute gizartearen aurrean. Errotulazioan, publizitatean, komunikazioan, bezeroarekiko harremanetan, barne funtzionamenduan eta abarretan euskara erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. > > Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko publizitate kanpaina egingo du Kontseiluak. Kanpainarekin bat egin duten hainbat telebista, irrati, egunkari eta aldizkaritan emango da Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko eta ezagutarazteko egin duen iragarkia. Karlos Argiņano sukaldariak parte hartu du iragarkiaren grabazioan eta martxoaren 4tik aurrera ikusi eta entzun ahal izango da iragarkia. Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak eta Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduradunak eman dituzte azalpenok Donostian egindako agerraldian. > > Horrez gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgunea jarriko dute abian martxoaren 3an: "www.baieuskarari.org":http://www.baieuskarari.org helbidean Bai Euskarari Ziurtagiria zer den eta hori eskuratzeko zer prozesu jarraitu behar den azalduko da, besteak beste. Telefono zenbaki bat ere jarri dute: 902-43 00 26. > > > <br> > **(NEREA PIKABEA AMUNDARAIN Kontseiluko komunikazioburua da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1109345863/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com