Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Gure artean euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Helduen artean euskaraz hitz egiteko ohitura zabaltzeko helburuarekin, <i>Gure artean euskaraz</i> egitasmoa jarri dute martxan aurtengo ikasturtean ere Hernaniko ikastetxeek, Dobera euskara elkarteak eta AEK euskaltegiak, Hernaniko Udaleko euskara batzordearen laguntzarekin. Ekimenak 2003-2004 ikasturteko esperientziari eman dio jarraipena, iazko balorazio positiboa ikusita egitasmoarekin jarraitzea erabaki baitute. > **Ezagutzatik erabilerara** > > Egitasmoa helburu zehatz batekin sortu zen: Hernaniko helduen artean (batez ere gurasoen artean) **euskaraz hitz egiteko ohitura** zabaltzea eta sendotzea. Ideiaren sorburua SEI elkarteak 2001ean herrian egindako erabilera neurketaren emaitza izan zen. Ondorio nabarmena eta oso orokorra izan zen: ezagutzatik erabilerara dagoen tartea handia da Hernanin ere. Beraz, haur eta gazteen artean erabilera areagotzeko hainbat ekimen martxan jartzen diren bezala, garrantzizkotzat jo zen helduon arteko komunikazioan euskarazko ohiturak hartzen joatea, euskarari tartea egitea... helduon artean euskaraz egiteak eragina baitu gure haur eta gazteengan ere. > > Egitasmoaren oinarrian borondatezko jarduna dago: partaideek elkarri lagunduko diote, dakienak ez dakienari erakutsiko dio, ohiturak aldatzeko ahalegina egingo da..., borondatez lagundu nahi duten euskaldunak bitarteko, euskararen erabilera handitzeko ahalegina egingo da. Horrela, bikoteka edo taldeka elkartuko dira, nahi duten toki eta maiztasunarekin, eta elkarrekin dauden une horietan euskaraz hitz egiteko ohitura hartzen saiatuko dira. > > > **Iazkoari jarraituz** > > Egitasmoan parte hartzeko izena eman ondoren, bilerak egin ziren ikastetxeetan eta bertan jaso zituzten informazio zuzena eta baita hainbat aholku eta laguntza ere: > hizkuntza aholkuak, batetik, eta hilabetero herrian dauden euskarazko jardueren berri (antzerki, hitzaldi, ikuskizun...), bestetik, euskara entzuteko, erabiltzeko edota aberasteko baliagarriak izan zitezkeenak. 30 lagunek eman zuten izena egitasmoan parte hartzeko eta bi gune natural osatu ziren. Bata, AEK euskaltegia, AEK-ko ikasleez eta herritar interesatuez osatuta eta bestea, Langile ikastolako gurasoez osatuta. > > Bi aurkezpen bilera egin ziren gune natural horiek errespetatuz. Bilera hauetan taldeak osatu ziren datu hauek kontuan hartuta: > Jendearen biltzeko aukerak (ordutegia, maiztasuna...) > Parte-hartzaileen gustuak eta zaletasunak > > <i>30</i> lagun horiek taldeak osatu zituzten, batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez biltzen ziren, eta beraiek erabakitzen zuten aldioro noiz bildu eta zer egin. Ez zen beraientzako ekimen berezirik antolatzen, Hernanin badagoelako euskarazko ekintza ugari. Argi utzi zitzaien antolatzaileen lana ez zela tutoretza edo irakasle lana egitea, horretaz beraiek arduratu behar baitzuten. Ziurtatzen zutena zera zen: arazorik balego nora jo bazutela eta arazoa konpontzen saiatuko zirela. > > Otsailaren erdialdean balorazio txiki bat egin zen inkesta baten bidez. Egitasmoaren baliogarritasuna eta balorazioa eskatu zitzaien, eta zer moldatuko luketen ere galdetzu zitzaien. > Parte-hartzaile gehienen erantzunak jasota erantzunak positiboak izan zirela ikusi zen. > > Egitasmoaren amaiera 2004ko ekainean izan zen. Hasierako pertsona gehienenk amaitu zuten, eta balorazioa oso positiboa izan zen. > > **Irudi adierazgarriak** > > Aurtengo kanpainan erabilitako irudiek jendeak euskaratik erdarara jauzi egiten duen bi ohiko egoera adierazten dituzte. > > Alde batetik, gurasoen arteko gaztelania jarduera agertzen duen irudia sortu dute, nahiz eta haurrekin euskaraz aritu, gurasoen artean gaztelaniaz jarduteko joera agertzen duena. > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/gurearteanazala490.jpg"></td></tr></table></center> > > Eta bestetik, euskaltegiko ikasleek euskaltegitik ateratakoan kalean erabilera-esparru falta izaten dute, lagun-artean askotan gaztelania izaten baita erabiltzen den hizkuntza. > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/gurearteankontra490.jpg"></td></tr></table></center> > > > **Aholku orria** > > Kanpainaren helburua bakoitzak bere inguruan gero eta euskara gehiago erabiltzea da, > baina euskaraz hitz eginez gaizki edo deseroso sentitu gabe. Beraz, helburua euskaraz gehiago hitz egitea eta saiakera horretan gustura sentitzea da. > > Ekimenean parte hartu nahi dutenentzat aholku orri bat prestatu da, funtzionamendua azaldu eta nola jokatu aholkatzen duena. Hemen duzue banatutako orria: > > > - <i><b>1.-Nola hasi?</b></i> > > - Gerta liteke lehenengo saioak zailak gertatzea, baina ez larritu eta lasai hartu. Saiatu elkar ezagutzen eta zuen artean giro lasaia eta atsegina sortzen. > > - Dena den, beti izango duzue aukera, hala nahi izanez gero, jende gehiagorekin elkartzeko edo beste aldaketaren bat egiteko. > > - <i><b>2.- Zer egin lehenengo egunean?</b></i> > > - Hitz egiteko elkartuko zarete. Ez da klasea. > > - Lehen kontaktua egin: > > - Elkar ezagutu. > > - Saioen dinamika zehaztu: zer egin, zenbatero, noiz... > > - Lehenengo saio hau laburra bada, lasai. Ez luzatu luzatzeagatik, eroso sentitzea da garrantzizkoena. Gustura zaudeten bitartean iraun dezala. > > - <b><i>3.-Nola hitz egin?</i></b> > > - Hitz egiteko elkartuko zarete. Ez da klasea. > > - Ahal badugu gure saioetan euskara bakarrik erabiltzen saiatuko gara. > > - Euskaraz hitz egiten trabatzen bagara, bikote edo talde bakoitzak erabakiko du zer egin: > > - Agian zailtasunak dituenak gaztelaniara jo dezake, eta besteak edo besteek > euskaraz jarraitu. > - Ezintasuna sortzen denean, atseden txiki bat egin eta gero euskaraz jarraitu. > > - Elkarrizketa naturala izatea komeni da; ez behartu. Bikote edo talde bakoitzak erabakiko du zertaz hitz egin edo nola jokatu: gai baten inguruan aritu, ekintzaren bat egin (erosketak, zinemara joan, paseatu, zerbait irakurri eta komentatu...). > > - Ez finkatu inongo rolik. Hau da, ez pentsatu euskara ondo dakienak beti hitz egin behar duela eta zailtasunak dituenak edo ikasten ari denak entzun egin behar duela. > > - <b><i>4.- Zuzendu behar al dugu?</i></b> > > - Euskaraz ari garenean zerbait ez badugu zuzen esaten, bikote edo talde bakoitzak erabakiko du zuzendu ala ez. > > - Zerbait gaizki esaterakoan, ez zuzendu momentuan, bukaeran egin. > > - Akatsak gogoan hartu eta gero komentatu. > > - Esaldi bat gaizki esaten denean, zuzen esanez errepikatu. > > - Ez etengabe zuzendu, jariotasuna zuzentasuna baino garrantzitsuagoa da hitz egiterakoan lotsa galtzeko. > > - <b><i>5.- Zenbatero elkartu?</i></b> > > - Maiztasunari dagokionez, ez dago ezer finkatua. Bikote edo talde bakoitzak erabakiko du zenbatero elkartu, non, nola eta zertarako. > > > **(MALORES ETXEBERRIA ARRESE Hernaniko Udaleko euskara teknikaria da)** > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Mintzalaguna ekimenak hamar urte":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1076331912 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1105704816/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com