Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskararen ordenamendu juridikoa erabaki gai
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Datozen urteetarako euskararen ordenamendu judikoa izan daitekeena eztabaidatu eta bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Kontseiluak eta beste hainbat euskaltzalek legebiltzarkideei ohartarazi diete euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla eta testu bat aurkeztu diete Estatutu Berrian euskarari dagokionean jaso beharreko gutxieneko puntuak azpimarratuz. > Abenduaren 20an onartutako Euskadiko Estatutu Berriaren Proposamenaren testua eztabaidatu eta bozkatu egingo dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran abenduaren 30ean. Parte hartuko duten parlamentariei dei egin diete Kontseiluak eta beste hainbat euskaltzalek Donostian egindako agerraldian; erantzukizun handia dutela eta horregatik deia luzatu diete kontuan har dezaten datozen urteetarako euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla. > > > Xabier Mendigurenekin batera prentsaren aurrean agertu dira hainbat euskaltzale: Paul Bilbao, Txema Auzmendi, Txillardegi, Koldo Tellitu, Julen Etxeberria, Mikel Aldasoro, Paulo Agirrebaltzategi eta Kristina Andres. > > Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak beste hainbat euskaltzaleren babesa duen testuan Estatutuan euskarari dagokionean gutxienez jaso beharko liratekeen puntuak aipatu ditu: > > - Euskara berezko hizkuntza da hemen eta, euskal herritar guztiek izan behar dutela, euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra. Horrek euskal herritarren ordenamendu juridikoan jasota gelditu behar du euskararen normalizazio osoa lortu nahi bada; hori egin ezean ez da posible izango aurrerapauso serioak ematea normalizazioaren bidean. Herritarrek beren osotasunean hizkuntzaren ezagutza dutenean aukera errealak izango ditugu hizkuntz eskubideak urra ez daitezen. > > - Hurrengo belaunaldiak euskaldunak izatea funtsezkoa da. Hori bermatzeko neurri zehatzak hartu eta bete egin behar dira epe jakin batzuen barruan. > > - Hizkuntz politika oso bat aplikatu behar da, eraginkorra, epeduna, helburu zehatzak eta lorgarriak dituena, administrazio guztiak inplikatzen dituena eta sailartekoa. Hizkuntz politikak gizarteko sektore guztietara iritsi behar du modu orekatuan garatuz ezagutzaren hedapena eta hori erabiltzeko aukerak. > Parlamentariek eskakizuna kontuan hartzea nahi eta espero dute agerraldian bildutako euskaltzaleek, euskararen normalizazio eta iraupenerako. > > Hauexek dira agerraldian irakurri den dokumentuak jaso dituen atxikimenduak: Xabier Mendiguren, Paul Bilbao, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Joanmari Larrarte, Xabier Isasi, Hasier Etxeberria, Paulo Agirrebaltzategi, Jose Angel Iribar, Itziar Nogueras, Kristina Andres, Mikel Aldasoro, Txillardegi, Koldo Tellitu, Iņaki Arregi Ihartza, Joxe Mari Auzmendi, Jose Miguel Campillo, Hau Pittu Hau konpartsa, Xabier Oleaga, Gabi Basaņez, Mikel Irastorza, Julia Marin, Julen Etxeberria eta Jose Antonio Lekue. > > > **(NEREA PIKABEA AMUNDARAIN Kontseiluko komunikazioburua da)** > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskadiko Estatutu Berria motz euskararekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1103731069 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1104324532/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com