 |
Euskararen ordenamendu juridikoa erabaki gai |
 |
2004-12-29 / 13:48 / Nerea Pikabea - Kontseilua |
HERRI-ADMINISTRAZIOA |
|
Datozen urteetarako euskararen ordenamendu judikoa izan daitekeena eztabaidatu eta bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Kontseiluak eta beste hainbat euskaltzalek legebiltzarkideei ohartarazi diete euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla eta testu bat aurkeztu diete Estatutu Berrian euskarari dagokionean jaso beharreko gutxieneko puntuak azpimarratuz.
Abenduaren 20an onartutako Euskadiko Estatutu Berriaren Proposamenaren testua eztabaidatu eta bozkatu egingo dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran abenduaren 30ean. Parte hartuko duten parlamentariei dei egin diete Kontseiluak eta beste hainbat euskaltzalek Donostian egindako agerraldian; erantzukizun handia dutela eta horregatik deia luzatu diete kontuan har dezaten datozen urteetarako euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla.
Xabier Mendigurenekin batera prentsaren aurrean agertu dira hainbat euskaltzale: Paul Bilbao, Txema Auzmendi, Txillardegi, Koldo Tellitu, Julen Etxeberria, Mikel Aldasoro, Paulo Agirrebaltzategi eta Kristina Andres.
Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak beste hainbat euskaltzaleren babesa duen testuan Estatutuan euskarari dagokionean gutxienez jaso beharko liratekeen puntuak aipatu ditu:
- Euskara berezko hizkuntza da hemen eta, euskal herritar guztiek izan behar dutela, euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra. Horrek euskal herritarren ordenamendu juridikoan jasota gelditu behar du euskararen normalizazio osoa lortu nahi bada; hori egin ezean ez da posible izango aurrerapauso serioak ematea normalizazioaren bidean. Herritarrek beren osotasunean hizkuntzaren ezagutza dutenean aukera errealak izango ditugu hizkuntz eskubideak urra ez daitezen.
- Hurrengo belaunaldiak euskaldunak izatea funtsezkoa da. Hori bermatzeko neurri zehatzak hartu eta bete egin behar dira epe jakin batzuen barruan.
- Hizkuntz politika oso bat aplikatu behar da, eraginkorra, epeduna, helburu zehatzak eta lorgarriak dituena, administrazio guztiak inplikatzen dituena eta sailartekoa. Hizkuntz politikak gizarteko sektore guztietara iritsi behar du modu orekatuan garatuz ezagutzaren hedapena eta hori erabiltzeko aukerak.
Parlamentariek eskakizuna kontuan hartzea nahi eta espero dute agerraldian bildutako euskaltzaleek, euskararen normalizazio eta iraupenerako.
Hauexek dira agerraldian irakurri den dokumentuak jaso dituen atxikimenduak: Xabier Mendiguren, Paul Bilbao, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Joanmari Larrarte, Xabier Isasi, Hasier Etxeberria, Paulo Agirrebaltzategi, Jose Angel Iribar, Itziar Nogueras, Kristina Andres, Mikel Aldasoro, Txillardegi, Koldo Tellitu, Ińaki Arregi Ihartza, Joxe Mari Auzmendi, Jose Miguel Campillo, Hau Pittu Hau konpartsa, Xabier Oleaga, Gabi Basańez, Mikel Irastorza, Julia Marin, Julen Etxeberria eta Jose Antonio Lekue.
(NEREA PIKABEA AMUNDARAIN Kontseiluko komunikazioburua da)
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|
Erantzun |
| |
 |
| Alderdi politikoen proposamenek euskarari buruz jasotzen dutena |
 |
2004-12-30 / 07:53 / erabili.com |
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena:
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena:
- Berezkoa: «Euskara, herri honen berezko hizkuntza, ofiziala izango da, gaztelera bezala. Herritar orok du bi hizkuntzak erabili eta ezagutzeko eskubidea».
- Instituzioen bermea: «Bi hizkuntzen erabilera bermatuko dute euskal instituzioek, euren izaera ofiziala arautuz eta hauen ezagutza bermatzeko neurriak hartuz».
- Eskubideak: «Euskal herritar ororen hizkuntz eskubideak errespetatuko dira».
- Administrazioari dagokio: «Hizkuntz koofizialtasunaren berme eraginkorra izatea».
PSE-EE-ren proposamena:
Honako lau puntuetan jorratzen du PSE-EEk euskararen arloa:
- Berezkoa: «Euskadiren berezko hizkuntzak euskara eta gaztelera dira. Biak dira ofizialak. Herritar guztiek dute bi hizkuntzak erabiltzeko eskubidea».
- Aukeran: «Pertsona orok du eskubidea erabili nahi duen hizkuntza aukeratzeko».
- «Elkarrizketa elebiduna»: «Bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea aitortzen da, elkarrizketa elebidunean».
- Irakaskuntza: «Bi hizkuntzak erabiliko dira irakaskuntza curriculumetan».
|
| |
 |
| Euskaltzaleen eskakizuna parlamentariei |
 |
2004-12-30 / 13:35 / erabili.com |
|
Gure historiako une berezi baten aurrean gaude. Bihar, abenduaren 30ean, garrantzi handiko eztabaida egingo da Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Dakizuenez, bertan Euskadiko Estatutu Berrirako Proposamenaren testua, joan den hilaren 20an Batzordeak bozkatutako eta onartutako testuari buruz eztabaidatuko dute parlamentari guztien artean.
Datozen urteetarako ordenamendu juridikoa izan daitekeena erabakiko da orain. Euskarak, hizkuntza normalizatu bat izan dadin, behar ditu gutxieneko baldintzak, gutxieneko neurriak. Hizkuntz eskubideei buruz egiten den aipamena interesgarria dela uste dugu. Baina, ez da nahikoa. Ez, behintzat, ez badituzte gehitzen asmo horiek errealitate bihurtuko dituzten neurri zehatzak. Gernikako Estatutuak ere euskara erabiltzeko eta ezagutzeko dugun eskubidea aitortzen duen, proposamen berri honek egiten duen bezala baina, gaur egun, 25 urte eranduago, eskubide horiek ez dira errealak. Beraz, berriro hori gerta ez dadin honako neurri hauek kontuan hartzea ezinbestekoa da, bestela, normalizaziorik gabeko beste mende laurden baten aurean egon gintezke.
Estatutu proposamen horrek markatuko ditu hurrengo urteetan euskararen ezagutza eta erabilera zein izango den, onartzen bada, behintzat, eta horrek markatuko ditu hurrengo urteetan euskarari dagozkion erabakiak; azken batean, euskarak ze egoeratan aurrre egingo dien datozen urteei! Beraz, biharko eztabaida horretan parte hartu behar duten alderdi politiko eta parlamentari guztiek erantzukizun handia dute, eta horregatik deia luzatzen diegu kontuan har dezaten hurrengo urteetarako euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla, besteak beste! Eta Kontseiluak eta bertan ordezkaturiko euskalgintzak hau eskatzen die: kontuan izan dezatela bozkatzerakoan honako hau:
1-Euskara berezko hizkuntza dela hemen eta, euskal herritar guztiek izan behar dutela, euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra. Horrek gure ordenamendu juridikoan jasota gelditu behar du euskararen normalizazio osoa lortu nahi badugu zeren eta, hori egin ezean ez baita posible izango aurrerapauso serioak ematea normalizazioaren bidean. Herritarrek beren osotasunean hizkuntzaren ezagutza dutenean aukera errealak izango ditugu hizkuntz eskubideak urra ez daitezen.
2-Funtsezkoa dela, beraz, gure belaunaldiak euskaldunak izatea. Hori kosta ala kosta bermatu behar dela, eta horretarako neurri zehatzak hartu behar direla. Hartu eta bete, epe jakin batzuk ipiniz, gainera.
3-Hizkuntz politika oso bat aplikatu behar dela, eraginkorra, epeduna, helburu zehatzak eta lorgarriak dituena, administrazio guztiak inplikatzen dituena eta sailartekoa. Hizkuntz politikak gizarteko sektore guztietara iritsi behar du modu orekatuan garatuz ezagutzaren hedapena eta hori erabiltzeko aukerak.
Gaur hemen bildu garen hainbat eta hainbat euskaltzaleren eskakizuna parlamentariek kontuan hartzea nahi eta espero dugu. Hala izan dadila euskararen osasun eta iraupenerako.
Donostian, 2004ko abenduaren 29an.
|
| |
 |
| Zuekin bat, baina... |
 |
2005-01-07 / 12:47 / Txomin Peillen |
|
Herritarrak. Zuekin bat, horretarako nire izena ager dedila euskaltzain
bezala baina ez ciudadano frantses egoera horrek indargabetzen nauelako.
(TXOMIN PEILLEN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)
|
|
Erantzun |
|