Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Luma: euskarazko hitzekin jolasean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Boligrafoarekin jan beharreko zopa, nonahi gurutzatzen diren hitzak eta adimena zorrozteko asmakizunak: hori guztia da Luma. Denborari arin-arin aurrea hartzeko aldizkaria. > **Denbora-pasen historia Euskal Herrian** > > > Euskarazko lehen joko idatziak 1883koak dira, *Euskal Erria* aldizkarian argitaratutakoak, hain zuzen. Koldo Mitxelenaren aburuz, 1936ko gerra ondoko urteetan kartzelan egin ziren euskarazko lehen hitz gurutzatuak. 60ko hamarkadatik aurrera berriz, Zeruko Argia eta Anaitasuna agerkarietan argitaratu ziren jokoak. Geroztik, agerkari askotan dute lekua euskarazko denbora-pasek, baina Luma hilabetekaria da euskarazko denbora-pasa zaleentzako 2002tik merkatuan dagoen agerkari bakarra. Hilabetekaria Bagabiga enpresak sortu zuen eta berak izan du 2004 arte aldizkariaren edukiak sortu eta argitaratzeko ardura. 2004tik aurrera aldiz, ARGIA astekaria argitaratzen duen Komunikazioa Biziagoa S.A.L enpresak argitaratzen du. > > > **Lumaren helburu nagusiak** > > > Lumak, euskaraz eta Euskal Herriko ikuspegitik landutako edukiekin merkatuan posizioa indartu eta normalizazioari eremu berriak irabaztea du helburu. Gainera, euskara ikasten ari direnentzat lagungarri, irakaskuntzan ari direnentzat tresna osagarri eta guztiontzat dibertigarri izan nahi du. > > Arrazoi hori bide zabaldu du Komunikazio Biziagoak-ek bere eskaintza komunikatiboa, ARGIA astekaria, ARGIA jolasak eta INTERNET Zerbitzuei LUMA denbora-pasen aldizkaria gehituz. > > > **Edukiak** > > > Edukiek garrantzia berezia dute Luman, jokoen bidez munduko eta Euskal Herriko berri ematen baitugu. Dibertitzea eta ikastea, biak asmo honen ardatz dira; hala, hitzekin jolastuz, inguruneaz, literaturaz, historiaz, kulturaz gehiago ikastea da gure helburua. > > > Badaude gaien aldetik denetarik jasotzen duten jokoak, hitz gurutzatuak, hitz gezidunak,.... Pasarte kodetua, kontrapasa edo hitz gezidunetan, aldiz, jokoaren abiapuntua, argazki, irudi, idazle eta abarrak izaten dira. Ale bakoitzean bateratasun bat ematen saiatzen gara gaiei dagokienez. Ale batean Bizkaiko herriak lantzea erabakitzen bada, ale horretako hitz gezidunetan argazki nagusi bat agertuko da gaiari erreferentzia egingo diona. Sortze prozesua argazkitik abiatzen da eta herriaren izena abiapuntu hartuta joaten gara jokoa osatzen. Jokoen bidez dibertitzeaz gainera ikasi egin daitekeela diogunean, ezagutza orokorra transmititzeaz ari gara, disziplina orokorren transmisio sakonean sartu gabe. > > > **Sortze prozesua** > > > Joku bakoitzak bere prozesua dauka. Batzuek oso prozesu erraza daukate eta beste batzuek konplexuagoa. Kontrapasa jokua egitea da zailena eta adibide moduan ekarri dugu hona. > > > **Kontrapasa** > > > Kontrapasa jokoa da sortzen zailena. Lehenik, idazle ezagun baten pasarte bat aukeratu behar da, eta pasarte edo gogoeta hori osatzen duten hizkiak bereizi eta zenbatu egiten dira; gero, pasartean azaldutako hizki horiekin hitzak osatzen hasi behar da hizki guztiak agertu arte. Lan hori bukatutakoan, sortutako hitz horien definizoak eman behar dira. Jokoa osatzeko, erantzunak zehaztuz joan ahala hizki zenbakidunak lauki zenbakidunetara pasa behar dira. > > > > > **Haurrentzako Lum@txo** > > > Haur eta gaztetxoek ere denbora-pasekin dibertitzeko eta ikasteko aukera dute, Lumarekin batera banatzen baita Lum@txo haur eta gaztetxoentzako gehigarria ere. Haur, gazte eta helduek beraz, banaka zein taldean aisialdiaren bertsio berri honekin goza dezakete hilero, baita hainbat gairi buruzko informazioa barneratu eta euskarazko hitzak ikasi ere. > > > **Zenbait datu** > > Aldizkariaren 3.000 ale banatzen dira hilero; 600 harpidedunen artean eta 2.400 Euskal Herriko saltokietan eta promozio ekimenetan. 52 orrialde ditu Lumak eta 16 Lum@txok, guztira 30 bat joko mota, eta hilero lehiaketa eta sari ezberdinak. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/luma450.jpg"></td></tr></table></center> > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1100162655/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com