Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskarari zor zaiona
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Indartsuenari kendu ahulenari emateko" edo "daukanari kendu ez daukanari emateko"; horixe da *Euskarari zor zaiona ekimena*. Ekimen hau errenta aitorpenaren garaian egiten dute, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatzeko eta, bide batez, Nafarroan euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko. > Aurten, 2004. urtean, guztira, 292 lagunek egin dute bat *Euskarari zor ziona* ekimen edo kanpainarekin. Lagun hauetatik gehienek 30 € eman dituzte. Hala ere, badira 15 € eman dituztenak, baita 100 € eman dituztenak ere. Guztira 7.500 € bildu dira. > > > <b><i>Euskarari, zor zaiona</i> kanpainaren helburua.</b> > > > *Euskarari, zor zaiona* kanpainaren bitartez eragileek ez dute Nafarroako Gobernuaren jarreraren kontrako salaketa hutsa egin nahi; Euskara ere bultzatu nahi dute eta horregatik, euskararen aurrerabidearekin zerikusia duten egitasmoetara bideratzen dute zerga-eragozpenaren bidez bildutako dirua. > > > **Nola egiten den** > > > Horretarako, Zerga Aitorpeneko diru zati bat euskararen alde desbideratzen da. Hauek dira eman beharreko pausuak: > > - Diru-sarrera egitea: bakoitzak egoki ikusten duen kopurua sartu behar da Oinarriak Elkarteak duen kontu korronte baten. Gero, ordainagiria eskatu eta kenkari gisa aurkeztu behar da Errenta Aitorpenean. > > - Aitorpena eskuz egiten bada kenkari gisa gehitu behar da, *Zatikako Ordainketak* atalean, 580. laukian. Eta noski, ordainagiria ere aurkeztu behar da. > > - Automatikoki egiten bada berriz, errenta egiten ari den langileari eskatu behar zaio *Zatikako Ordainketak* atalean jartzeko eta ordainagiria ere erantsi egin behar da. Langileak arazorik jartzen badu, behin eta berriz esan behar zaio, erabakia norberarena baita eta zerga-eragozpena egin baitaiteke. > > - Bestela, eskaera bat egin behar da euskalgintzaren aldeko diru-sarrera Errenta Aitorpenean kenkari gisa azaltzea nahi dugula esanez. Ordainagiria erantsi eta Nafarroako Gobernuaren Erregistroan aurkeztu behar da, edo kanpainaren eragileetako baten bulegoan. > > > **Sorrera** > > > Euskarari zor zaiona kanpaina 2000. urtean hasi zen, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika gaitzesteko. Kanpaina honen sorreran honako elkarteak egon ziren: Oinarriak, AEK, IKA, Karrikiri, Euskal Kultur Elkargoa, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, CGT, ESK-CUIS, LAB, ELA eta STEE-EILAS. > > > **Urtez urte egin dutena** > > - 2000ko kanpainaren bitartez, Udako Euskal Unibertsitatera bideratu zen hizkuntza-eskubideak ez errespetatzeagatik zerga-eragozleek Nafarroako Gobernuari eman ez zioten dirua > > - 2001ean, Oinarriak-en "Eskubide osoz" proiektuari eman zitzaion bildutako dirua. > > - 2002ko kanpainan batu zen eragozleen laguntza Euskalerria Irratiaren, Nabarra aldizkariaren eta Berriaren artean banatu zen. > > - 2003an bildu ziren 6.600 euroak, berriz, hurrengo proiektu honetarako bideratu ziren: etorkinak euskarara hurbiltzeko Zabaldik eta AEK-k martxan jarritako proiektura. > > - 2004an bildutako diruarekin zer egingo duten zehazteke dago oraindik. > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1100077123/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com