Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskarari zor zaiona

Euskarari zor zaiona

2004-11-12 / 07:08 / erabili.com   HERRI-ADMINISTRAZIOA

"Indartsuenari kendu ahulenari emateko" edo "daukanari kendu ez daukanari emateko"; horixe da Euskarari zor zaiona ekimena. Ekimen hau errenta aitorpenaren garaian egiten dute, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatzeko eta, bide batez, Nafarroan euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko.

Aurten, 2004. urtean, guztira, 292 lagunek egin dute bat Euskarari zor ziona ekimen edo kanpainarekin. Lagun hauetatik gehienek 30 € eman dituzte. Hala ere, badira 15 € eman dituztenak, baita 100 € eman dituztenak ere. Guztira 7.500 € bildu dira.

Euskarari, zor zaiona kanpainaren helburua.

Euskarari, zor zaiona kanpainaren bitartez eragileek ez dute Nafarroako Gobernuaren jarreraren kontrako salaketa hutsa egin nahi; Euskara ere bultzatu nahi dute eta horregatik, euskararen aurrerabidearekin zerikusia duten egitasmoetara bideratzen dute zerga-eragozpenaren bidez bildutako dirua.

Nola egiten den

Horretarako, Zerga Aitorpeneko diru zati bat euskararen alde desbideratzen da. Hauek dira eman beharreko pausuak:

  • Diru-sarrera egitea: bakoitzak egoki ikusten duen kopurua sartu behar da Oinarriak Elkarteak duen kontu korronte baten. Gero, ordainagiria eskatu eta kenkari gisa aurkeztu behar da Errenta Aitorpenean.
  • Aitorpena eskuz egiten bada kenkari gisa gehitu behar da, Zatikako Ordainketak atalean, 580. laukian. Eta noski, ordainagiria ere aurkeztu behar da.
  • Automatikoki egiten bada berriz, errenta egiten ari den langileari eskatu behar zaio Zatikako Ordainketak atalean jartzeko eta ordainagiria ere erantsi egin behar da. Langileak arazorik jartzen badu, behin eta berriz esan behar zaio, erabakia norberarena baita eta zerga-eragozpena egin baitaiteke.
  • Bestela, eskaera bat egin behar da euskalgintzaren aldeko diru-sarrera Errenta Aitorpenean kenkari gisa azaltzea nahi dugula esanez. Ordainagiria erantsi eta Nafarroako Gobernuaren Erregistroan aurkeztu behar da, edo kanpainaren eragileetako baten bulegoan.

Sorrera

Euskarari zor zaiona kanpaina 2000. urtean hasi zen, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika gaitzesteko. Kanpaina honen sorreran honako elkarteak egon ziren: Oinarriak, AEK, IKA, Karrikiri, Euskal Kultur Elkargoa, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, CGT, ESK-CUIS, LAB, ELA eta STEE-EILAS.

Urtez urte egin dutena

  • 2000ko kanpainaren bitartez, Udako Euskal Unibertsitatera bideratu zen hizkuntza-eskubideak ez errespetatzeagatik zerga-eragozleek Nafarroako Gobernuari eman ez zioten dirua
  • 2001ean, Oinarriak-en "Eskubide osoz" proiektuari eman zitzaion bildutako dirua.
  • 2002ko kanpainan batu zen eragozleen laguntza Euskalerria Irratiaren, Nabarra aldizkariaren eta Berriaren artean banatu zen.
  • 2003an bildu ziren 6.600 euroak, berriz, hurrengo proiektu honetarako bideratu ziren: etorkinak euskarara hurbiltzeko Zabaldik eta AEK-k martxan jarritako proiektura.
  • 2004an bildutako diruarekin zer egingo duten zehazteke dago oraindik.

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com