Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Euskararen geroa: geurea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Iturri-zaharretik etengabe berritzen den ura bezalaxe dira euskaldunak euskararentzat. Ur berria behar du euskararen iturriak hiztunen emaria ez agortzeko eta hizkuntzari bizi-bizirik eusteko. Oinarri-oinarrizko behar horretaz jabetuta, hainbat udalek euskararen belaunez belauneko transmisioa indartzen dihardute. Orioko Udalak ere bai. > Jakina da familiak garrantzi handia duela hizkuntzaren transmisioan. Familia bidez transmititu zaion hizkuntza nekez galduko du haurrak. Hori dela eta, aspaldi samarrekoak dira Euskal Herrian familietan euskararen transmisioa ziurtatzeko ahaleginak; baina gurean, Orion, ez diogu kontu honi oraintsu arte heldu. > > > **Eta zergatik orain?** > > > Euskararen transmisioa nahiko modu naturalean gertatu da orain arte Orioko familietan. Herritar gehienak euskaldunak dira eta herriko giroa oso euskalduna da. Ondorioz, familia gehienetan haurrak euskaraz hazi eta hezten dira. *Natural* gertatzen den zerbait da eta, hortaz, Udal Euskara Zerbitzuan ez dugu inoiz izan transmisioarena lehentasunen artean. > > Orain, ordea, gero eta bikote erdaldun edo misto gehiago ditugu herrian (bikote misto, testuinguru honetan, honako honi esaten diogu: bikotekide bat euskalduna eta bestea erdalduna duena). Horren arrazoietan sartu gabe (immigrazioa, mugikortasun geografikoa…), garbi dago egoera aldatzen ari dela eta, beharbada, iritsi zaigula guri ere euskararen transmisioaren gaiari orain arte baino arreta gehiago jartzeko ordua. > > Hori izan da 2004an transmisioaren aldeko kanpainatxoa egitearen arrazoia. Kanpainak segida izango du datozen urteotan. > > > **Opariak gurasoentzat** > > > Orioko Udalaren Euskara Biziberritzeko Planaren barruan txertatuta dago ekimena, eta helburu garbia du: herriko familietan euskararen transmisioa indartzea, gurasoei ikusaraziz zein den prozesu horretan daukaten garrantzia. > > Kanpainaren barruan, ume jaio berria duten gurasoei oparitxoa egiten die Udalak, euskara transmititzeko duten rolaren garrantzia azpimarratzeko. Haurra jaio eta berehala iristen zaie oparia etxera, Udaleko kartazal handi batean. Kartazalaren barruan, honako hauek aurkitzen dituzte: > > - Pintore oriotar batek propio kanpainarako egindako koadro baten erreprodukzioa, paper onean egina eta, nahi izanez gero, berehala paretan zintzilik jartzeko modukoa. 2004an Iñigo Manterola oriotarrak egin du koadroa, "Familia" izeneko alegoria ederra. Udalak koadroaren erreprodukzio kopuru jakin bat egin du eta, bukatzen direnean, beste pintore bati eskatuko dio koadro berria egin dezan, hurrengo urtean erabiltzeko. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Koadroaren erreprodukzioaren atzean alkateak izenpetutako mezu bat dator euskaraz eta gaztelaniaz, gurasoei zorionak emateaz gain, kanpainaren helburu eta zergatiak biltzen dituena: > >

Hasteko eta behin, zorionak eman nahi dizkizuet, Udalaren izenean, guraso izan berri zaretelako.

Hemendik aurrera haurraren etorkizuna bideratzen hasi beharko duzue. Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria, arropa… eta hizkuntza(k).

Umearen mundua —lehen urteetan, batez ere— familiak osatzen du. Hortik jasoko duena izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako erabiliko duena. Umeari euskaraz eginez gero, eta gurasoen artean ere euskaraz eginez gero, osoagoa izango da umeak euskararekin duen harremana eta lotura. Bizi-bizi jasoko du hizkuntza.

Orio oso herri euskalduna da eta, beraz, zuen umeari ez zaizkio faltako aukerak ikastetxean euskaraz ikasteko edota aisialdiaz euskaraz gozatzeko. Bere baitako hizkuntza, ama hizkuntza, euskara izan dezan, ordea, zuen ahaleginaren gain dago neurri handi batean.

Ahalegin horretan laguntzeko bidaltzen dizuegu honako material hau:

- Iñigo Manterola pintore oriotarrak egindako ‘Familia’ izeneko koadroaren erreprodukzioa.

- Umeekin erabiltzen diren hitz goxoen zerrendatxoa.

- Olatz Zugastik grabatutako sehaska kanten diskoa: Bulun-bulunka.

- Bertsoa jasotzen duen postaltxoa.

- Autoan jartzeko pegatina.

Lagungarri izango dituzuelakoan, besterik gabe, jaso ezazue berriz nire zorionik beroena.

Mirari Arruabarrena, alkatea

> > > - Hiztegitxo bat, haur txikiekin erabiltzen diren hitz bereziak azaltzeko: arreborritxiko, koko, pitxitxi, pusta-pusta… Haurren hiztegi hori dezente aldatzen da herri batetik bestera eta Orioko Euskara Zerbitzuak ahalegina egin du gure inguruan gehien erabiltzen diren hitzak zerrendatzen. > > Hiztegiaren diseinua Buruntzaldeko euskara zerbitzuek prestatu zuten 2003. urtean beren eskualdean erabiltzeko. Guri gustatu, > baimena eskatu, eta diseinua bere horretan gordez hiztegiaren edukia gure herrira egokitu dugu. > >

> > - Olatz Zugasti hernaniar oriotartuak grabatutako sehaska kanten diskoa: Bulun-bulunka. > > - UEMAk argitaratutako postaltxo bat, euskararen transmisioari buruzko bertso bat jasotzen duena. > > >

> > > > - UEMAk argitaratutako pegatina bat, autoan jartzekoa, Kontuz, haurrak! dioena. > > >

> > **(JABIER ZABALETA IRAOLA Orioko Udalaren Euskara Zerbitzuaren arduradun teknikoa da)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com