|
Jan-edanean ibili eta gero kontuak egin behar izaten dira elkarte gastronomikoetan. Lan hori errazte aldera, Azpeitiko Softekin Informatika Etxeak, Azpeitiko Euskara Patronatuaren laguntzarekin, Elkartakt izeneko programa informatikoa sortu du euskara hutsean.
Zertarako eta norentzat da ELKARTAKT?
Zertarako eta norentzat da ELKARTAKT?
ELKARTAKT elkarte gastronomikoen diru-kontuen gestioa errazteko asmoz sortu dute, elkarteen administrazioa kudeatzeak lan ugari eta denbora luzea eskatzen du eta.
ELKARTAKT oso erabilgarria da bai elkartearen kudeaketaz arduratzen diren batzordekideentzat, eta baita bertako bazkideentzat ere. Izan ere, lehen eskuz egin behar zen lan neketsua orain askoz ere denbora laburragoan eta modu errazagoan egiteko aukera eskaintzen du ELKARTAKTek.
ELKARTAKT behatz bakarrarekin erabiltzen da
Bazkide guztiek, zahar zein gazte, erabiltzeko modukoa da ELKARTAKT. Ez da informatika arloan trebatua eta jantzia izan behar, ez da ikastaro berezirik egin behar.
Bazkide bakoitzak, behatzarekin, kontsumitutakoa ordenagailuaren ukipen-pantailan apuntatzen du, kutxazain automatikoetan egin ohi den bezalaxe.
Beste eragiketa guztiak ere, kontuak atera, mahaia erreserbatu..., horrelaxe egiten dira: elkarteko ordenagailuaren ukipen-pantailan behatzarekin aukeratu zer egin nahi den, eta kitto!
ELKARTAKT bazkideen beharretara egokitua
Elkarte gastronomikoetako bazkideek hiru arlotarako erabil dezakete ELKARTAKT:
- Kontsumizioen kontuak egiteko.
 |  |
 |  | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Bazkide bakoitzak bere zenbakia du, eta pantailan zenbakia aukeratu ostean, egindako kontsumizioa apuntatuko du. Jarraian, hartutako guztiaren kontua automatikoki aterako dio Elkartakt-ek txarteltxo batean, kontuak ateratzen burua nekatu beharrik gabe.
Elkartean bertan dauden produktuez gain (edaria gehienetan), bazkideek eurek kanpotik ekarritakoa (ogia, haragia, barazkiak, postrea...) ere apuntatzeko aukera ematen du ELKARTAKTek.
Horrela, esaterako afari bat guztira zenbat kostatu den esango digu ELKARTAKTek: batetik, elkarteko bertako zenbat gauza kontsumitu diren hartuko du kontuan, eta, bestetik, kanpotik ekarritakoa.
Gainera, afaria zenbat den esateaz gain, lagun kopuruaren arabera, bakoitzak zenbat ordaindu behar duen jakiteko aukera ere emango digu ELKARTAKTek.
ELKARTAKTek beste lan bat ere errazten die bezeroei: mahaia hartu edo erreserbatzea.
Horretarako nahikoa da bazkidearen zenbakia sartu eta dauden mahaien artean aukera egitea (pantailan ageri den mahaien banaketa elkartean dagoen berbera izango da). Zenbat lagun joango diren zehaztu ondoren, bazkaria edo afaria egingo duten aukeratu beharko dute, hau da, eguerdian edo gauean joango diren.
Batzordekideentzat ere oso lagungarri kudeaketa lanetan
ELKARTAKTek hainbat arlotan lagunduko die batzordeko kideei:
- Biltegiaren eta mostradorearen kudeatze lanetan.
 |  | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Batzordekideek biltegiaren eta mostradorearen kontuak eraman behar izaten dituzte. Bataren eta bestearen inbentarioa eguneratuta eduki behar izaten dute.
Horretan laguntzeko, ELKARTAKTek biltegira zer sartzen den apuntatzeko aukera ematen du, eta gero biltegitik mostradorera zer eramaten den.
Mostradorean zer sartzen den eta bertatik zer ateratzen den ere jasoko du ELKARTAKTek, batzordekideek datu guztiak ukipen-pantailan sartu ondoren. Hori guztia kontu baten azalduko zaie batzordekideei: une bakoitzean biltegian eta mostradorean zer sartu den, zer atera den eta zer dagoen esango die EKARTAKTek.
Elkarte gastronomikoaren kontuak ondo egin diren aztertzeko egiten dira deskoadratzeak. Horrela, biltegi eta mostradoreari buruz jasota dauden datu teorikoak konparatu egiten dira une horretan biltegian eta mostradorean dagoenarekin, eta diferentzia edo aldeak zehaztu.
ELKARTAKTek eragiketa erraz baten bidez ematen du diferentzia horren berri.
- Gastuak kontrolatzeko lanetan.
ELKARTAKTek elkarteko gastuak oso modu errazean kontrolatzeko aukera ematen du, bai biltegiko gastuak (kontsumitu dena), eta baita elkarteko gastu fijoak (argindarra, gasa, canal plus..., hau da, lokala mantentzeko hilean behin ordaindu beharrekoa).
- Banketxeko mugimenduak kontrolatzeko lanetan.
Fakturak ordaindu gabe egotetik ordainduta egotera pasatzen dira, eta horrekin kontuak eguneratuta egotea lorzen du ELKARTAKTek, mugimendu guztiak bertan jasota geratzen baitira.
- Kontsumitu denaren kobrantza lanetan.
Aukera honen bidez, bazkide bakoitzak epe jakin batean zein kuota fijo ordaindu behar duen jakinarazten du ELKARTAKTek, eta baita zein kontsumo eduki duen kuota horretaz aparte.
Gainera, bankuko kobrantza egiteko era ere zehaztuko da bertan. Bi modu daude horretarako:
- Kontsumizio bakoitza diruz ordaindu (beti egin izan den antzera)
- Banketxearen bitartez ordaindu. Aukera hau hautatuz gero, ELKARTAKTek hiru eratara ordaintzeko bidea ematen du:
- diskettean eraman datuak banketxera bertara.
- kontuak paperean eraman banketxera bertara.
- ELKARTAKTek berak artxibo bat sortzen du Interneten bidez zuzen-zuzenean banketxera bidaltzeko.
Erabat moldagarria
ELKARTAKT elkarte guztietara moldatzen den tresna da. Elkarte jakin batek funtzionatzeko moduan berezitasunen bat izanez gero, ELKARTAKTek ere aukera ematen du berezitasun hori txertatzeko.
(SAIOA LARRAŅAGA AIZPURU Softekin Informatika Etxearen arduraduna da)
|