Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Berrikuntza INEMeko lan kontratuen euskarazko ereduetan

Hizkuntza Polikarako Sailburuordetza / Enpresa / 2004-09-29 / 07:50


INEM erakundearen euskarazko kontratu ereduak ordenagailuz betetzeko moduan prestatu ditu Hizkuntza Polikarako Sailburuordetzak. Eraberritutako kontratu eredu hauek guztiak erabili.com-en eskura daitezke.



Joan den ekainean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik zabaldu genuen erabili.com webgunean Espainiako INEM erakundearen lan-kontratu ofizialak euskara hutsean erabil daitezkeela. Horretarako INEM erakundearen oniritziz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara hutsezko aleak prestatu zituen dagoeneko baziren euskarazko itzulpenak erabiliz, alegia, INEMek berak prestatutako ale elebidunak elebakar bihurtuz. Aldi berean, denon eskura izateko erabili.com webgunearen Lan-tresnak atalean jarri ziren. Helburua, azken finean, hauxe zen: euskarazko lan-kontratu ereduen banaketa gaztelaniazko agiriek INEMen web gunearen bidez dutenaren parekoa izatea.

Esan behar da, nolanahi ere, lehenagotik ere, hain zuzen ere, maiatzaren 31z geroztik, Gipuzkoaeuskara.net web gunean ere badirela dokumentu horiek erabili nahi dituen orok bertatik jaisteko ere.

Zabaldu eta berehala jaso genuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan handik eta hemendik iradokizun bera, honakoa: interesgarria izan zitekeela prestatutako .pdf luzapeneko euskarazko artxiboak ordenadore-pantailan bete ahal izatea, alegia, INEMek bere web gunean eskaintzen dituen gaztelaniazko ereduetan egin daitekeen bezala. Zuzendaritza honetan lehendik ere iritzi berekoak izanda pantailan bertan betetzeko moduko bertsioak prestatu ditugu eta, honenbestez, zabaldu nahi ditugu.

Kontuan izan behar da, nolanahi ere, .pdf luzapeneko dokumentuak direnez, idatzi, irakurri zein inprimatzeko beharrezkoa dela Acrobat Reader programa izatea. Horrek, halere, ez du aukerarik ematen aldaketak gordetzeko eta/edo Internet bidez inora bidaltzeko ere. Aldiz, Adobe Acrobat programa izanez gero, kontratu-aleetan idatzitakoa aparteko fitxategian gordetzeko eta bidaltzeko aukera ere badago.

Honako urrats hau ere baliagarria izan dadin espero dugu.

Ezaugarri teknikoak

LAN-KONTRATUEN EUSKARAZKO EREDUAK
EreduaIzenburuaKontratu kodea
PE/166Langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena139 / 239
PE/170Lan-kontratu mugagabea100 / 200
PE/172Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea150 / 100
PE/17462/2003 Legearen 1.3 eta 1.5 puntuetako lehen atalaren 44. Artikuluan aurreikusitako langabeentzako lan-kontratua150 / 250 / 350 / 450 / 550
PE/175Trebakuntzarako lan-kontratua421
PE/176Praktikarako lan-kontratua420 / 520
PE/177Iraupen jakineko lan-kontratua401 / 402 / 410 /501 / 502 / 510 / 540
PE/179Bitarteko lan-kontratu hobariduna, amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkor eta haurdunaldiko arriskuagatiko atsedenaldietan langileak ordezkatzekoa410 / 510
PE/181Jarraitasunik gabeko lan finkoak egiteko lan-kontratua350 / 300
PE/182Txandakako lan-kontratua441 / 541
PE/183Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko jakinarazpena109 / 209 / 189 / 289
PE/185Aldi baterako kontratua jarraitutasunik gabeko lan finkoak egiteko kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena309 / 389
PE/186Langile minusbaliatuak kontratatzeko lan-kontratu mugagabea, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege-Dekretuaren babesean egina (ekainaren 4ko BOE)130 / 230 / 330
PE/187Langile minusbaliatuentzako aldi baterako lan-kontratua430 / 530
PE/190Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten minusbaliatuen izaera bereziko lan-harremana arautzen duen lan-kontratua150 / 250 / 350 / 401 / 402 / 410 / 430 / 420 / 421 / 501 / 502 / 510 / 530 / 520 / 990
PE/191_______________(1) Lan-kontratuaren luzapenaren gaineko jakinarazpena, _____________ Errege-dekretuaren babesean
PE/192Jarraitasunik gabeko langile finkoei lanean hasteko jakinarazpena
PE/193Presondegietan zigorturik dauden langileentzako obra edo zerbitzuko lan-kontratua450 / 550
PE/194Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabea250 / 200
PE/195Espainiako zientzia- eta teknologia-sisteman ikertzaileak sartzeko lan-kontratua420 / 520
PE/196Ikerketa-proiektua egiteko lan-kontratua401 / 501
PE/197"Txandakako kontratuaren" eranskina
PE/198Langile minusbaliatuak mugagabe kontratatzeko edo horien aldi baterako lan-kontratuak mugagabe bihurtzeko pizgarri-eskaera
PE/200Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabeetako ordu osagarriei buruzko eranskina
PE/201Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzea109 / 209 / 309
PE/202Langabeziagatiko diru-laguntzak jasotzen dituzten 52 urtez gorako langile langabetuak kontratatzea. Abenduaren 12ko 45/2002 Legea, bosgarren aldi baterako xedapena (abenduaren 13ko BOE)150 / 100 / 450 / 401 / 402 / 410 / 421 / 420 / 990
PE/203Trebakuntza-jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria
PE/204PE/174 eta PE/202 ereduen eranskina
PE/205Lan-enklabeetatik datorren mugagabeko lan-kontratua minusbaliatuentzat130 / 230 / 330
PE/206Gizarte-intereseko / nekazaritza-lanpostuak sustatzeko iraupen jakineko lan-kontratua401 / 402 / 410 / 420 / 421 / 450 / 990 / 501 / 502 / 510 / 520 / 550 / 990

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1094728441