Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» INEM erakundearen lan-kontratuak euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Espainiako INEM erakundearen lan-kontratuak euskara hutsean erabil daitezke. Kontratuen euskarazko eredu ofizial guzti-guztiak erabili.com-en eskura ditzakezu. > **Orain arte elebietan nagusiki** > > > Orain arte INEM erakundearen lan-kontratu gehienak gaztelaniaz edo elebietan bakarrik erabil zitezkeen (nahiz eta batzuk euskara hutsean ere bazeuden), orain, berriz, den-denak euskara hutsean erabiltzeko aukera dago. > > INEM erakundeak, Gipuzkoan duen Lurralde Zuzendaritzaren bitartez, bideratu ditu lan-kontratuen euskarazko itzulpenak. Oraintsu arte, euskarara itzulitako lan-kontratu ugari elebietan bakarrik erabil zitezkeen. Horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bere burua eskaini zion INEM erakundeari euskarazko eredu elebakarrak egiteko eta INEMeko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak eskaintza onartu zion. Beraz, lan-kontratuen euskara hutsezko ereduak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) prestatu ditu INEM erakundearen oniritziarekin. > > > **Lege balioa** > > Lan-kontratuen euskarazko ereduek gaztelaniazkoek duten lege-balio berbera dute. > > Lan-kontratuen euskarazko eredu hauek euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko Legeak herritarrak nahi duen hizkuntza aukeratzeaz dioenarekin bat datoz. > > > **Lortzen zailak** > > > INEM erakundeak amaraunean duen "www.inem.es":http://www.inem.es/ helbidean gaztelaniazko lan-kontratuak bakar-bakarrik eskura daitezke. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS) hutsune horretaz jabetuta lan-kontratuen euskarazko ereduak webgune jakin batean era iraunkorrean eta eskuragarri jartzeko lanean ari da. HPSk euskara hutseko lan-kontratu ereduen banaketa gaztelaniazko agiriek dutenaren parekoa izatea nahi du. > > > **Euskarazko ereduak etengabe berritu** > > > Aldian-aldian, legeetan egindako aldeketen arabera, aldatu egiten dira lan-kontratuen testuak: HPSk bide finko bat ezarri nahi du euskarazko bertsioak ere garaiz eguneratu eta zabaltzeko. > > > **Erabiltzeko erraztasunak** > > > Gaztelaniazko lan-kontratuak ordenagailuz bete daitezke; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazkoak ere ordenagailuz betetzeko prestatu ditu. > > > **Ezaugarri teknikoak** > > - Azpian duzun taularen ezkerreko zutabean agertzen diren kodeak Espainiako Gizarte Segurantzaren Gordailuzaintzak erabiltzen dituen berberak dira. > > - Euskarazko kontratu ereduak PDF formatuan daude. Beraz, irakurri edo inprimatzeko "Adobe Acrobat Reader":http://www.adobe.com/products/acrobat/readstep2.html behar duzu. > > > >

LAN-KONTRATUEN EUSKARAZKO EREDUAK

Eredua

Izenburua

Kontratu kodea

PE/166

Langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena

139 / 239

PE/170

Lan-kontratu mugagabea

100 / 200

PE/172

Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea

150 / 100

PE/174

62/2003 Legearen 1.3 eta 1.5 puntuetako lehen atalaren 44. Artikuluan aurreikusitako langabeentzako lan-kontratua

150 / 250 / 350 / 450 / 550

PE/175

Trebakuntzarako lan-kontratua

421

PE/176

Praktikarako lan-kontratua

420 / 520

PE/177

Iraupen jakineko lan-kontratua

401 / 402 / 410 /501 / 502 / 510 / 540

PE/179

Bitarteko lan-kontratu hobariduna, amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkor eta haurdunaldiko arriskuagatiko atsedenaldietan langileak ordezkatzekoa

410 / 510

PE/181

Jarraitasunik gabeko lan finkoak egiteko lan-kontratua

350 / 300

PE/182

Txandakako lan-kontratua

441 / 541

PE/183

Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko jakinarazpena

109 / 209 / 189 / 289

PE/185

Aldi baterako kontratua jarraitutasunik gabeko lan finkoak egiteko kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena

309 / 389

PE/186

Langile minusbaliatuak kontratatzeko lan-kontratu mugagabea, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege-Dekretuaren babesean egina (ekainaren 4ko BOE)

130 / 230 / 330

PE/187

Langile minusbaliatuentzako aldi baterako lan-kontratua

430 / 530

PE/190

Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten minusbaliatuen izaera bereziko lan-harremana arautzen duen lan-kontratua

150 / 250 / 350 / 401 / 402 / 410 / 430 / 420 / 421 / 501 / 502 / 510 / 530 / 520 / 990

PE/191

(1) Lan-kontratuaren luzapenaren gaineko jakinarazpena, Errege-dekretuaren babesean

PE/192

Jarraitasunik gabeko langile finkoei lanean hasteko jakinarazpena

PE/193

Presondegietan zigorturik dauden langileentzako obra edo zerbitzuko lan-kontratua

450 / 550

PE/194

Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabea

250 / 200

PE/195

Espainiako zientzia- eta teknologia-sisteman ikertzaileak sartzeko lan-kontratua

420 / 520

PE/196

Ikerketa-proiektua egiteko lan-kontratua

401 / 501

PE/197

"Txandakako kontratuaren" eranskina

PE/198

Langile minusbaliatuak mugagabe kontratatzeko edo horien aldi baterako lan-kontratuak mugagabe bihurtzeko pizgarri-eskaera

PE/200

Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabeetako ordu osagarriei buruzko eranskina

PE/201

Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzea

109 / 209 / 309

PE/202

Langabeziagatiko diru-laguntzak jasotzen dituzten 52 urtez gorako langile langabetuak kontratatzea. Abenduaren 12ko 45/2002 Legea, bosgarren aldi baterako xedapena (abenduaren 13ko BOE)

150 / 100 / 450 / 401 / 402 / 410 / 421 / 420 / 990

PE/203

Trebakuntza-jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria

PE/204

PE/174 eta PE/202 ereduen eranskina

PE/205

Lan-enklabeetatik datorren mugagabeko lan-kontratua minusbaliatuentzat

130 / 230 / 330

PE/206

Gizarte-intereseko / nekazaritza-lanpostuak sustatzeko iraupen jakineko lan-kontratua

401 / 402 / 410 / 420 / 421 / 450 / 990 / 501 / 502 / 510 / 520 / 550 / 990

> > > > - Lan-kontratuen euskarazko ereduak banan-banan eskuratu beharrean denak batera eskuratu nahi badituzu sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/inem/LAN-KONTRATUAK05EUSK.zip >  > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com