Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Enpresan Euskaraz: idazten laguntzeko tresna
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Enpresetan idazkiak euskaraz sortzeko *Enpresan Euskaraz* izeneko eskuliburu elektronikoa sortu du Elhuyar Aholkularitzak. Tresna CD euskarrian eskura daiteke eta edozein enpresaren barne-sarean erabiltzeko prestatuta dago. > **Zer da Enpresan Euskaraz?** > > *Enpresan Euskaraz* **eskuliburu elektronikoa** da. > > Euskaraz komunikatzeko gai izan arren euskaraz idazteko ohiturarik ez duten pertsonei dago zuzenduta eta euskara hutsean dago. > > Elhuyar Aholkularitzakook lan munduan euskara-planak garatzen ari garen azken hamalau urte hauetan askotan egin dugu topo ezaugarri horiek dituen langilearekin, hau da, euskalduna eta euskaraz hitz egiteko ohitura duena, baina alfabetatu gabea edo euskaraz idazteko bat ere ohiturarik ez duena. Tresna horrelako jendearen beharrei erantzutera dator. > > Bestalde, Lanbide Heziketako ikasketak lan-mundura bideratuta daudenez, tresna honek jasotzen dituen azalpen, ariketa eta adibideak oso lagungarriak gerta dakizkieke ikasketa-mota hori aukeratzen duten ikasleei. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketa-sailaren egokitasun-aitormena jaso du. > > > **Ezaugarri teknikoak** > > > *Enpresan Euskaraz* **softwarea** da, enpresa edo erakundearen **intranetean edo zerbitzarian instalatzen dena**. Horrela, tresna erabili nahi duen langile bakoitzak ez du CDa bere ordenagailuan txertatu beharko, Interneten ibiltzeko erabiltzen duen nabigatzailea nahikoa izango du tresnan barrena ibiltzeko eta egin beharreko kontsultak egiteko, eta nahi adina erabiltzailek ikusi ahal izango dute momentu berean. > > > **Zer eskaintzen du tresna honek?** > > > Tresnak ematen duen informazioa bost ataletan dago antolatuta: > >
> **Hizkuntza-kontuak** > > > Atal honetan euskaraz idazteko beharrezkoak diren oinarri-oinarrizko azalpen gramatikalak eskaintzen dira. Besteak beste, ordua nola idatzi eta zenbakitan idatziz gero nola erantsi deklinabidea. Antzerako azalpenak emango ditu helbideak edo zenbakiak idazteko, edo laburtzapenak, siglak, etab. Kasu guztietan ariketa batzuk ere aurkitu ahal izango dira, emandako azalpenak argitzen lagunduko dutenak. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > Lehen esandakoez gain, beste hainbat azalpen ere badaude: terminologia-sorkuntza (eratorpena, hitz-elkarketa, mailegua...), enpresetako karguak eta atalak, munduko estatuak eta monetak eta abarri buruzko azalpenak jasota daude. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > Eta atal honetan, halaber, beste argibide batzuk ere aurki daitezke: Euskal Herriko udalerriak, gutunetan erabiltzen diren esaldi-mota eta egiturak, testu luzeagoak idazten ditugunean kontuan izan beharreko estilo-kontuak, dokumentu elebidunak sortzeko aholkuak edo telefonoan erabiltzeko argibideak aurki daitezke. > > >
> **Dokumentuak** > > Enpresan ohikoak diren dokumentuen inguruko azalpen eta argibideak aurki daitezke hemen: > > Aktak, bilera-deiak, gutunak, komunikazioak, faxak, posta elektronikoa, oharrak, txekeak, ziurtagiriak…. Etorkizunean horiek guztiak aise idatzi ahal izango dira euskaraz. Kasu bakoitzean idatzi-motaren egitura eta atal bakoitza osatzeko behar diren argibideak eta adibideak eskaintzen ditu; horrela, ikasteko aukera emateaz gain, emandako aukeretako bat gustatuz gero, testua hautatu, kopiatu eta gure dokumentuan txertatzeko aukera izango dugu. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > Baina aipatutako dokumentu horien inguruko azalpenez gain, hainbat inprimakiren ereduak ere ikus daitezke. Gainera, inprimaki-eredu horiek norberaren ordenagailura ekarri ahal dira eta txantiloi (plantilla) gisa erabili: albarana, eskaera-orria, faktura, ordainagiria, bidaia-orria, lan-orria, produkzio-orriak, etab. > > >
> **Internet** > > Atal honetan lagungarriak gerta daitezkeen webguneetara jotzeko loturak aurki daitezke, hala nola: > > - Elhuyar hiztegia > > - Euskalterm datu-base terminologikoa > > - Hiztegia 3000 > > - Sinonimoen hiztegia > > - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa > > - Euskaltzaindia > > - HAEE-IVAP > > - UZEI > > - Xuxen zuzentzaile ortografikoa > > >
> **Hiztegia** > > Hemen hiztegi txiki bat dago erabilgarri. Hiztegi honek hitz erabilienak jasotzen ditu; izan ere, askoz ere ahaltsuagoak diren beste hiztegi batzuetarako lotura badu Interneteko atalak. > > >
> **Bibliografia** > > > Atal honetan eskuliburu hau sortzeko erabili dugun materialaren erreferentzia jasotzen da, gai konkretu baten inguruan gehiago sakondu nahi izanez gero. Atal honetan aurki daitezke: kontsulta-liburuak, gramatikak, hiztegiak, etab. > > >
> (MIEL GURIDI URZELAI ELHUYAR Aholkularitzako kide da) > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Elhebi: enpresetako erabilera-planak garatzeko tresna":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1075136674 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com