|
Euskal Irrati Telebistako (EITB) kazetariek hizkuntzalariei egindako kontsulten erantzunak erabili.com-en argitaratuko dira. Lehenengo aldia da EITBk bere hizkuntza-irizpideak argitaratzen dituela.
Albisteen kontakizuna egiteko EiTB Euskal Irrati Telebistan landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com-en kontsultatu ahal izango dira gaurtik hasita. EiTBko kazetariek hainbeste kontsulta egiten dizkiete hizkuntzalariei, dela terminologia, dela ahoskera, dela gramatika. Halako kontsulten erantzunak erabili.com-eko Iritzi-muinetik sare-aldizkaritik zabalduko ditu EiTBk, herri-aldizkarietan, herri-irratietan eta beste hedabide batzuetan ari diren profesionalentzat interesgarri eta baliagarri izango direlakoan.
Gaur EITBk erabili.com-en argitaratu duen hizkuntza-irizpideei buruzko lehenengo orrian, emakumeen aurkako indarkeria aztertu du, hizkuntzaren ikuspegitik, EiTBk bere albistegietan eta programazioan gaiari egiten dion arreta bereziarekin bat eginda.
EiTBren eta erabili.com-en arteko lankidetza iaztik dator. Harrezkero, Azpeitiko Euskara Patronatuaren webgunean lau hilean behin agertu dira ETBko Euskara Sailak eta Edertrack, Irusoin eta K-2000 bikoiztetxeetako hizkuntza-arduradunek bikoizketarako landuriko hizkuntza-irizpideak.
Orain arte argitaratuak (ikusteko gainean sakatu)
- GENE-EROAren indarkeria
- Nazioarteko egunak... ospatu?
- Ehunekoak nola erabili
- Balinda, baleikezu...
- Hilak eta hildakoak
- Berdinketak eta emaitzak kiroletan
- Ez gara izenzaleak
- Betearen beteaz, lehertuko zaigu
- Elurra mara-mara, albisteak barra-barra
- Zelan prestatu esateko diren albisteak (I)
- Zelan prestatu esateko diren albisteak (eta II)
- Irabaztea eta galtzea
- Frijitutako arraultzak?
- Gertatzeko daudenak
- Erreferenteak: batean lagun, bestean astun
- Ez gaitezen hain ezkorrak izan!
- Zorioneko zenbakiak!
- Hotza!!!
- Errepideak
- Zenbakiak, neurriak eta nahasteak
- Bizidunak
- Ona, polita eta merkea
- Lehengo eta oraingo denborak
- Kirol proben izenak
- Oraindik ez dituzte argitu istripuaren arrazoiak
- -LAKO ez da beti egokia
- Zifrak, balantzak eta zalantzak
- Heriotza albiste
- Antzeman
- Marmitakoan, tomatearekin, parrilan... ze gozo!
- Gertaeren inguruabarrak
- BERANDUago, GEROago
- Emozioak, albisteen osagarri
- Errioxako ardoak
- Boto zenbaketa
- Markak
- Eredugarri
- Supervivientes
- Kontakizunaren logika
- Kontakizunaren logika II
- Kopuruen gorabeherak
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XII)
- Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XIII)
|