Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Urola-Kostan euskara lanean jarri nahi dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lan-munduan sarbidea eman nahi diote euskarari Gipuzkoako Urola-Kosta eskualdean. Helburu horrekin lan-munduan euskara sustatzeko plana onartu dute aurtengo otsailean. Plan honek Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako lantegiak hartzen ditu. > Plana onartu bitarteko bidea 2002. urtearen amaieran hasi zen, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 10 langiletik gorako lantegi guztietan **euskararen egoerari buruzko datu-bilketa** egin zenean, hain zuzen. > > Hainbat izan ziren datu-bilketatik ondorioztatutakoak: > > - nahiz eta euskararen ezagutzak gora egin erabilerak behera egin duela, > > - euskararen ahozko eta idatzizko erabileraren arteko desoreka nabarmena dela, > > - idatzizko dokumentuak euskaraz egiteko zailtasunak daudela, etab. > > Datu-bilketatik jasotako emaitza nagusia aintzat hartuta, alegia, gaur egun bereziki idatzizko erabileran Urola-Kostako lantegietako lan-hizkuntza gaztelania dela ikusita, ezinbestekotzat jo zen eskualdeko enpresa-munduan euskara bultzatzeko ekimenen bat martxan jartzea eta horretarako sektoreko jendearen hitza entzun eta parte-hartzea lortzea. > > Horrela, 2003. urtean plana diseinatzeko **lan-taldea osatu** zen lan-munduko eragileekin: enpresariekin eta sindikatuetako nahiz lanbide-heziketako zentroetako ordezkariekin. > > Lan-taldeak hiru bilera egin zituen: > > - Lehenengoan datu-bilketako emaitzen gaineko hausnarketa egin zen eta lan-munduan euskararen alde eta kontra egiten duten faktoreak identifikatu ziren; hau da, lan-munduan euskararen egoeraren gaineko diagnostikoa osatu zen. > > - Bigarren bileran *planaren helburuak* eta egin beharreko *ekintzak/konpromisoak* definitu ziren. Hain zuzen diagnostikoan jaso ziren faktore positiboak indartu eta negatiboei aurre egiteko martxan zer jarri zitekeen aztertu zen. > > - Azken bileran aurrekoetan landutakoa abian jartzeko beharrezko *baliabide eta egituraren* gainean eta plana enpresetan *zabaltzeko moduaz* hausnartu zen. > > Lan-taldeak egindako lanean oinarrituz eta Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz, **2003. urtearen amaierarako diseinatuta** zegoen Urola Kostako Lan-munduan Euskara Sustatzeko Plana. > > > **Planaren ezaugarri eta edukiak** > > > Planaren **ezaugarri nagusiak** honakoak dira: > > - Udal Elkartea osatzen duten herrietako enpresek, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresek parte hartu ahal izango dute. > > - 6 urteko plangintza da: 2004-2009. Hiru urtetan zehar enpresek hitzarmenak sinatzea da helburua. Hitzarmenak hiru urtekoak izango dira. Beraz, guztira 6 urteko plangintza landuko da. > > - Urtez urte berrikusiko da. Planari jarraipena egingo zaio eta urtez urte beharrezko aldaketak egingo dira. > > - Hitzarmen bidez garatuko da. > > Hitzarmenen bidez enpresek gutxieneko konpromiso / eginbehar batzuk hartuko dituzte bere gain euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko eta Udal Elkarteak, eginbehar horiek betetzen laguntzeko, baliabideak jarriko ditu. Enpresa-motaren arabera hitzarmen-mota desberdinak egongo dira aukeran: > > - A hitzarmena: 10-50 langile artean duten produkzio- edo zerbitzu-enpresentzat.  > > - B hitzarmena: 50 langiletik gorako enpresentzat. > > Hitzarmenak zehazteko lan-taldeak landutako ekintza edo **konpromiso-zerrenda** hartu da oinarri gisa, enpresetan euskararen normalizazioa lortzeko eragin beharrekoak jotzen diren ardatzetan: irudi korporatiboa eta hizkuntza-paisaia, barne-harremanak, kanpo-harremanak eta giza baliabideak / trebakuntzan. > >

IRUDI KORPORATIBOA ETA HIZKUNTZA PAISAIA

BARNE-HARREMANAK

Barne- eta kanpo-errotuluak euskaraz jarri.

Irudi Korporatiboarekin lotura duten euskarriak euskaraz ere jarri (papeleria, gutunazalak, zigiluak, bisita-txartelak,..).

Publizitatea euskaraz ere egin (katalogoa, triptikoa, iragarkiak,…).

Enpresako web orrian harrera euskaraz ere jarri.

Barne-inprimakiak euskaraz ere jarri (dieta-orria, baimen-orria,…).

Euskararen erabilera areagotzeko motibazio eta sentsibilizazio-kanpainak martxan jarri.

Megafoniako mezuak euskaraz ere esan.

KANPO-HARREMANAK

GIZA BALIABIDEAK ETA TREBAKUNTZA

Erakunde publikoekiko harremanetan erabiltzen den dokumentazio laburra euskaraz jarri edo bete.

Bezero eta hornitzaileekin erabiltzen den dokumentazioan euskara txertatu.

Harreragile euskaldunen kasuan:

Harrera euskaraz egiteko trebatu.

Euskaldunak direla identifikatu.

Lehen hitza euskaraz.

Langileen euskalduntze- eta trebakuntza-beharrak identifikatu.

Langileak euskaldundu eta trebatzeko ikastaroak antolatu.

> > Hitzarmen-mota bietan, 10-50 langile dituzten enpresentzako hitzarmenean (A) eta 50 langiletik gorako enpresentzako hitzarmenean (B), sinatuko dituzten gutxieneko konpromisoak berdinak izango dira. > > Nolanahi ere, A motako hitzarmena sinatuko duten enpresei edo B motako hitzarmena sinatuko dutenei konpromiso horiek garatzeko **Udal Elkarteak emango dizkien laguntzak **desberdinak izango dira. Horrela: > > - A motako hitzarmenetan, 10-50 langile dituzten enpresen kasuan: > > - Euskarak enpresan duen egoeraren diagnostikoa, aholkularitza batek bideratuta, > > - Egoera hobetzeko / konpromisoak betetzeko lan-planaren diseinua, > > - Plana garatzeko aholkularitza, > > - Eusko Jaurlaritza eta beste erakunde batzuk ematen dituzten diru-laguntzen kudeaketa, > > - Itzulpen-zerbitzua (mugatua) > > - Eta euskalduntzerako diru-laguntzak emango ditu Udal Elkarteak. > > > > - B motako hitzarmenetan, 50 langiletik gora duten enpresen kasuan: > > - Euskarak enpresan duen egoeraren diagnostikoa, aholkularitza batek bideratua, > > - Egoera hobetzeko / konpromisoak betetzeko lan-planaren diseinua, > > - Plana garatzeko diru-laguntza. > Laguntza hauek *urtez urte jaistea* da asmoa, enpresak beraiek euskararen gestioa bere egiten joan daitezen. > > > **Hemendik aurrera** > > > Orain, beraz, **plana martxan jartzeko garaia** da. Aldi honetan bi urrats edo fase bereizi ditugu: > >

> **ABIATZE-URRATSA (2004ko urtarrila-uztaila)** > > Planaren lehenengo urratsak emango dira: > > - *informazioa zabaltzea* eskualde- eta enpresa-mailan; *komunikazio-plana* bideratzea: logoa eta leloa diseinatu, mahaingurua egin, artikuluak kaleratu... > > - planean inplikatuko diren *enpresak lortzea*; informazioa bidali, telefono-deiak eta bisitak egin, etab. > > - eta enpresa eta udalen arteko *hitzarmena sinatzea* (2004. urteko ekaina-uztailean). > > Helburua ondorengo hiru urtetan hitzarmen bidez 10 langiletik gorako Urola Kostako enpresen % 30 inguruan eragina izatea da. Hiru urtetan 36 enpresa lortzea; 28 enpresa 10-50 langile dutenen artean eta 8 enpresa 50 langiletik gorakoak. > Urtez urte gorako progresioa planteatzen da: > >

Langile kopurua

2004

2005

2006

10-50 langile

8 enpresa

10 enpresa

10 enpresa

>50 langile

2 enpresa

3 enpresa

3 enpresa

Guztira

10 enpresa

13 enpresa

13 enpresa

> **GARAPEN-URRATSA (2004ko irailetik aurrera)** > > > Fase honetan Udal Elkarteak eta enpresek sinatutako hitzarmenean hartutako konpromisoen garapenari hasiera emango zaio. Egin beharrekoak ondorengoak izango dira: > > - Plana garatu ahal izateko egitura sortzea; enpresetan euskara-arduraduna izendatzea (enpresa handien kasuan euskara-batzordea ere bai), Udal Elkartean koordinatzailea izendatzea, aholkularitza esleitzea... > > - enpresa bakoitzak hartutako konpromisoak betetzeko *lan-plana diseinatu eta garatzea*. > > - eta hurrengo urteetan (2006. urte arte) hitzarmena sinatuko duten *enpresa gehiago lortzea*. > > Beraz, 2004. urte honetan Urola Kostako 10 enpresekin hitzarmenak sinatzea aurreikusten du Planak eta zalantzarik gabe horretarako, **lan-munduko eragile guztion inplikazioa eta laguntza** beharko dugu. > > Apirilaren erdialdetik ekaina bitartean Urola Kostako udaletako eta Elhuyar Aholkularitzako ordezkariak enpresetako ordezkariekin harremanetan jarriko dira euren asmoen berri jakiteko. > > Plan honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzura ("euskara@urolakosta.org":mailto:euskara@urolakosta.org , 943-894306). > > >
> (XABIER URDANGARIN LASA Urola Kostako Udal Elkartearen Euskara Zerbitzuaren arduraduna da) > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com