Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara-egiaztagiri ofiziala euskaltegietako ikasleentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzak, estrainekoz, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) baino gaitasun txikiagoa aitortuko duen euskara-agiria lortzeko aukera emango die euskaltegietan matrikulatuta dauden ikasleei. Azterketara aurkezteko matrikula epea gaur zabalduko da. **Erabili.com**-en azterketa ereduak ere aurkituko dituzu. > **Orain arte administrazioan soilik** > > > Eusko Jaurlaritzak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako (HABE) erakundearen bitartez, Euskaltegi publiko eta pribatuetako ikasleei aukera emango die Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) baino gaitasun txikiagoa aitortuko duen euskara-agiria lortzeko. Orain arte, horrelako agiri ofiziala lortzeko aukera, EAEko herri-administrazioaren barruan, Hezkuntza Saileko irakasleek eta administrazio orokorreko langileek zeukaten soil-soilik; hemendik aurrera, berriz, euskaltegietan matrikulatuta dauden ikasleek ere bai. > > > **Egiaztagiri Ofiziala** > > > Euskaltegietako ikasleen euskara-gaitasuna aitortuko duen egiaztagiria, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) bezalaxe, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak sinatuko du. Era berean, euskaltegietako ikasleek, ziurtagiria eskuratzeko izan beharreko euskara-gaitasuna, azterketa bidez egiaztatu beharko dute. Agiri ofizial berriak bi maila izango ditu: lehenengoa eta bigarrena. Maila bata zein bestea EGA baino hizkuntza gaitasun txikiagoa aitortzeko izango dira. Hain zuzen ere, euskara ikasten ari diren ikasleen neurri-neurrira eginiko agiria da: oraindik erabateko euskara gaitasuna lortu ez baina lortzeko bidean daudenentzat. > > > **Baliokidetza aztergai** > > > Gainera, euskaltegietako ikasleek lortzeko aukera izango duten agiri ofizial hori Hezkuntza Saileko irakasleen 1. Hizkuntza Eskakizunarekin eta administrazioko langileen 1 eta 2. Hizkuntza Eskakizunekin homologatzeko bidea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. > > > **Azterketa egin ahal izateko baldintzak** > > > Azterketa egin ahal izateko, lehenik eta behin, ezinbesteko baldintza da 2003/2004 ikasturtean HABEren Euskaltegien Erregistroan erroldatuta dagoen euskaltegiren batean matrikulatuta egotea edota autoikaskuntza zentro batean. > > - "Lehen mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/1mailakoazterketa.doc egin ahal izateko 2003/2004 ikasturtean <b>6. urratsa gaindituta</b> izan behar da. > > - "Bigarren mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/2mailakoazterketa.doc egin ahal izateko ikasturte honetan <b>9. urratsa edo Alfabetatzeko 1 maila gainditua</b> izan behar da. > > > **Nola egin matrikula** > > > Matrikula egiteko epea gaurtik hasita maiatzaren 5a artekoa da. Epe horren barruan, matrikula amaraunean egin behar da "www.habe.org":http://www1.habe.org/j46a/J46MatInicio.jsp?IDIOMA=2 helbidean. > > Azterketa egin nahi duenak HABE erakundearen web atarian eman beharko du bere nortasun-txartelaren zenbakia eta bat-batean jakingo du azterketa egiteko onartuta dagoen ala ez. > > > Behin onartuta dagoenean, matrikula hori ordaindu egin behar da eta horretarako hiru aukera daude: > > 1. Amaraunean: "www.habe.org":http://www1.habe.org/j46a/J46MatInicio.jsp?IDIOMA=2 helbidean bertan norberaren diruetxeko datuak emanez. > > 2. Kutxazain automatikoaren bidez: baldin eta kutxazainak barra-kodeak irakurtzen baditu. > > 3. Kutxan edo banketxean: bertara joanda eta bertan ordainduz. > > > Lehenengo eta bigarren mailako azterketak, biak ala biak, egin nahi dituen ikasleak izango du aukera hori, baina, horretarako, maila bateko zein besteko azterketa egin ahal izateko baldintza guztiak bete beharko ditu. > > Matrikularen ordaina 12 eurokoa izango da maila bakoitzeko. > > > **Azterketaren noiz-nongoak** > > > Azterketa osoa, bai ahozko proba eta baita idatzia ere, nork bere euskaltegian egingo du, beti ere, bertan azterketa egin ahal izateko toki egokirik baldin badago. Edonola ere, euskaltegiak jakinaraziko dio azterketa egin behar duen ikasleari zein izango den bere aztertokia. > > - **Ahozko azterketa:** > > - Ahozko azterketa egiteko eguna 2004ko **ekainaren lehen hamabostaldian** izango da. Euskaltegiak berak jakinaraziko dio ikasle bakoitzari azterketaren eguna eta ordua. > > - **Azterketa idatzia:** > > - "Lehen mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/1mailakoazterketa.doc ekainaren 18an. > > - "Bigarren mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/2mailakoazterketa.doc ekainaren 19an. > > > **Azterketaren ezaugarriak** > > > Lehen eta bigarren mailako azterketek lau trebetasun neurtuko dituzte: irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena. > > > > - **Irakurmena:** > > Emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait galderari erantzun beharko die azterketariak. Erantzun okerrengatik ez zaio punturik kenduko eta probaren iraupena 35 minutukoa izango da lehen mailan eta 45ekoa bigarrenean. > > > - **Idazmena:** > > > Egoera bat emango zaio azterketariari testuinguru jakin batean eta egoera horri buruz idatzi beharko du. Azterketaren iraupena 60 minutukoa izango da bi mailetan. > > - Lehen mailan: 150 hitz inguruko testu bat moldatu beharko da edo 100 hitz inguruko bi testu idatzi beharko dira. > > - Bigarren mailan: 250 hitz inguruko testu bat tajutu beharko da edota 150 hitz inguruko bi testu idazteko lana emango zaie azterketariei. > > > > - **Entzumena:** > > Ohiko gaien inguruko bi testu entzun/ikusiko ditu azterketariak. Testu horien ulermena frogatu beharko du egiten zaizkion galderei erantzunez. Probak 25 minutuko iraupena izango du bi mailetan. > > > - **Mintzamena:** > > Aurrez aurre arituko da azterketaria aztertzaileekin. Proba elkarrizketan eta gai baten inguruko azalpenean oinarrituko da. 10 minutu emango ditu azterketariak proba egiten eta horretarako 15-20 minutu izango ditu, aldez aurretik, prestatzeko. > > > **Azterketa ereduak** > > > Lehen mailako eta bigarren mailako azterketetan nolako ariketak jarriko diren jakin nahi izanez gero, hemen, erabili.com-en, eskura ditzakezu: > > > - "1. mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/1mailakoazterketa.doc (ikusteko gainean sakatu) > > - "1. mailako entzumena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/1mailakoentzumena.mp3 (entzuteko gainean sakatu) > > - "2. mailako azterketa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/2mailakoazterketa.doc (ikusteko gainean sakatu) > > - "2. mailako entzumena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/2mailakoentzumena.mp3 (entzuteko gainean sakatu) > > > > **Aztertzaileak** > > > Akreditazio-prozesu honetan euskaltegietako irakasleak izango dira aztertzaile lanetan arituko direnak. Baina ez bakarrik aztertzaile lanetan, euskaltegietako irakasleak azterketen diseinuan eta garapenean ere aritu dira. Beraz, euskaltegietan eskolak ematen ari diren irakaskeak izango dira azterketak zuzenduko dituztenak, hori bai, nork bere ikasleak ezingo ditu ebaluatu. > > > > > > **Puntuazioa eta emaitzak** > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th>Probak</th><th>Trebetasunak</th><th>%</th><th>Puntuak</th><th>Gutxienez</th></tr><tr><td rowspan="2"><b>Proba idatzia</b></td><td>Irakurmena</td><td align="center">%20</td><td align="center">20 puntu</td><td><br></td></tr><tr><td>Idazmena</td><td align="center">%30</td><td align="center">30 puntu</td><td align="center">15 puntu</td></tr><tr><td rowspan="2"><b>Ahozko proba</b></td><td>Entzumena</td><td align="center">%20</td><td align="center">20 puntu</td><td><br></td></tr><tr><td>Mintzamena</td><td align="center">%30</td><td align="center">30 puntu</td><td align="center">15 puntu</td></tr><tr><th>Guztira</th><th><br></th><th>%100</th><th>100 puntu</th><th>60 puntu</th></tr></table></center> > > > Azterketen emaitzak "www.habe.org":http://www.habe.org/hn_noticias/deialdia/indice_e.htm atarian argitaratuko dira eta euskaltegien bidez ere azterketariei helaraziko zaizkie. > > > **Euskaltegien eraginkortasuna hobetzeko** > > > Lehen eta bigarren mailako euskara-egiaztagiri hauek "euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1079539474 hobetzeko neurrien artean daude. "Neurri horiek":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1079539474 Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) proposatu ditu eta 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren ondorio dira. > > > **Informazio sakonagoa** > > > Euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko sistema honi buruzko informazio sakonagoa nahi izanez gero: > > - "Euskararen lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko 2003/2004 ikasturterako azterketen deialdia":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/deialdia2004habe.pdf > > - "Euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/azterketasistemahabe.pdf > > > - "Ebaluatuko diren edukiak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/helburuakhabe.pdf (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1082736739/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com