Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskalduntze-alfabetatzea hobetzeko neurriak finkatu dira

erabili.com / Herri-administrazioa / 2004-03-18 / 07:04


Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko neurri-proposamenak aurkeztu ditu.



Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) aurkeztu dituen neurri-proposamenak, bereziki, euskalduntze-alfabetatzearen esparruan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzenduta daude. Aholku-proposamen hauek EABren Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak garatu ditu eta 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza dira.

Euskararen Aholku Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legean aurreikusitako harreman-organoa da, hizkuntza normalkuntzan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko sortua. Euskararen Aholku Batzordearen egitekoak dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei. Hain zuzen ere, ezarrita dituen eginkizunak betetzeko aurkeztu ditu EABk euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko neurri-proposamenak.

Hona hemen laburbilduta Euskaren Aholku Batzordeak euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko egin duen azterketaren ondorioak eta aurrera begira ezarri beharreko neurri-proposamenak:


Euskalduntze-alfabetatzearen testuingurua


Euskalduntze-alfabetatzea; zenbait datu


Euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasunaren adierazleak

IKASLEEN LORPEN MAILA
1993/1994tik 2001/2002ra
Guztira 180.028 ikasle aritu dira euskara ikasten. Mailarik gainditu ez izanak ez du esan nahi ikasleak batere euskararik ez dakiela; %47,1 hori hasierako lehenengo 5 urratsetan banatzen da.

IKASLEEN BAJA-KOPURUA
Ikastaldia amaitu baino lehen, ikasprozesua bertan behera uztea: urratsa zenbat eta beherago baja-kopurua hainbat eta handiagoa. Baja kopururik altuena 1-3 urratsetan.

IKASLEEN ASISTENTZIA
Euskaltegiak eskainitako orduen eta ikasleak hartutakoen arteko kozientea: handiena 20 ordutik gorakoetan, udako trinkoetan, udako barnetegietan eta barnetegi-aldietan.

IKASLEEN BIRMATRIKULA
Ikasturte batean hasi eta hurrengo ikasturtean jarraitzen dutenen ehunekoa: Ikasleriaren erdiak, ikas-prozesua amaitu gabe, ez du hurrengo ikasturtean matrikularik egingo.

Ondorioak

Euskalduntze-alfabetatzearen xedea


Beherakadaren arrazoiak


Neurri-proposamenak

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1079539474