Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskalduntze-alfabetatzea hobetzeko neurriak finkatu dira

Euskalduntze-alfabetatzea hobetzeko neurriak finkatu dira

2004-03-18 / 07:04 / erabili.com   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko neurri-proposamenak aurkeztu ditu.

Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) aurkeztu dituen neurri-proposamenak, bereziki, euskalduntze-alfabetatzearen esparruan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzenduta daude. Aholku-proposamen hauek EABren Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak garatu ditu eta 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza dira.

Euskararen Aholku Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legean aurreikusitako harreman-organoa da, hizkuntza normalkuntzan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko sortua. Euskararen Aholku Batzordearen egitekoak dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei. Hain zuzen ere, ezarrita dituen eginkizunak betetzeko aurkeztu ditu EABk euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko neurri-proposamenak.

Hona hemen laburbilduta Euskaren Aholku Batzordeak euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko egin duen azterketaren ondorioak eta aurrera begira ezarri beharreko neurri-proposamenak:


Euskalduntze-alfabetatzearen testuingurua

  • Euskalduntze-alfabetatzearen xedea da hizketarako gai diren euskaldunak ahalik eta eperik laburrenean lortzea.
  • Emaitzak ez dira nahi bezain asebetegarriak:
    • Oso gutxik erdiesten dute euskara-maila egokia.
    • Horietako askok galdu egiten dute ikasitakoa.


Euskalduntze-alfabetatzea; zenbait datu

  • Ikasleen bilakaera:
    • Ikasle-kopurua gutxitu egin da azken bospasei urteetan eta eskola-orduak ere behera etorri dira.
  • Ikasleen hasiera-maila:
    • Maila altuan hasten diren ikasleen ehunekoa handitu egin da; baxuetan, berriz, txikiagotu.
  • Ereduen bilakaera irakaskuntzan:
    • B eta D ereduek gero eta pisu handiagoa dute EAEko irakaskuntzan.
  • Ikasleen adina:
    • 25 urtetik gorakoen ehunekoa handituz doa.
  • Euskaltegien jardueraren bilakaera:
    • Jaitsiera nabarmena izan da euskaltegi sare gehienetan, batez beste, %19koa.
  • Ikastaro motak euskaltegietan:
    • Ikastaro arruntenak astean 10 ordukoak.
    • Gero eta pisu handiagoa dute trinkoak ez diren ikastaroek.


Euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasunaren adierazleak

  • Lau adierazle prozesuaren arrakasta neurtzeko:
    • Ikasleen lorpen-maila: ikasleak 100 eskola-ordutan lortzen duen urrats-proportzioa.
    • Ikasleen baja-kopurua: ikastaldia amaitu baino lehen ikas-prozesua bertan behera utzitakoen ehunekoa.
    • Ikasleen asistentzia: euskaltegiak eskainitako orduen eta ikasleak hartutakoen arteko kozientea.
    • Ikasleen birmatrikula: ikasturte batean hasi eta hurrengo ikasturtean jarraitzen dutenen ehunekoa.
  • Gaur egungo datuen arabera,
    • 0,6 urrats: 100 eskola-ordutan, urrats baten %60.
    • Aitortza euskaltegiak ematen du (nork berea).

IKASLEEN LORPEN MAILA
1993/1994tik 2001/2002ra
Guztira 180.028 ikasle aritu dira euskara ikasten. Mailarik gainditu ez izanak ez du esan nahi ikasleak batere euskararik ez dakiela; %47,1 hori hasierako lehenengo 5 urratsetan banatzen da.

IKASLEEN BAJA-KOPURUA
Ikastaldia amaitu baino lehen, ikasprozesua bertan behera uztea: urratsa zenbat eta beherago baja-kopurua hainbat eta handiagoa. Baja kopururik altuena 1-3 urratsetan.

IKASLEEN ASISTENTZIA
Euskaltegiak eskainitako orduen eta ikasleak hartutakoen arteko kozientea: handiena 20 ordutik gorakoetan, udako trinkoetan, udako barnetegietan eta barnetegi-aldietan.

IKASLEEN BIRMATRIKULA
Ikasturte batean hasi eta hurrengo ikasturtean jarraitzen dutenen ehunekoa: Ikasleriaren erdiak, ikas-prozesua amaitu gabe, ez du hurrengo ikasturtean matrikularik egingo.

Ondorioak

Euskalduntze-alfabetatzearen xedea

  • Hizketarako gai diren euskaldun gehien ahalik eta eperik laburrenean lortzea.
    • Euskararen berreskurapenean, euskal irakaskuntzarekin batera, helduen euskalduntze eta alfabetatzea izan da ekinbiderik eta mugimendurik garrantzitsuena.
    • Horretan, gizartearen oniritzia eta aitortza irabazi dute euskaltegiek.
    • Etorkizunari begira beharrezkoa da oinarri sendoak eskaintzea.


Beherakadaren arrazoiak

  • Hezkuntza-ereduen goranzko joera argia.
  • Langabezia-tasaren jaitsiera.
  • Ikasleen batez besteko adinaren igoera.
  • Ikas-prozesuaren luze-zabalera.
  • Ikasleen begietara euskara ikastea zaila da.


Neurri-proposamenak

  • 1. Ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza: XEDE-TALDEAK.
    • Modua egin behar du komunikazio-beharrei egokitutako eskaintza egiteko.
    • Arreta berezia ikasleen beharrei.
    • Azpiegiturak eta baliabideak sendotu.
      - Ikas-materialak.
      - Irakasleen prestakuntza.
      - Xede-taldeak sustatu: 1. Efektu biderkatzailea izango dutenak: 2. Behar bereziak dituztenak; 3. Euskal gizartean integratzeko bidea urratu nahi dutenak. (Talde horietan sar daitezke Administrazioko langileak, Osakidetza eta Justiziakoak, gurasoak, etorkinak…)
  • 2. Ikas-prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko TRINKOTASUNA eta BIRMATRIKULA:
    • Ikastaldien gutxieneko trinkotasuna ziurtatu eta handienekoak sustatu.
    • Ikasleekin helburuak finkatu (denborak eta ahaleginak): ikasleekin hitzartu behar dira ikas-helburuak eta horiek ebaluatu prozesuaren amaieran.
    • Birmatrikula-indizea handitzera jo.
      - Hitzartutako ikas-mailetara iristea sustatu: laguntza ekonomikoa eta aitortza-sistema.
      - Gelatik kanpoko jarraipena ziurtatu: tutoretza, on-lineko laguntzak, kanpo ekintzak…
  • 3. AITORTZA-SISTEMA egituratu, kanpo-ebaluazioaren bidez:
    • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan (HEOK) lau gaitasun-maila zehazten dira.
    • Aitortza-sistema indarrean jarri, euskaltegiaz kanpoko ebaluazioaren bidez, ikasleek errekonozimendua izan dezaten: maila sozialean, ekonomikoan eta ofizialean.
    • Baliokidetza-sistema eraginkorra egituratu.
  • 4. Baliabideak eta azpiegiturak:
    • Diru-baliabideak: finantziazio-bide berriak sustatu, ikasleen emaitzetan oinarritutako laguntzei gero eta pisu handiagoa emanez.
    • Materiala: xede-talde eta behar berezietarako materiala egin eta lan-lerro hori indartu.
    • Teknologia berriak:
      - Ikas/irakasteko molde berriak garatu.
      - Jarduera esparru lokala gainditu eta on-line zerbitzua eskaini.
  • 5. Euskalduntze-alfabetatzea erabilera sustatzeko osagaia den aldetik:
    • Hizketarako behar besteko hizkuntza-gaitasuna lortzeko prestatu ikaslea.
    • Euskalduntze-alfabetatzearen eta gizarte-erabileraren artean zubiak eraiki: euskaraz aritzeko aukerak eta oztopoak aurreikusi.
    • Erabilera areagotzeko gero eta produktu nahiz zerbitzu gehiago garatzeko eta gizarteratzeko eskatu eragileei.
  • 6. Motibazioa eta sentsibilizazioa landu:
    • Sustapen-kanpainak erakunde publikoek: 1. Euskarara hurbiltzeko eta ikastera erakartzeko; 2. Erabilera bultzatzeko (prestigioa); 3. Esparru guztietarako balio duela erakusteko.
    • Sustapen-kanpaina sektorialak eragileek: 1. Merkatua eurenganatzeko; 2. Merkatu-segmentu horretan tokia areagotzeko.

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com