Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Haurrek izen euskaldunak dituzte nagusiki
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako haurrentzat gurasoek, nagusiki, izen euskaldunak aukeratzen dituzte. Azken lau urteotan, 1999tik 2002ra, EAEko Erregistro Zibiletan gehien jarri diren 100 izenetatik, %70 euskal izenak dira. > **Gehien jartzen diren izenak** > > > EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, azken lau urteotan neskei gehien jarri zaien izena *Ane* da eta mutilei, berriz, *Iker*. > > Mutilen izenek, oro har, maiztasun handiago daukate, alegia, *Ane* izena azken lau urteotan 1.398 neskari jarri zaien bitartean, *Iker* izena 1.532 mutili. Beste era batera esanda, joera horrek zera adierazten du: neskentzat izen aukera zabalagoa egiten dela eta mutilentzat murritzagoa. Esate baterako, 2001ean EAEn jaiotako 8.486 nesken artean, guztira, 1.103 neska-izen jarri ziren bitartean, urte berean jaio ziren 9.161 mutilen artean,berriz, 966 mutil-izen jarri ziren. Beraz, 2001ean neskak baino %4 mutil gehiago jaio ziren arren, jaiotako mutilen artean, izen aukera txikiagoa erabili zen (%3,4). Joera, gainera, iraunkorra da eta urtez urte errepikatzen da: 1999an mutilen artean nesken artean baino %5,1 txikiagoa izan zen izen aukera, 2000. utean %3,4 txikiagoa, 2001ean %3,4 eta 2002an %4,2. > > > <center><table class="taula" border="3"><tr><th colspan="7">NESKA IZENAK (EAE)</th></tr><tr><th colspan="2" rowspan="2">Neska izenak</th><th colspan="5">Maiztasuna</th></tr><tr><th>1999</th><th>2000</th><th>2001</th><th>2002</th><th>Guztira</th></tr><tr><td>1</td><td><b>Ane</b></td><td align="center">358</td><td align="center">360</td><td align="center">362</td><td align="center">318</td><td align="center">1.398</td></tr><tr><td>2</td><td><b>Leire</b></td><td align="center">297</td><td align="center">301</td><td align="center">295</td><td align="center">249</td><td align="center">1.142</td></tr><tr><td>3</td><td><b>Nerea</b></td><td align="center">291</td><td align="center">221</td><td align="center">226</td><td align="center">215</td><td align="center">953</td></tr><tr><td>4</td><td><b>Maria</b></td><td align="center">238</td><td align="center">233</td><td align="center">221</td><td align="center">205</td><td align="center">897</td></tr><tr><td>5</td><td><b>Irati</b></td><td align="center">211</td><td align="center">199</td><td align="center">207</td><td align="center">238</td><td align="center">855</td></tr><tr><td>6</td><td><b>Ainhoa</b></td><td align="center">205</td><td align="center">201</td><td align="center">186</td><td align="center">140</td><td align="center">732</td></tr><tr><td>7</td><td><b>Paula</b></td><td align="center">143</td><td align="center">175</td><td align="center">171</td><td align="center">151</td><td align="center">640</td></tr><tr><td>8</td><td><b>Andrea</b></td><td align="center">203</td><td align="center">175</td><td align="center">138</td><td align="center">124</td><td align="center">640</td></tr><tr><td>9</td><td><b>Maialen</b></td><td align="center">150</td><td align="center">168</td><td align="center">164</td><td align="center">151</td><td align="center">633</td></tr><tr><td>10</td><td><b>Maider</b></td><td align="center">132</td><td align="center">162</td><td align="center">153</td><td align="center">153</td><td align="center">600</td></tr></table></center> > > > <center><table class="taula" border="3"><tr><th colspan="7">MUTIL IZENAK (EAE)</th></tr><tr><th colspan="2" rowspan="2">Mutil izenak</th><th colspan="5">Maiztasuna</th></tr><tr><th>1999</th><th>2000</th><th>2001</th><th>2002</th><th>Guztira</th></tr><tr><td>1</td><td><b>Iker</b></td><td align="center">354</td><td align="center">383</td><td align="center">406</td><td align="center">389</td><td align="center">1.532</td></tr><tr><td>2</td><td><b>Jon</b></td><td align="center">355</td><td align="center">396</td><td align="center">370</td><td align="center">355</td><td align="center">1.476</td></tr><tr><td>3</td><td><b>Mikel</b></td><td align="center">354</td><td align="center">377</td><td align="center">363</td><td align="center">321</td><td align="center">1.415</td></tr><tr><td>4</td><td><b>Ander</b></td><td align="center">316</td><td align="center">349</td><td align="center">354</td><td align="center">288</td><td align="center">1.307</td></tr><tr><td>5</td><td><b>Unai</b></td><td align="center">286</td><td align="center">308</td><td align="center">366</td><td align="center">337</td><td align="center">1.297</td></tr><tr><td>6</td><td><b>Aitor</b></td><td align="center">351</td><td align="center">297</td><td align="center">265</td><td align="center">249</td><td align="center">1.162</td></tr><tr><td>7</td><td><b>Asier</b></td><td align="center">279</td><td align="center">315</td><td align="center">272</td><td align="center">275</td><td align="center">1.141</td></tr><tr><td>8</td><td><b>Julen</b></td><td align="center">193</td><td align="center">249</td><td align="center">230</td><td align="center">200</td><td align="center">872</td></tr><tr><td>9</td><td><b>Xabier</b></td><td align="center">204</td><td align="center">191</td><td align="center">196</td><td align="center">216</td><td align="center">807</td></tr><tr><td>10</td><td><b>Iņigo</b></td><td align="center">200</td><td align="center">226</td><td align="center">179</td><td align="center">149</td><td align="center">754</td></tr></table></center> > > > **Euskal izenen egokitasuna eta zuzentasuna** > > > Berez, Erregistro Zibiletako arduradunen esku dago gurasoek haurrari Erregistroan jarri nahi dioten izenaren egokitasun eta zuzentasunari buruzko ardura, baina euskal izenei dagokienez, oraindik ere, hutsegite nabarmenak egiten dira EAEko hainbat Erregistro Zibiletan. > > > **Neskak mutil izenarekin** > > > EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, neskei jartzen zaizkien euskal izenen artean, badira hiru mutil-izen 1999tik 2002ra urtez urte, etenik gabe, agertzen direnak: *Amaiur* (48), *Amets* (31) eta *Maren* (24). Gero ere, urtero ageri ez badira ere, badira beste zenbait mutil-izen emakumezkoei jarri ohi zaizkienak: *Hodei*, *Eguzki*, *Aratz* eta *Iraultza*, besteak beste. > > Bigarren joera bat ere bada neska-izenak jartzerakoan: mutil-izenak neska izen bihurtzearena Sabino Aranaren*-ne* atzizkia erabiliz edota mutil izenari *-e* bukaeran jarrita. Hala osatuta ageri zaizkigu honako hauek: *Deiane* (Dei), *Deiene* (Dei), *Hedone* (Hedoi), *Ibane* (Iban), *Ilune* (Ilun), *Xubane* (Xuban) eta *Marene* (Maren). > > EAEko Erregistro Zibiletan neska-izenarekin ageri diren mutilak ere badira. Azken lau urteotan, neska-izen bat errepikatzen da urtez urte mutil-izenen zerrendetan, *Lur* (19). Gero ere, askoz maiztasun txikiagoarekin ageri dira beste batzuk: *Izar* eta *Araitz*, esate baterako. > > > **Idazkeraren koska** > > > Euskal izenen idazkera dela-eta, hamaika akats egiten dituzte Erregistro Zibiletan. Ikus ditzagun gehien errepikatzen direnak. > > > - **Izenen hasierako** **"J"** > > *Jon* euskal izenetan ezagunenetakoa bada ere, azken lau urteotan 82 mutikori *Ion* izena jarri zaie eta beste 11ri *Yon*. Kontu bera gertatzen da *Josu* / *Iosu* (49) eta *Jone* / *Ione* (32) izenekin ere. Baina benetan aipagarria da *Joritz* mutil izenarekin gertatzen dena. Azken lau urteotan, zuzen idatzita, 9 aldiz besterik ez da ageri eta *Ioritz*, berriz, 75 alditan ageri da. Beraz, azken lau urteotan, *Joritz* hamarretik bederatzitan oker inskribatu da EAEko Erregistro Zibiletan. > > > - **Non du** **"h"****a?** > > *H*-aren kontuan, besteak beste, bi izen aipatuko ditugu: *Oihane* eta *Ainhize*, biak ala biak, neska izenak. > > *Oihane*, oker idatzita, bi eratara ageri da: *Ohiane* (18) eta *Oiane* (14). Baina benetan bitxia *Ainhize* izenarekin gertatzen dena da, izan ere, zazpi era ezberdinetan idatzita ageri baita: *Ainhise*, *Ainise*, *Ainize*, *Ainixe*, *Ainitze* eta *Ainhitze*. Azken lau urteotan *Ainhize* izena 71 aldiz zuzen idatzita ageri da baina beste 58tan oker idatzi da. > > > - **Hipokoristikoak** > > Familia eta lagunarteko erabileratik sortutako izenak dira *hipokoristikoak* eta Euskal Izendegi Ofizialak ez ditu ponte izentzat hartzen. Beraz, Erregistro Zibiletan ez lituzkete onartu behar baina, zenbait kasutan, izen hipokoristikoak jatorrizko izenak baino maiztasun handiagoz azaltzen dira EAEko Erregistro Zibiletan. > > Lehendabizi jatorrizko ponte-izena idatzi dugu eta ondoren hipokoristikoa: > > - *Anton* (18) / *Antton* (19) > > - *Biktor* (0) / *Bittor* (18) > > - *Katalin* (14) / *Kattalin* (27) > > - *Martin* (239) / *Mattin* (24) > > > **Izendegian ageri ez diren izenak** > > > Euskaltzaindiaren Euskal Izendegian inondik inora ageri ez diren izenak ere azaltzen dira alez ale eta urtez urte EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak EAEko Erregistro Zibiletatik jaso dituen datuetan. Neska-izenetan hauek aurkitu ditugu: *Euri, Gerezi, Marrubi, Ilbete, Itzal, Itzel, Izarbe* eta *Leize*, besteak beste. Mutil izenetan, berriz, honako hauek: *Arkatz, Ekiotz, Itsazain, Itsusko, Mugaitz, Oinatz* eta *Zuhitz*. > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1067329305/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com