Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Biztanle eta euskaldunen erdiak EBPN-n sartuta

Biztanle eta euskaldunen erdiak EBPN-n sartuta

2003-10-10 / 09:33 / EBPNren Jarraipenerako Zerbitzua   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren biztaleen eta euskaldunen erdiak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) sartuta daude.

81 udaletan

81 udaletan

Gaur egun, EBPN Euskal Autonomia Erkidegoaren 81 udaletan dago hedatuta. Udal horietan 939.739 biztanle bizi dira eta horietatik 303.608 euskaldunak dira (1). Alegia, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia EAEko biztanle eta euskaldunen %46,2rengana iritsi da.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban

Eremu geografikoa kontuan izanik EBPN Gipuzkoan, Bizkaian eta neurri txikiagoan Araban ere zabaldu da. EBPN garatuko duten erakundeak EAEko hiru lurraldeetan, 15 eskualdetan eta 81 udaletan kokatzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 20 eskualde eta 250 udalerri direla kontuan hartzen badugu, EBPN ren zabalkundea nabaria da.

Konpromisoa

EBPN garatzen ari diren erakundeak prozesuaren urrats ezberdinetan daude. 13 erakundek (12 udalek eta mankomunitate batek) urte anitzeko Plan Estrategikoa eta lehen urteko Kudeaketa Plana onartuta eta abian dute jada. Beste 30 erakundek, aldiz, (24 udalek eta sei mankomunitatek edota udal-elkartek) urtea bukatu baino lehen plana onartzeko konpromisoa hartu dute eta, hala, 2004ean EBPN abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak ematen ari dira une honetan. Kontuak honela, 13 erakunde dira Plan Estrategikoa zehaztuta dutenak eta aplikatzen ari direnak (18 udal, guztira); eta beste 30 erakunde (63 udal, guztira), aldiz, EBPN 2004ean abian jartzeko urte anitzeko Plan Estrategikoa eta 2004ko Kudeaketa Plana mamitzen ari dira une honetan.

EBPNri ekiteko eman beharreko urratsak

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udal-erakundek du aukera EBPN ri ekiteko baina, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidaritzapean, urrats batzuk bete behar ditu:

  1. Udalerrian euskara sustatzeko egin ohi diren jarduera guztien datu-bilketa.
  2. Euskarak udalerrian duen egoeraren diagnostiko orokorra esparruz esparru.
  3. Euskara Sustatzeko Udal-aurrekontuari buruzko azterketa eta EBPN garatzeko proposamen ekonomikoa.
  4. Euskara Zerbitzuak EBPN garatzeko dituen baliabideen azterketa.
  5. Euskararen Aholku Batzordea osatzea: garatu beharreko Plangintzari jarraipena eta ekarpenak egiteko.
  6. EBPN ren baitan garatu beharreko helburu, esparru eta ekintzak finkatzea (Plan Estrategikoa).
  7. Lehenengo urteko Kudeaketa Plan zehatza mamitzea.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA GARATZEN HASITA DAUDENAK
EntitateaBiztanleakEuskaldunak%Egoera
Bergara14.59610.219%70onartuta
Beasain11.7816.865%58onartuta
Arrigorriaga10.8492.854%26onartuta
Lasarte-Oria16.8336.226%37onartuta
Elgoibar10.2196.225%61onartuta
Orio4.2993.437%80onartuta
Gernika-Lumo14.88410.315%69onartuta
Tolosa17.19911.100%65onartuta
Mungia13.4037.384%55onartuta
Zestoa3.0252.658%88onartuta
Eibar27.67314.335%52onartuta
Getxo80.26915.975%20onartuta
TxorierriDerio4.7281.321%28onartuta
Larrabetzu1.5041.177%78
Lezama2.0551.336%65
Loiu2.150922%43
Sondika3.8821.302%34
Zamudio2.9621.449%49
LANEAN ARI DIRENAK ETA 2003ko ABENDURAKO EBPN ONARTZEKO KONPROMISOA HARTU DUTENAK
Azpeitia13.32011.689%88abendurako
Bermeo16.50812.503%76abendurako
Laukiz968473%49abendurako
Maruri-Jatabe662492%79abendurako
Balmaseda6.928824%12abendurako
EnkarterriArtzentales64559%9abendurako
Galdames783111%14
Gordexola1.485249%17
Gueñes5.697767%17
Karrantza2.837311%11
Lanestosa2816%2
Sopuerta2.209312%14
Turtzioz51222%4
Zalla7.7061.122%15
Erandio21.9543.897%18abendurako
Zumaia8.2946.065%73abendurako
Bilbo342.38253.051%15abendurako
Leioa27.5245.990%22abendurako
Aramaio1.4211.216%86abendurako
Basauri44.1247.538%17abendurako
Galdakao28.82211.136%39abendurako
DurangaldeaAbadiño6.6843.500%52abendurako
Atxondo1.403947%67
Durango24.27710.991%45
Elorrio6.9834.112%59
Iurreta4.0531.987%49
Izurtza264228%86
Mañaria445403%91
Otxandio993742%75
Zaldibar2.8241.409%50
ArratiaArantzazu282244%87abendurako
Areatza1.007617%61
Artea630531%84
Bedia971578%60
Dima1.029907%88
Igorre3.7772.774%73
Lemoa2.6071.618%62
Ubide161106%66
Zeanuri1.115996%89
Urnieta5.3142.692%51abendurako
Etxebarri6.8531.014%15abendurako
Markina-Xemein4.6044.084%89abendurako
Urduña3.879753%19abendurako
Muskiz6.4011.005%16abendurako
Arrieta505407%81abendurako
Gamiz-Fika1.184900%76abendurako
Fruiz342287%84abendurako
Berriz4.2092.352%56abendurako
Ortuella8.4881.222%14abendurako
Ea794647%81abendurako
Ondarroa9.5397.960%83abendurako
Uribe KostaSopelana10.3763.451%33abendurako
Berango5.1581.484%29
Barrika1.198505%42
Urduliz3.0411.321%43
Plentzia3.5591.032%29
Gorliz4.3691.484%34
Lemoiz866537%62
Usurbil5.1123.697%72abendurako
Anoeta1.6521.212%73abendurako
Asteasu1.2401.048%85abendurako
Villabona5.4823.698%67abendurako
Ordizia8.6965.192%67abendurako

EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIAREN
GAUR EGUNGO EGOERA
UdalerriakBiztanleakEuskaldunakEgitasmoak
EAE GUZTIRA2502.033.247%100656.980%10043
EBPN GUZTIRA81939.739%46303.608%46

(ANE CRESPO eta AMAIA AGIRRE, EBPNren Jarraipenerako Zerbitzua)

Oin-oharrak:

(1) Iturria: EUSTAT. Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuak 2001. Datu horien arabera, 2 urtetik gorako biztanleak EAEn 2.033.247 dira eta, horietatik, euskaldunak 656.980.

Inprimatu

EBPNri buruzko informazio sakonagoa

Irakurtzeko gainean sakatu:


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com