Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Google: bilatu eta aurkitu euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Google bilatzaileak bost urte bete berri ditu, 1998ko irailaren 27an sortu baitzen. Amaraunean ez dago Googlek aurkituko ez dizunik: hiru mila milioi web orrialde baino gehiago dauzka sailkatuta. Hilero bost mila milioi bilaketa-eskari izaten ditu (segundu bakar batean bi mila bilaketa-eskari). Eta, nahi baduzu, euskaraz ere egingo dizu. > **Izena eta izana** > > > "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak eta matematikek lotura estua dute. Bilatzailearen izena bera ere matematika-eragiketa batetik ateratakoa da, berreketa batetik, hain zuzen ere: 10<sup>100</sup>. Berreketa horri ingelesez "googol" esaten zaio eta hortik moldatu omen zuten gaur egun amaraunak daukan bilatzailerik eraginkorrenaren izena. > > Era berean, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzailearen izanak ere matematiketan du bere bihotz-muina, *PageRank* izeneko algoritmo edo matematika-eragiketa batean. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak, *PageRank* sistemaren bitartez, web orrialdeak garrantziaren arabera mailakatzen ditu. Eta guk nahi dugun informazio hori duten orrialdeak *PageRank* sistemak ematen dien garrantziaren araberako hurrenkeran aurkeztuko dizkigu "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k. > > > **Zenbat lotura, hainbateko garrantzia** > > > "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak *PageRank* sistemaren bitartez web orrialde jakin baten garrantzia neurtzeko orduan erabiltzen duen irizpidea hauxe da: amaraunean dauden gainerako web orrialdeetatik (berak sailkatuta dituen hiru mila milioi web orrialde horietatik, hain zuzen ere) zenbatek eta zeintzuk daukaten loturarik web orrialde jakin horretara. > > Beraz, eta beste era batera esanda, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k bi gurpilen gainean ardazten du garrantzi-mailaren gurdia: > > 1. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k web orrialde jakin baten garrantzia neurtzeko, batetik, web orrialde jakin horri beste web orrialdeetatik egin dizkioten esteka edo loturen **kopurua** hartzen du kontuan. > > 2. Eta bestetik, lotura hori **nork** egin dion. Alegia, web orrialde jakin horri lotura egin dion web orrialdea garrantzi-maila handikoa baldin bada "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -rentzat, faktore horrek ere aldeko eragina izango du web orri jakin horren garrantzi-maila zehazteko. Beraz, neurri handi batean, orrialde jakin hori garrantzitsua izango da berari egin dizkioten loturak orrialde garrantzitsuetatik egin baldin badira. > > > **Loturaren legea amaraunean** > > > Web orrialde baten garrantzia erabakitzeko *esteka* edo *loturen irizpidea* erabiltzea amarauna amaraun denetik "oinarrizko lege" bihurtu den jokabidea ardatz hartzea besterik ez da: web orrialde batean, bertatik beste orrialde batera joateko lotura jartzen denean, beste horretan informazio zabalagoa eta sakonagoa aurkitu daitekeelako izan ohi da edota beste web orri hori informazio jakin baten iturburua delako. > > Beraz, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak web orrien garrantzi-maila erabakitzeko *loturak egiteko jokabide* horri lehentasuna ematen dionean, eta oinarrizko irizpidetzat hartzen duenean, azken batean, gauza sinple bat egiten ari da: informaziorik sakonena eta zabalena daukaten web orriak hobesten ditu. Eta, hain zuzen ere, web orri horiexek izaten dira, guk "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -ri egindako bilaketa-eskariaren arabera, lehenengo tokietan aurkeztuko dizkigunak kontsultatzeko. > > "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak bere jatorriaren berri emateko latinezko esaldi bat erabiltzen du: "*De parvis grandis acernus erit*" ("Gauza txikietatik egiten dira gauzarik handienak") eta, hain zuzen ere, web orrialdeen arteko *loturak egiteko jokabide* txiki eta xumean dago oinarrituta "Google":http://www.google.com/intl/eu/ handi eta indartsuaren bihotz-muina. > > > *Googlebot* **errobota** > > > Googlebot errobotak, automatikoki eta etengabe, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k sailkatuta dituen web orrialde guztiak arakatzen ditu eta, batez ere, web orrialde batek beste orrialdeetara joateko jarri dituen loturen bila ibiltzen da. Hain zuzen ere, biltzen duen informazio horretan oinarrituko da gero *PageRank* "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k sailkatuta dituen hiru mila milioi web orrialde horien guztien banan-banako garrantzi-maila zehazteko. > > Era berean, amarauna arakatzean, lehendik sailkatu gabeko web orrialde berriren bat aurkitzen badu (hiru mila milioi orrialde horietakoren batek web orrialde berri horri loturaren bat jarri diolako) bere zerrendan txertatzen du eta hortik aurrera web orrialde berri hori ere arakatuko du etengabe. > > - **Nola sar daiteke web orrialde berri bat** "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -ren **zerrendan?** > > Bi modu ditu web orrialde berri batek "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -ren zerrendan sartzeko: > > - "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k sailkatuta dituen hiru mila milioi orrialde horietako batek web orrialde berri horretara joateko loturaren bat izatea. > > - Web orrialde berriak amaraunean duen helbidea (URL) "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -ri "zuzen-zuzenean bidaltzea":http://www.google.com/intl/es/addurl.html. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k, web orrialde berriaren helbidea jasotzen duenean, automatikoki bere zerrendan sartzen du eta, hortik aurrera, Googlebot errobotak ere automatikoki eta etengabe arakatuko du. > > Googlebot errobotak beste lan garrantzitsu bat ere egiten du: web orrialdeak arakatzen dituen bitartean, eta aldi berean, berak lehendik jasota duen loturei buruzko informazioa alderatu egiten du eta, aldaketarik aurkitzen badu, daukan informazioa eguneratu egiten du. > > > **Googlek lortu duen arrakastaren nondik norakoak** > > > Hona hemen "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak mundu osoko erabiltzaileen artean lortu duen arrakasta ulertzeko arrazoirik garrantzitsuenak: > > > 1. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak eskatzen dioguna ziztu batean eta zehaztasun handiz aurkitzen digu. Azkar eta ondo usoek hegan egiten badute ere, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak ere hortxe nonbait. Bilaketaren emaitzak garrantziaren arabera sailkatzeko duen sistemak bihurtzen du "Google":http://www.google.com/intl/eu/ gaur egun dagoen bilatzailerik onena. > > 2. Oso erraza da erabiltzen (bilaketa-leihoan aurkitu nahi duguna idatzi beste lanik ez dugu izango) eta ez digu denbora alferrik galaraziko (oso azkar zabaltzen dira pantaila guztiak gure ordenagailuan). > > 3. Teknologiari dagokionez, bilaketa-eskariei erantzuteko amaraunean dagoen zerbitzari-sarerik handienetakoa du: 20.000 zerbitzari ditu gure planetan barrena hedatuta. Zerbitzari horiek gobernatzeko, berriz, Linux sistema eragilea erabiltzen du. > > 4. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzaileak ez gaitu nekatuko publizitatearekin. "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -n ez zaigu inolako iragarkidun leihorik bat-batean azalduko eta ez digute ezer saldu nahi izango ezustean zabaltzen diren iragarkiekin (*banner* izeneko iragarkirik ez dauka). "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k dirua irabazteko, batez ere, dokumentuen bilaketak egiteko teknologia saltzen die enpresei eta "Adwords" sisteman oinarritutako publizitatea ere saltzen du (bilaketa baten emaitzen ondoan, baina bereiztuta, bilatu dugun terminoarekin harremana duten iragarkiak ikusteko aukera ematen digu, baina iragarkia ez digu guk nahi gabe erakusten). > > > **Zer bilatu Googlerekin** > > > Googlek bilaketa bereziak egiteko aukera asko baldin baditu ere, (hitzen esanahia bilatu, web orrialdeen itzulpenak...) munduko "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -ren erabiltzaile guzti-guztiek, batez ere, bilaketak egiteko aukera bi erabiltzen dituzte: > > > 1. Web orrialdeetan dagoen "informazioa aurkitzeko":http://www.google.com/intl/eu/ > > 2. "Irudi digitalak aurkitzeko":http://www.google.com/imghp?tab=wi&q=&ie=ISO-8859-1&hl=eu > > > ** Googlek euskaraz egiten du** > > > Amaraunean **www.google.com** helbidea lehenengo aldiz idazten duzunean, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ ingelesez azalduko zaizu (hori baitu jatorrizko hizkuntza). Dena dela "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -rekin euskaraz egin nahi baduzu "sakatu hemen":http://www.google.com/preferences?hl=eu eta zabalduko zaizun leihoaren barruan hauxe egin ezazu: > > 1. **Zein hizkuntzatan nahi dituzu Googleren mezuak?** galderaren ondoan dagoen zerrenda-leihoa goitik behera zabal ezazu eta **euskara** aukera ezazu. > > 2. **Hobespenak Gorde** botoiaren gainean klik egin ezazu, eta kitto! > > > Hortik aurrera "Google":http://www.google.com/intl/eu/ bilatzailearen beharra duzun bakoitzean, "Google":http://www.google.com/intl/eu/ -k euskaraz egingo dizu. > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1058218902/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com