![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
ELHUYAR Aholkularitza / Enpresa / 2003-05-15 / 07:02
Azken 20 urteotan euskararen ezagutzan pauso garrantzitsuak eman ditugu eta, egun, gazterik gehienak euskaraz eskolatuak dira, batik bat EAEn. Ezagutzan emandako jauziak, ordea, ez du euskararen etorkizuna bermatzen, denok dakigun bezala, hizkuntza bat ezagutzeak ez baitakar berau erabiltzea. Horrexegatik euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan, euskara erabiltzen den esparruak zabalduz joan daitezen.
Lan-munduan, zehazki, 12 urte badira lehen esperientzia pilotua abiatu zenetik (ELAY S.A, Antzuolan) eta ordutik 70etik gora izan dira euskara-planetan murgildu diren enpresak. Horietako bat dugu Azpeitian dagoen Danona S. Koop., 1999tik Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz bere Euskara Plana garatzen ari den enpresa.
Enpresa bakoitzak dituen ezaugarri eta premietara egokitutako prozesu planifikatua da. Prozesu honen hasieran enpresan euskararekiko dagoen kezka eta ardura, bukaeran, euskara kudeatzeko jakintza eta tresna bilakatzen dugu; alegia, enpresak bere eguneroko jardueran integratua izango du euskararen kudeaketa.
Prozesu horretan enpresak ez daude bakarrik, eta plana aurrera ateratzeko aholkularitzetako euskara teknikariekin elkarlanean aritzen dira. Zein da, ordea, euskara-teknikarien zeregina enpresetako euskara-planetan? Ikus ditzagun euskara-planek izan ohi dituzten faseetan (diseinua, abiatzea, garapena eta jarraipena) lanik nagusienak zeintzuk diren.
Diseinua
Planak izango dituen ezaugarriak definitzen dira fase honetan. Horretarako:
Abiatzea
Diseinuan zehaztutako plana martxan jartzean datza fase honek. Teknikariak fase honetan dituen eginkizun nagusiak:
Garapen-fasea
Fase honetan euskara-planak dakartzan aldaketarik nagusienak gauzatzen dira. Teknikariak ondoko lanen ardura izan ohi du:
Jarraipen-fasea
Euskara-planaren garapen-faseak dakartzan aldaketa eta sistematizazio faseen ostean jarraipen-fasea zabaltzen da. Fase honetan enpresa bera da euskararen kudeaketaren arduradun osoa, eta soilik aldizkako laguntza jaso ohi du aholkularien aldetik (auditoretza edo ikuskapenak egiteko, itzulpenak, etab.).
Fase bakoitzari dagozkion lanez gainera, badira teknikariak fase bat baino gehiagotan gauzatzen dituen eginkizunak, hala nola:
Teknikariaren lanak zerrendatzen bukatzeko, ezin azpimarratu gabe utzi, enpresa bakoitzeko planak enpresaren ezaugarri eta beharretara egokituak direnez, teknikariak garatzen dituen lanak ere, ezberdinak direla proiektu bakoitzean.
![]() | Inprimatu |