Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Hizkuntza teknikariaren zereginak enpresetan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azken 20 urteotan euskararen ezagutzan pauso garrantzitsuak eman ditugu eta, egun, gazterik gehienak euskaraz eskolatuak dira, batik bat EAEn. Ezagutzan emandako jauziak, ordea, ez du euskararen etorkizuna bermatzen, denok dakigun bezala, hizkuntza bat ezagutzeak ez baitakar berau erabiltzea. Horrexegatik euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan, euskara erabiltzen den esparruak zabalduz joan daitezen. > > Lan-munduan, zehazki, 12 urte badira lehen esperientzia pilotua abiatu zenetik (ELAY S.A, Antzuolan) eta ordutik 70etik gora izan dira euskara-planetan murgildu diren enpresak. Horietako bat dugu Azpeitian dagoen Danona S. Koop., 1999tik Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz bere Euskara Plana garatzen ari den enpresa. > **Baina zertan datza enpresetako euskara-planak?** > > > Enpresa bakoitzak dituen ezaugarri eta premietara egokitutako prozesu planifikatua da. Prozesu honen hasieran enpresan euskararekiko dagoen kezka eta ardura, bukaeran, euskara kudeatzeko jakintza eta tresna bilakatzen dugu; alegia, enpresak bere eguneroko jardueran integratua izango du euskararen kudeaketa. > > Prozesu horretan enpresak ez daude bakarrik, eta plana aurrera ateratzeko aholkularitzetako euskara teknikariekin elkarlanean aritzen dira. Zein da, ordea, euskara-teknikarien zeregina enpresetako euskara-planetan? Ikus ditzagun euskara-planek izan ohi dituzten faseetan (diseinua, abiatzea, garapena eta jarraipena) lanik nagusienak zeintzuk diren. > > >
> **Diseinua** > > > Planak izango dituen ezaugarriak definitzen dira fase honetan. Horretarako: > > > - Enpresaren gaineko informazioa bildu: elkarrizketa eta behaketen bidez enpresaren ezaugarriak, euskararen presentzia, hizkuntzarekiko sentiberatasunak eta bestelako informazioak biltzen dira. > > - Euskara Batzordearekin planaren ardatzak, helburuak, adierazleak eta egitura adostu. > > >
> **Abiatzea** > > > Diseinuan zehaztutako plana martxan jartzean datza fase honek. Teknikariak fase honetan dituen eginkizun nagusiak: > > > - Planaren berri eman langile eta arduradunen artean eta haien iritziak bildu. > > - Diseinuan zehaztutako ardatzak eta helburuak noiz/nork eta nola gauzatuko dituen zehaztu. > > - Planeko egiturak (lan taldeak, euskara batzordea) abiatu. > > - Langileen euskalduntze-programa abiatu. > > >
> **Garapen-fasea** > > > Fase honetan euskara-planak dakartzan aldaketarik nagusienak gauzatzen dira. Teknikariak ondoko lanen ardura izan ohi du: > > - Euskara Batzordea gidatu. > > - Helburuak lantzen dituzten lan-talde edo hobetze-taldeak gidatu. > > - Euskalduntzea antolatu eta euskaltegiekiko harremanak gauzatu. > > - Planaren eboluzioa jasotzen duten adierazleak elikatu. > > - Planaren memoriak landu. > > - Euskararen erabilera areagotzeko bitartekoak enpresaren eskura jarri. > > - Atal honen azken epealdian Jarraipen fasearen oinarriak ezartzen dira. Garapenean aurreikusitako egiturak eta neurriak gauzatutakoan, etorkizunean enpresak bere kabuz euskara kudeatzeko. Horretarako teknikariak ondoko lanak garatzen ditu: > > - Euskararen eta planaren egoeraren diagnosia egin. > > - Euskararen jarraipena arautuko duen hizkuntza politika adostu. > > - Planaren jarraipena ziurtatuko duen egitura diseinatu. > > >
> **Jarraipen-fasea** > > > Euskara-planaren garapen-faseak dakartzan aldaketa eta sistematizazio faseen ostean jarraipen-fasea zabaltzen da. Fase honetan enpresa bera da euskararen kudeaketaren arduradun osoa, eta soilik aldizkako laguntza jaso ohi du aholkularien aldetik (auditoretza edo ikuskapenak egiteko, itzulpenak, etab.). > > > **Teknikariaren bestelako lanak** > > > Fase bakoitzari dagozkion lanez gainera, badira teknikariak fase bat baino gehiagotan gauzatzen dituen eginkizunak, hala nola: > > - Itzulpenak, terminologia-kontsultak eta zuzenketak. > > - Hiztegi teknikoak eta euskaraz lan egiteko baliabideak (ereduak...). > > - Dirulaguntzen kudeaketa: Jaurlaritza eta bestelako erakundeen diru laguntza deialdiak. > > - ... > > > Teknikariaren lanak zerrendatzen bukatzeko, ezin azpimarratu gabe utzi, enpresa bakoitzeko planak enpresaren ezaugarri eta beharretara egokituak direnez, teknikariak garatzen dituen lanak ere, ezberdinak direla proiektu bakoitzean. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com