Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» "Hartzazu azken arnasa: zure erregea nahi dut"
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Horixe esango dizu partida irabazteko zorian dagoela, xakean maisu eta euskaraz mintzo den txakur hiztunak. Izan ere, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak xakean aritzeko CD-roma argitaratu du euskara hutsez: Xake Zakurtzarrari. > **Zakurtzarra eta euskara: bide erakusle eta bidegile** > > > *Xake Zakurtzarrari* CD-roma euskaraz moldatzeko ia hutsetik abiatu dira Bizkaiko Ikastola Elkartekoak, izan ere, xake arloan euskaraz erabili beharreko hitzei buruzko erabaki ofizialik hartu gabe baitu Euskaltzaindiak. Urte eta erdiko lana behar izan dute, bateko eta besteko adituen aholkuak jasotzen, irizpideak bateratzen eta xake arloko terminologia guztia euskaratzen. Emaitza, berriz, bikaina izan da: > > 1. Euskarazko xake-hiztegia (CD-romean lau hizkuntzatan daukazu). > > 2. Xake-zeinuak euskaraz nola adierazi. > > 3. Jokaldiak euskaraz idazteko eta ahoz esateko erarik egokiena proposatu dute. > > Langintza honetan, batez ere, bi xake-aditu aritu dira: Debako Jon Esturo eta Ermuko Asier Ibaibarriaga. Informatika lanak, bestalde, Igor Tellituk egin ditu. > > > > **Txakur euskalduna xakean maisu** > > > Xakean nazioarteko maisuen pare aritzeaz gain, euskaraz mintzatzen den arerioa aurkituko duzu *Xake zakurtzarrari* CD-romean. Txakur amorratuaren itxura du zakurtzarrak baina mintzo den garaian zirikatzaile hutsa da: > > - "Nor da oraingo arkakusoa" esango dizu lotsagabe-lotsagabe partida hasi orduko. > > - Erasoari ekin behar dionean, berriz, "Goseak amorratzen nago" edota "Hemendik gutxira bazatoz saskira" esango dizu ironia betean. > > - Eta piezaren bat jandakoan, bestalde, "Agur Zuberoa" edo "Eutsi horri!" jardungo dizu burlaka. > > - Pieza garrantzitsuren bat jaten badizu, berriz, "Trumoi hotsa Anbotoko puntan!" errepikatuko dizu erasokor edota "Ni ez nabil zurikeriatan polita!" esango dizu harro-harro. > > - Zuk asmatzen baduzu eta jokaldi itxurosoren bat egiten badiozu, "Aingeru guardakoa agertu al zaizu?" galdetuko dizu. > > - Eta partida berdindu nahian bazabiltza, zera esango dizu: "Galtzeari ihesi? Oilo bustia!". > > Zakurtzarraren ahotsa Iņaki Beraetxe aktorearena da eta, egia esan, lan bikaina egin du esaldi guztiei justu-justuko doinu eta zentzua ematen. > > > > **Edozeinentzat: adituarentzat eta ezjakinarentzat** > > > Xakean tutik ez dakienarentzat eta erabat aditu denarentzat moldatu dute *Xake Zakurtzarrari* CD-roma. Bi mutur horien artean, berriz, nahi adina maila eta jokatzeko era daude aukeran: > > 1. **Lasaia edo klasikoa**. > > 2. **Hipermodernoa** (ordenadoreak taularen erdigunea zeharka kontrolatuko du eta hegaletako peoiek lehentasuna izango dute jokoa irekitzean). > > 3. **Ganbitoa** (ordenadoreak sakrifizioak eginez jokatuko du). > > 4. **Pasiboa** (ordenadoreak bere posizioa babesten saiatuko da). > > 5. **Erasotzailea** (ordenadoreak erasoari emango dio lehentasuna eta defentsa bigarren mailan utziko du). > > 6. **Pertsona** (ordenadoreak pertsonak bezala arituko da: batzuetan bale eta beste batzuetan kale). > > 7. **Ordenagailua** (ordenadoreak bere ahalmen guztiekin, ahalik eta bikainen, jokatuko du hutsik egin gabe). > > 8. **Lehiaketa** (ordenadoreak, eta joko-lagunak, denbora jakin batean jokaldi edo mugimendu kopuru jakin bat burutu beharko dute). > > 9. *Blitz* (jokaldi edo mugimendu azkarrak). > > 10. **Segundo/jokaldiko** (*Zakurtzarrak* nahiz jokalariak aldez aurretik zehaztutako epean burutu beharko dute jokaldi edo mugimendu bakoitza). > > 11. **Sakonera** (programak sakonera jakin batean egiten du kalkulua. > Ordenadoreari nahi dugun kalkuluaren sakontze maila zehazteko aukera daukagu). > > 12. **Analisia** (programak beti jokaldirik onena zein den esango digu). > > 13. **Desabantaila** (pieza zuri edota beltzei zein material-desabantailarekin hasiko diren zehaztu daiteke). > > 14. **Sparring** (ordenadoreak joko-lagunaren joko indarra neurtuko du jokaldi bakoitzean). > > > Gero ere, joko-lagunari dagokionez, jokatzeko bi modu daude: > > 1. Buruz buru (bi lagun elkarren aurka. Egindako jokaldiak analizatzen ditu programak). > > 2. Ordenagailuaren aurka, alegia, zakurtzarraren aurka (lagun bakarrak joka dezake). > > > > Xakean ezer ez dakienak behar duen guztia aurkituko du: > > - Piezen oinarrizko mugimenduetatik hasi eta > > - Nazioarteko Xake Federazioaren (FIDE) xake arautegia oso-osorik ere CD-romean bertan aurkituko du. > > - Ordenadoreak pieza bakoitza nondik nora mugi daitekeen adieraziko dio. > > - Pieza mugitu eta gero, atzera egiteko aukera izango du (atzera egin daiteke banan-banan lehenengo mugimenduraino). > > - Ordenadoreari mugimendurik onena egiteko eska diezaioke. > > > Xake-adituak, berriz, bere burua trebatzeko aukera paregabea topatuko du: > > - Entrenamendu taktikoak egiteko egokiera izango du: 300 problema taktiko aurkituko ditu era mailakatuan (10 maila). Gainera, aukera badago taktikak bideo bidez ere lantzeko. > > - Jokatutako partidak mugimenduz mugimendu aztertzeko aukera izango du eta norberaren partidak *.pgn formatuko datu-oinarri batean gordetzeko aukera ere bai. > > - Era berean, *Xake Zakurtzarri* CD-romean, Xakearen Maisu Handiek jokatutako 15.000 partida daude eta berauen planak ikusteko aukera ere bai. > > - Xakearen historiako partidarik gogoangarrienetatik ikas daiteke (1852-1999), Helmut Pleger nazioarteko maisu handiak ematen dituen multimedia irakaspenen bidez. > > Eta hau guztia gutxi balitz, gainera, den-dena euskaraz aurkituko duzu. > > > > **Punta-puntako baliabide teknikoak** > > > Zakurtzarrak xakean jokatzeko duen motorra Chrilly Donninguerrena da. Orain baino lehen, informatika arloan, makina bat xake-jokagailu egina da Donninguer jauna (aipagarrienak: Millenium-en Nimzo 2000, Nimzo 8.0 ChessBase etxearentzat eta, besteak beste, onenen artean, WBNimzo2000b motorra Millenium Packet 2001). > > Chrilly Donningerrek egindako xake-jokagailuek ondorengo ezaugarriak dituzte: > > - Ahalmen taktikoari dagokionean ezin hobeak dira. > > - Denbora eperik laburrenean oso erantzun bikaina ematen dute. Hain zuzen ere, gazteen artean, bereziki, estimazio handia dauka horrek, izan ere, gazteek azkar jokatzeko joera baitute. > > - Mugimenduak egiteko epe luzearekin jokatzen denean ere bikain erantzuten dute. > > Zakurtzarrari xake jokorako duen maisutasuna xakearen historiako maisurik handienek (Andersen, Fischer, Kasparov, Karpov, Steinitz, Morphy eta beste askok) jokatutako partidekin osatuta daukan datu-base batetik datorkio. Iturri horretaz gain, bereziki aukeratu diren 1.800 partidaz hornitutako beste datu-base bat ere badu. Eta, horretaz guztiaz gain, xakearen historian barrena jokatu diren beste 11.000 partidarekin eginiko hirugarren datu-oinarria ere badauka. > > Zakurtzarrak 2.600 ELO puntu ditu. ELO puntuaketa 0tik 3000 bitartekoa da eta Nazioarteko Xake Federazioak xake jokalarien joko-maila neurtzeko erabiltzen du. ELO izena, berriz, asmatzailearena da: Arpad Elo matematikariarena. Beraz, eta beste era batera esanda, Zakurtzarrak joko-ahalmen handienean jokatzen duenean, munduko jokalari indartsuenen %98ri irabazteko gaitasuna du; etxerako irakasle ezin hobea, hortaz. Hala ere, ez izutu: Zakurtzarra edozein joko-mailara egokitu dezakegu, baita xakean hasi berri bat bezala jokatzeko ere. > > > > **Joko erabat didaktikoa** > > > Aspaldikoa da didaktika-adituek xakearen eta gizakiaren bizitzaren artean egiten duten alderaketa: > > - Xakean, bizitzan bezala, behin pieza bat mugitu ezkero erabaki horrekin egin behar da aurrera, ezin da atzera egin. > > - Xakean, eguneroko bizitzan bezalatsu, hartutako erabaki bakoitzak azken helburua lortzeko aukerak handitu edo murrizten ditu. > > - Unean uneko erabakia hartu behar da: erabaki edo mugimendu berberak ez du beti ondorio bera izaten. > > - Eguneroko bizitzan bezala, planifikatu egin behar da: epe motzean jarraituko den estrategia finkatu behar da eta estrategiak, gainera, erabat moldagarria izan behar du joko-lagunak garatzen duen estrategiari aurrea hartzeko. > > - Xake-jokoak zerbait eskatzen badu, zer hori aditasuna da: burubelarri jardutea, kontzentrazioa alegia. Hain zuzen ere, xake-jokalarariak partidaz partida burulanean aritzeko gaitasuna etengabe lantzen dihardu. > > *Xake Zakurtzarrari* CD-roma sei urtetik aurrerako neska-mutilentzat moldatuta dago eta jarraipena izango duen "Olgetan" bildumaren estrainekoa da. Nerea Arregi, Ikastolen Elkarteko Joko Didaktikoen Saileko arduradunaren arabera, "Ikastolen Elkarteak hamaika urte daramatza joko didaktikoak argitaratzen eta joko hauen helburuak bat baino gehiago dira: > > - batetik, haurren garapenean, adinaren arabera garrantzitsuak diren gaitasunak garatzen laguntzea. > > - bestetik, gure neska-mutilek une ludikoetan euskaraz hitz egin dezaten bultzatzea. > > - hirugarren, baina ez azken, euskal kulturarekiko balore positiboak transmititzea". > > **Nazioarteko lankidetza** > > > Bizkaiko Ikastolen Elkartea Alemaniako Chessbase etxearekin lankidetzan aritu da *Xake Zakurtzarrari* CD-roma kaleratzeko: > > 1. Ikastolen Elkarteko xake-adituek aztertu zituzten xake-programen artean hoberena zela erabaki zuten: aukera asko, mailakatzen uzten du, partidarik onenak, taktika ariketak, txakurra elementu motibagarria... > > 2. Alemaniako Chessbase etxearekin, bertan lanean ari den euskaldun baten bitartez jarri ziren harremanetan. > > 3. Ikastolen Elkarteak orain arte joko didaktikoak argitaratzen egindako lanarengatik onartu zuen Alemaniako Chessbase etxeak *Xake Zakurtzarrari* euskaraz egitea. > > Produktu hau euskaraz gain, beste bi hizkutzatan ere argitaratu da: alemaneraz eta gazteleraz. Euskarazko *Xake Zakurtzarrari* CD-romaren 500 aleko argitalpena egin da eta, dagoeneko, bigarren argitaraldia egitekotan dira. > > > Informazio sakonagoa "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1046189599
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com