Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri Berriak
Hizkuntza eskubideen urraketen aurrean kezka agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari HERRI-ADMINISTRAZIOA
2009-07-03 / 08:40 / Saioa Rodriguez - Kontseilua

Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria, urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iņigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen.

Osorik irakurri

25.000 atxikimendu eta 30 elkarte .EUS domeinuarentzat INTERNET
2009-07-01 / 08:30 / PuntuEus Elkartea

Interneten .EUS domeinua lortzeko lanean dabilen PuntuEus elkarteak bere ibilbideko lehen urte erdiaren emaitzak azaldu zituen atzo (2009-6-30). 25.000 atxikimendu eta 30 elkarteren babesa lortu ditu elkarteak 2009ko hasieratik gaur arte.

Osorik irakurri

Semaforoak euskaraz hitz egiten? INTERNET
2009-06-29 / 08:25 / Tolosako Euskalgintza

Horixe da Tolosaldeko herritar askok azken asteotan egin duten galdera. Izan ere, duela aste batzuetatik, Tolosaldeko hainbat herritako semaforoen ondoan kartel xelebre batzuk ageri dira (ikus argazkia). Tolosa, Villabona, Zizurkil, Ikaztegieta eta eskualdeko beste toki batzuetako semaforoetan "Semaforoak euskaraz" kartelak ikus daitezke zintzilik.

Osorik irakurri

Interpretazio oker batean oinarritutako epaia HERRI-ADMINISTRAZIOA
2009-06-26 / 10:10 / erabili.com

Azpeitiko udal ordezkariak prentsaren aurrean agertu ziren atzo (2009-6-25) Donostian, Espainiako Auzitegi Gorenak Udaleko euskararen ordenantza indargabetuz emandako epaia beren ustez "interpretazio oker" batean oinarritu dela adierazteko. Ordenantzak gaztelania baztertzen duela esatea "irreala" dela adierazi dute. Aste honetan bertan plazaratu den epaiaren aurrean hartu beharreko erabakiak udal organoetan adostuko dituztela ere esan dute Azpeitiko Udaleko ordezkariek.

Osorik irakurri

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da BESTELAKOAK
2009-06-25 / 08:40 / Euskaltzaindia

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zen herenegun, 2009ko ekainaren 24an, 81 urte zituela. Gaur, edo datozen egunotan, lurra emango diote bere jaioterrian, Kuybishev-en.

Osorik irakurri

Normalizazio osoa lortzeko beharrezko aldaketak eragitea izango da Kontseiluaren apustua BESTELAKOAK
2009-06-25 / 08:35 / Saioa Rodriguez - Kontseilua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak batzar berezia egin du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan, Kontseilua osatzen duten 45 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusiak azaldu duenez, batzar honen bitartez gogoeta-prozesuaren lehen faseari amaiera eman zaio.

Osorik irakurri

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Azpeitiko euskararen ordenantzaren indargabetzea HERRI-ADMINISTRAZIOA
2009-06-23 / 09:30 / erabili.com

Azpeitian euskara normalizatzeko udal-ordenantzaren kontrako epai berria eman du Espainiako Auzitegi Gorenak. 2007ko martxoan EAEko Auzitegi Nagusiak ordenantza indargabetzen zuen epaia eman zuen, Espainiako Estatuaren Abokatuak EAEko Gobernu Ordezkaritzaren eskariz aurkezturiko helegitea aintzat hartuz. Auzitegi Nagusiaren epai hari helegitea jarri zion, era berean, Azpeitiko Udalak Espainiako Auzitegi Gorenean. Eta, orain, auzitegi honek Udalaren helegitea atzera bota eta arrazoia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Osorik irakurri

IMHko hizkuntzen kudeaketa IRAKASKUNTZA
2009-06-18 / 08:30 / Edurne Bilbao

Goazen proiektuak bost urte bete ditu. Urteotan euskararen erabilera normalizatua sustatuz garatu duen lana aurkeztu du Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH), Elgoibarko Udalarekin duen hitzarmena berritzearekin batera.

Osorik irakurri

300 eskaera baino gehiago 'Euskaraz seguruago' kanpainaren baitan BESTELAKOAK
2009-06-16 / 08:30 / Saioa Rodriguez - Kontseilua

Joan den apirilean Kontseiluak, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Euskaraz seguruago kanpaina abiatu zuten, herritarrek aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzeko helburu duena. Kanpainak erantzun zabala izan du orain arte, izan ere, jada 388 eskaera jaso ditu Kontseiluak. Kanpainaren bitartez eta herritarrek egindako eskaerari erantzun nahian, Euskal Herrian lan egiten duten 65 aseguru-etxeri egingo zaie euren zerbitzuak euskalduntzeko eskaera.

Osorik irakurri

Ikasleen %57,1ek euskaraz egingo dute unibertsitaterako hautaproba EAEn IRAKASKUNTZA
2009-06-10 / 08:30 / erabili.com

Azken urteetako joerari eutsiz, 2008-2009 ikasturtean ere gora egin du EHUn unibertsitaterako hautaprobak euskaraz egingo dituztenen kopuruak. Gaur hasiko dira hautaprobak EAEn eta 7.923 ikaslek eman dute, guztira, azterketetarako izena.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com