Juan Ignacio Pérez Iglesias
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da 2004-04-01etik.
- Lehen mailako ikasketak Salamancan (1970. urtera arte).
- Batxilergoa Errekaldeko Institutuan (Bilbo) (1970/1971) eta Portugaletekoan (1977. urtera arte).
- Euskal Herriko Unibertsitatean 1982. urtean Zientzietan Lizentziatua (Biologia).
- Doktorego bekaduna 1983. urtetik 1985. urtera, eta Biologiako Doktorea 1986. urtean unibertsitate berean.
- 1985. urtetik aurrera EHUko irakaslea, eta Fisiologiako Katedraduna (1999).
Irakaskuntza historiala
- Lehen eta bigarren zikloko irakaskuntza arautua Biologiako Lizentziaturan (Zientzia eta Teknologia Fakultatea), eta bigarren ziklokoa Elikagaien Zientzia eta Teknologia Lizentziaturan (Farmaziako Fakultatea).
- Doktoregoko hainbat ikastaro lehenagoko Animali eta Genetikako Sailean, graduondoko beste ikastaro batzuk (Iraprest eta Garatu programak) eta espezializaziokoak.
- Gizarte Kontseiluak bere ikasketa merituengatik emandako osagarri bi.
Ikerketa historiala
- CICYT, Europako Komisioa, Xunta de Galicia eta Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeek antolatutako lehiaketa deialdien bidez finantzatutako ikerketa proiektuetan etengabeko jarduera 1986. urtetik aurrera.
- Liburu kapituluak eta Animali Biologia eta Itsas Biologiari buruzko aldizkari zientifiko prestigiotsu eta hedatuetan hainbat artikulu. Aldizkari hauetako batzuren ohizko ebaluatzailea (referee).
- Instituzio ezberdinetan ikerketa egonaldiak eta etengabeko lankidetza zentru hauetako ikertzaileekin: Plymouth Marine Laboratory (NERC, Reino Unido), Laboratoire de Ecosystemes Conchylicoles (IFREMER, Francia), Instituto de Investigaciones Marinas (CSIC, Vigo), Laboratorio Costero de La Coruña (IEO).
- EHUko Gizarte Kontseiluak bere ikerketa merituengatik emandako osagarri bi eta CNEAI-k emaitza onekin ebaluatutako hiru seiurteko (1984-2002).
Unibertsitate kudeaketa eta gobernu jarduerak
- Saileko idazkaria (1993-1994).
- Fakultateko Dekano-ordea (1994-1997).
- Errektoreordea (1997-2000).
- Saileko Zuzendaria (2001-2003) izan da.
- Euskarako Errektoreorde zela "EHUn Euskararen erabilerarako II. Normalizazio plana" garatu eta bere onarpenerako aurkeztu zuen Gobernu Batzordean.
- "I. Unibertsitate Plana" garatzeko lanak zuzendu eta koordinatu zituen ere. Plan hauek indarrean daude gaur egun eta bukaeratik hurbil.
Ordezkaritzako oraganoetan presentzia
- Zientzi Fakultateko Batzordeko kidea une ezberdinetan 1993. urtetik aurrera eta Unibertsitateko Klaustrokoa 1997. urtetik aurrera.
- EHUko Gobernu Batzordeko berezko kidea 1997 eta 200 urteen artean, eta hautatua 2001 eta 2002 urteen artean Saileko Zuzendarien ordezkari bezala.
- EHUko Gizarte Kontseiluko kidea 2001. urtetik.
- Senatuak aukeraturik, Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluko kidea 2002. urtetik.
Beste jarduera batzuk
- Euskal Herriko Unibertsitate Irakaskuntza Publikoko Koordinazio Kontseiluko kidea 1999 eta 2000 urteen artean.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskatuta eta honen zuzendaritzapean "Euskal Unibertsitate Publikoko Sistemaren Diagnostikoa" (1999/2000) lana garatu zuen Komisioko kide.
- Euskararen Aholku Batzordeko kidea 2000 eta 2002 urteen artean, eta EITBko Kudeaketa Kontseiluko kidea UPV/EHUko ordezkari bezala 1999. urtetik aurrera.
- "Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur" (Pamiela, 2003) liburuaren egilekide (P. Salaburu irakaslearekin batera).
- "Europa eta EEBBko Unibertsitate Sistemak" (Academia Europea de Ciencias y Artes España, 2004) lanaren egilekide (P. Salaburu eta L. Mess irakasleekin batera).
1)
|