Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Festa giroan agurtu dute ikasturtea EtorkiZUn egitasmoan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "EtorkiZUn":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161592245, ikasle etorkinei euskaran murgiltzen lagunduta bideratutako egitasmoak aste honetan esango dio agur 2009-2010 ikasturteari. Hori dela eta, atzo (2010-5-31) ikasturte amaierako festa ospatu zuten Betharrameko jolaslekuan. > Azpeitiko hiru ikastetxek -Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Ikasberri Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea- hartzen dute parte Euskara Patronatutik bideratutako egitasmoan, eta hiru ikastetxeetako ikasle, irakasle eta koordinatzaileek hartu zuten parte atzoko festan, EtorkiZUn garatzeko ardura duten begiraleekin batera. > > Amaitzear dagoen 2009-2010 ikasturte honetan laugarren ekinaldia bete du EtorkiZUn-ek. Guztira 93 ikaslek hartu dute parte, urritik hona, astelehenetik ostegunera 14:00etatik 15:00etara egin diren saioetan. Ikasleek norbere ikastetxean jaso dituzte saioak, adinen araberako taldeetan banatuta. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak eta Lehen Hezkuntzakoak (1.go mailatik hasi eta 6. mailarainokoak) dira saioetan parte hartu izan dutenak. > > Saioak, esan bezala, hiru ikastetxeetan ematen dira. Egitasmo beraren barruan dabiltzan ikasle eta irakasle eta koordinatzaileek ez dute, ikasturtean zehar, elkar ezagutzeko paradarik izaten; baina atzo eguerdian denak elkartu ziren, horixe baitzen helburua: ikasle eta irakakasleak elkar ezagutzea... eta ondo pasatzea, noski. Herri kirolek eta jolasek eman zieten horretarako bidea, eta tartean bazkari-pasa ere egin zuten.
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com