Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskaltegiaren udako ikastaroak, aurten ekainean ere bai

Azpeitiko Udal Euskaltegia / Euskaltegia / 2010-05-24 / 12:27


Aurten Azpeitiko Udal Euskaltegiak urteroko uztaila-iraila bitarteko ikastaroaz gain, ekaina-iraila bitartean ere EGA titulua eta bere baliokidea den HABEren 3. mailakoa eskuratu ahal izateko ikastaroa egiteko aukera eskainiko du. Beraz, Euskaltegian izena ematen duten ikasleek, euren beharren arabera, ikastaro bera bi garaitan egiteko aukera izango dute.



Herriko ikastetxeetako ikasleentzat bereziki

Herriko ikastetxeetako ikasleentzat bereziki

Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Azpeitiko Udal Euskaltegiak udako ikastaroen eskaintzaren barruan, ekaina eta iraila bitartean, nahiz uztaila eta iraila bitartean, baliokideak diren HABEren 3. maila eta Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulu ofizialak eskuratzeko ikastaro zehatzak egiteko aukera eskainiko die ikastetxeetako ikasleei.

Ikastaro honen amaieran baldintzak betetzen dituzten ikasleek, hots, maila dutenek, EGA azterketara nahiz HABEren 3. mailakora aurkezteko aukera izango dute. Udako ikastaro hau aukera ezin hobea izan daiteke udako urte sasoi honetan mailako azterketaren prestaketan zein EGAkoan sakondu nahi duen edonorentzat.

Gutxienez 8 laguneko taldeak

Azpeitiko Udal Euskaltegiaren ezinbesteko baldintza da taldeak gutxienez 8 lagunez osatuak izatea. Gerta liteke ikastaroak irauten duen bitartean taldeko kideren bat baja izatea. Ikasleren baten bajaren ondorioz, taldea txikiagoa izatera pasatuko balitz, Euskaltegiak ezinbestean klaseak bertan behera utzi beharko lituzke. Beraz, ikasleen asistentzia ona ezinbesteko baldintza da taldeak aurrera egin ahal izateko eta ikastaroaren helburua betetzeko.

Ikastaroen data eta ordutegia

Azpeitiko Udal Euskaltegiak udan emango dituen ikastaroak gutxienez 80 eskola ordukoak izango dira. Izan ere, hori ezinbesteko baldintza da Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak jartzen diguna talde hauek diruz laguntzeko.

Aurtengo egutegia zein den kontuan izanik, guztira 104 klase orduko bi ikastaro eskaintzea pentsatu dugu: lehen ikastaroa, ekaina eta iraila artean. Bigarren ikastaroa, berriz, uztaila eta iraila artean.


Beraz, bi ikastaro egiteko aukera izango dute:

edo


ORDUTEGIA:

Bi ikastaroak goizeko 08:00etatik eguerdiko 12:10era izango dira (tartean 10 minutuko atsedenalditxo bat egingo dugu).

Beraz, Azpeitiko Euskaltegian klaseak egunero izango dira astelehenetik ostiralera bitartean, biak barne. Klaseen iraupena, berriz, 4 ordukoa.

Ikastaroaren kostua

Bi ikastaroek kostu bera dute, hau da, bai ekaina-iraila bitartekoak eta bai uztaila-iraila bitartekoak.

Matrikula123,76 euro
Materiala15,00 euro
GUZTIRA138,76 euro

Ikasleek ikastaroa doan egin ahalko dute: bekak eta diru-laguntzak

Azpeitiko Udal Euskaltegira etortzen den ikasle azpeitiarrak ikastaro hauek doan egiteko aukera izango du. Izan ere, euskara ikasteko orduan dirua oztopo izan ez dadin, Azpeitiko Udal Euskaltegiak hainbat beka eskaintzen dizkie Azpeitian erroldatuta dauden ikasleei.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak honako lau beka ditu:

  1. Asistentzia beka: beka hau ikasle azpeitiar guztiek jaso ahal izango dute. Horretarako, ikastaroa amaitzen denean ikasleak ikastaroan zehar % 85eko asistentzia erreala izan duen ikusiko da. Hau horrela bada, ikasleari ikastaroa doan aterako zaio.
  2. Diru sarreren araberako beka: diru sarrera jakinak dituzten familiei bideratutakoa da beka hau.
  3. Etxe beretik kide bat baino gehiago etortzen bada, batak matrikula osoa ordainduko du eta besteak, berriz, erdia (% 50a).
  4. HABEren diru-laguntza: HABEren mailako azterketak edo hauen baliokideren bat gainditzen duten ikasleei bideratutakoa da beka hau.

HABEren 3. mailako azterketa eta EGA azterketaren datak

Izen ematea

EGAko ikastaroan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago jaso nahi duenak hiru bide ditu: Azpeitiko Euskaltegiaren egoitzara bertara joanez (Perdillegi kalea 1, Musika Eskola dagoen eraikina) goizeko 08:00etatik 19:00etara (etenik gabe), ordutegi horren barruan 943 811947 telefono zenbakira hots eginez, edo interneteko helbide honen bidez: www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak.

Bi ikastaro hauetakoren bat egiteko asmoa izanez gero, komeni da lehenbailehen izena ematea.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1274696874