![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Udal Euskaltegia / Euskaltegia / 2010-05-18 / 15:15
Mahaiaren bueltan eta festa giroan agurtu nahi ditu Azpeitiko Udal Euskaltegiak 25. urteurrenaren ospakizunak. Horretarako, bazkaria antolatu du datorren ekainaren 19rako, urte guzti hauetan era batera edo bestera Euskaltegian ibili diren lagunak elkartzeko asmoarekin.
Euskaltegi baten historia, txikia eta handia, ikasleek eta irakasleek mamitzen dute. Eta mende laurdena bete duen honetan, Azpeitiko Udal Euskaltegiak lehen ikasturtetik hasi eta gaur egunera arte ikastaroen protagonista izan diren ikasle eta irakasleak elkartzea nahi luke ekainaren 19ko bazkarian. Horrela, Euskaltegitik igaro diren irakasle guztiei igorri zaie gonbidapena, eta azken bost ikasturteetan ikasle izan diren guztiei ere bai.
Aurreragoko ikasturteetako ikasleek ez dute gonbidapen gutunik jasoko etxean, arazo teknikoak medio ezinezkoa izan delako datu guztiak biltzea. Horrek ez du esan nahi, ordea, haiek gonbidatu gabe utzi nahi direnik; aitzitik, Udal Euskaltegian ikasle izan den orok dauka bazkarian parte hartzea, hala nahi izanez gero.
Gaur egungo eta garai bateko ikasle eta irakasleei ez ezik, 25. urteurrenaren ospakizunen azken hitzordurako gonbidapena jaso dute Udal Euskaltegiarekin harreman zuzena duten eta izan duten erakundeetako ordezkariek.
Behean zerrendatu ditugu ekainaren 19ko hitzorduaren gainean jakin beharrekoak:
Beraz, animatu eta etorri, Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 25. urteurrenaren ospakizunen azken zita jendetsua izango denera.