Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Gidabaimena euskaraz ateratzearen aldeko kanpaina, abian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitian euskara eguneroko bizimoduaren arlo askotan erabil daiteke eta erabiltzen da. Gero eta arlo gehiagotan erabili ahal izatea eta erabiltzea da Udalaren helburua. Besteak beste, zergatik ez atera gidatzeko baimena euskaraz? Horretarako aukera eskura dago dagoeneko, herrian egoitza duten bi autoeskoletan. Eta horrela egitera animatzen diren aurrenekoek saria izango dute, gainera. > Gaur (2010-5-7) aurkeztu dute Udal Euskara Patronatuaren egoitzan Azpeitiko autoeskoletan gidabaimena ateratzeko asmoa dutenak euskaraz egiteko animatu nahi dituen kanpaina. Urola eta Lagunak autoeskolek eta Urola Ikastolak, Iraurgi Ikastetxeak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak bat egin dute Udalak bultzatutako ekimenarekin. Horrela gaurko aurkezpenean, Ana Mendizabal Euskara batzordeburuarekin batera, Lagunak autoeskolako kudeatzaile Joxe Mari Fernandezek, Urola autoeskolako zuzendari Asier Larraņagak, Urola Ikastolako zuzendari Alberto Izagirrek eta Iraurgi Ikastetxeko zuzendari Mamen Iriartek hartu dute parte; Ikasberri Azpeitiko Ikastolak ezin izan du ordezkaririk bidali. > > > **Leloak eta irudiak** > > > Kanpainarako bi lelo aukeratu dituzte: <i>Azpeitian, gidabaimena ere euskaraz</i> eta <i>Atera gidabaimena euskaraz</i>. Lelo horiek barne dituzten horma-irudiak prestatu dituzte, gidari hasiberriek kotxean eramaten duten <i>L</i> hizkiarekin eta euskararen <i>E</i>-arekin jolas eginez. > > Gidabaimena ateratzeko ikastaroak egiten dituzten gehienak gazteak direla kontuan hartuta, horma-irudiok aipatutako hiru ikastetxeetan jarriko dituzte eta, nola ez, autoeskolen atarietan ere bai. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2010/gidabaimena_1_270.png"></td><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2010/gidabaimena_2_270.png"></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Kanpainaren euskarri izango diren bi irudiak.</b></i></td></tr></table></center> > > > **Zailtasunak eta ohitzea** > > > Ana Mendizabal batzordeburuak azaldu duen bezala, ikastetxeek kanpainaren "zabaltze lana" egingo dute "Batxilergo mailako gazteen artean". Ikastetxeen laguntza ez ezik, Lagunak eta Urola autoeskolena ere goraipatu eta eskertu nahi izan du Mendizabalek, "biak prestatu direlako hau aurrera eramateko eta beraiek jarriko dutelako praktikan". Alde horretatik, "lan eta esfortzu asko egin behar dela" nabarmendu du Mendizabalek, "liburuak eta test-ak egokitzeko". Ikastaro teorikoaz gain, kotxeko praktiketan ere euskara erabiliko dela gaineratu du batzordeburuak. > > Azpeitiako autoeskolek orain eskaintzen duten aukera aurrez beste herri batzutan martxan jarria dute. Lagunak autoeskolak Gipuzkoa osoan dauzka egoitzak eta, Joxe Mari Fernandezek esan duenez, "beste tokietan harrera nahiko ona" izan dute gidabaimena euskaraz atera ahal izatearen aldeko ekimenek. Dena den, "esfortzu pixka bat gehiago" egin eta "azterketak ere" euskaraz egin ahal izateko pausoak eman beharko liratekela esan du Lagunak autoeskoletak kudeatzaileak. > > > **Aurreneko hamarrentzat saria** > > > Azpeitian duela gutxi jarri dute gidabaimena euskaraz ateratzearen aukera, baina momentuz ez du fruitu handirik eman. Hori aldatzeko dator, besteak beste, abian jarri berri duten kanpaina. Eta aukera berriak sor dezakeen interesa areagotzeko, kanpainaren barruan sariak ere aurrikusi dituzte. Hain zuzen ere, gidabaimena euskaraz ateratzen duten aurreneko hamar lagunek saria eskuratuko dute: bi lagunentzako afari-bazkari bana, herriko jatetxeetan. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1273239716/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com