Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Pako Aristirekin solasean

Pako Aristirekin solasean

2010-04-28 / 12:36 / Azpeitiko Udal Euskaltegia   EUSKALTEGIA

Urrestillako idazlea Azpeitiko Udal Euskaltegian izango dugu bihar arratsaldean, ikasleen zein hala nahi duten gainerako herritarren galderei erantzuteko prest.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak bere 25. urteurrenaren ospakizunekin aurrera darrai. Honako honetan, euskaltegian bertan baina herritar guztiei zuzenduta egingo den ekitaldia antolatu dute. Pako Aristi idazlea gonbidatu du Euskaltegiak, ikasleekin eta inguratzen diren guztiekin solasean aritzeko.

Urrestillako idazlea bihar (2010-4-29) izango da euskaltegian, 15:15etik aurrera, ikasleen zein hala nahi duten gainerako herritarren galderei erantzuteko prest.

Aristirena 25. urteurreneko ikasturte berezi honen barruan Udal Euskaltegiak jasoko duen hirugarren bisita izango da. Aurretik, Asisko Urmeneta eta Jose Mari Carrere izan ziren gonbidatu bereziak.

Ospakizunak azken txanpan

Ikasturtea amaierara iristen ari da eta, horrekin batera, baita 25. urteurrenaren ospakizunak ere. Hain zuzen ere, urte guzti hauetan Azpeitiko Udal Euskaltegian ibilitako ikasle eta irakasleak elkartzeko asmoarekin egingo den bazkari batekin amaituko dira ospakizun ekitaldiak. Ekainaren 19an izango da bazkaria.

Aurretik, ordea, maiatzaren 7an beste hitzordu bat izango dute 25. urteurreneko ospakizunek: Asteburu Musikalak programazioarekin uztartuta, Jagoba Astiazaranek, Ainhoa Ansak eta Beņat Gaztelumendik eskainiko duten Piano bat bertsotan musika, kanta eta bertso ikuskizuna.

Hauen berri zehatzagoa aurrerantzean emango dugu.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com