Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Azpeitiko enpresetan euskararen erabilera neurtu du Elegunek
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Elegunek, Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko enpresen hizkuntza normalizazioa bultzatzeko duen zentro teknikoak, 2009. urteko jardueraren memoria txostena aurkeztu du. Azpeitiko enpresetan euskararen garapena jarraitzeko ezarri den adierazleen neurketa sistematizatua da iazko jardueraren punturik aipagarrienetakoa. > Eleaniztuna da enpresaren oraina eta geroa. Enpresek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzte beren eguneroko lan-harremanetan. Bai enpresa barruan, langileen artean, eta bai kanpora begira, bezeroekin, hornitzaileekin eta erakunde publikoekin. Horregatik, enpresa guztiek behar dute hizkuntza-gestio egoki bat. Enpresan komunikazioa hobetzeko, enpresaren interesetan aurrera egiteko. > > Hizkuntza gestio on batek gizartera hurbiltzen du enpresa. Enpresaren irudia hobetzen du. Etorkizunerako prestatzen du enpresa. > > Aipatutako hizkuntza-kudeaketa egokia egiteko, Azpeitiko Udalak, herriko Euskara > Patronatuaren bitartez, "Elegune":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 zentro teknikoa sortu zuen 2006. urtean. Elegunek urrats hauek finkatu zituen enpresek planik egokiena izan zezaten: > > - Elegunek enpresaren diagnostikoa egiten du. > > - Elegunek helburu zehatzak proposatzen dizkio enpresari. > > - Enpresak adostutako helburuak eta erritmoak finkatzen ditu. > > - Helburu horiek betetzeko Elegune lanean jartzen da enpresarentzat. > > Esan bezala, Elegune zentro teknikoa 2006an sortu bazen ere, eskaintzen duen zerbitzuak etena izan zuen 2008ko abenduan. Eten hauek saihesteko, 2009an Azpeitiko Euskara Patronatuak Eleguneren zerbitzua zuzenean kudeatzea erabaki zuen. Bere gain hartu zituen Eleguneren funtzioak. > > 2009an Eleguneren helburu orokorra enpresetako konfiantza eta lan-harremanak berreskuratzea zen. Horretarako, Eleguneko arduradun politikoak hasierako telefono deiak egin zituen, eta aurrera jarraitzeko nahia azaldu zutenekin harremanetan jarri ziren Eleguneko teknikariak zerbitzuari jarraipena emanez. > > > **Euskararen garapenaren neurketa** > > > 2009an, Euskara Mahaiak horrela erabakita, lehen aldiz enpresetan adierazleen neurketa sistematizatua egitea erabaki zen, enpresa bakoitzean euskararen erabileraren garapena zer mailatan dagoen ikusteko. Behin sistema ezarrita, aurrerantzean ere egingo diren neurketetarako sistema bera erabiliko da. > > Adierazle sorta hau Euskalitek Eusko Jaurlaritzarako egindako Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarrituta dago. > > Atal bakoitzean adierazle desberdinak jasotzen dira, lau ardatzetan banatuta: > > **1. ARDATZA: ERAKUNDEAREN IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA** > > - 1 Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa > > - 2 Harrera > > **2. ARDATZA: ERAKUNDEAREN KANPO HARREMANAK** > > - 3 Bezeroak > > - 4 Produktua / Zerbitzua > > - 5 Hornitzaileak > > - 6 Finantza-entitateak > > - 7 Administrazioa > > - 8 Bestelako kanpo harremanak > > **3. ARDATZA: BARNE HARREMANAK** > > - 9 Lanari lotutako hizkuntza-paisaia > > - 10 Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak > > - 11 Laneko prestakuntza > > - 12 Baliabide informatikoak > > - 13 Komunikazio horizontala eta bertikala > > - 14 Kudeaketa-sistema > > - 15 Estrategia / kudeaketa orokorra > > **4. ARDATZA: HIZKUNTZA-KUDEAKETA** > > - 16 Hizkuntza-politika > > - 17 Pertsonak > > - 18 Baliabideak > > > Adierazle hauek neurtu ondoren, honako mailak lortu daitezke, lortutako puntuazioaren arabera: > > - Maila apala: 200-399 puntu > > - Maila ertaina: 400-699 puntu > > - Maila altua: 700 -1000 puntu > > Guztira 1.000 puntu lortu daitezke eta aipatutako ardatz bakoitzean, gehienez, lortu daitekeen puntuazioa hauxe da: > > 1. ARDATZA: ERAKUNDEAREN IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA: 150 puntu > > 2. ARDATZA: ERAKUNDEAREN KANPO HARREMANAK: 300 puntu > > 3. ARDATZA: BARNE HARREMANAK: 400 puntu > > 4. ARDATZA: HIZKUNTZA-KUDEAKETA: 150 puntu > > > Neurketak 15 enpresatan egin dira. Bai jarduera aldetik, bai egitura aldetik oso desberdinak dira enpresa guztiak; horrela, euskararen erabilera ere oso desberdina da enpresa batzuetatik besteetara. Ezarri den neurketa sistemaren helbururik garrantzitsuena enpresa bakoitzaren garapena neurtzea denez, aurrerantzean egingo diren neurketetan ikusiko da benetan enpresa bakoitzean euskararen erabilerak aurrera edo atzera egin duen, edo bere horretan jarraitzen duen. > > Irudiko koadroan ikus daitezke adierazleen neurketaren 2009ko emaitzak: > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2010/elegune_2009_neurketa_987.png"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2010/elegune_2009_neurketa_485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr></table></center> > > > **2009ko memoria txostena, PDFan** > > > - "Elegune: 2009ko Memoria Txostena":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2010/ELEGUNE_2009ko_memoria_txostena.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1268816543/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com