Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Udalak Kutxarekin hitzarmena sinatuko du, euskararen erabilera areagotzeko
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen atzo (2010-3-4) Kutxarekin sinatu beharreko hitzarmena. Aurrezki erakundearekiko harremanetan euskararen erabilera areagotzea da hitzarmenaren xedea. Urola-Kosta eskualdeko udal guztiekin sinatuko du hitzarmena Kutxak, eta sinaketa ekitaldia Azpeitian egingo da, datorren apirilaren 29an. > **Oinarrizko hitzarmena** > > > Azpeitiko Udalak atzo onartutakoa oinarrizko hitzarmena da, gutxienekoak ezartzen dituen akordioa. Hain zuzen ere, Gipuzkoa Donostia Kutxak euskararen erabilera sustatzeko abian jarritako ekimenaren baitan dago hitzarmena. Gipuzkoako eskualde guztietan hitzarmen berbera ari da sinatzen Kutxa tokian tokiko udalekin; euskararen normalizazio mailan batetik bestera egon daitezkeen aldeak kontuan hartuta, eskualde batzuetarako jauzi handia izan daiteke, eta beste batzuetarako ez hainbeste. Buruntzaldean eta Debagoienan sinatu zituen aurrenekoak, eta orain Urola-Kostari tokatu zaio txanda; Oriotik hasi eta Azkoitia bitarteko udalerri guztiek sinatuko dute hitzarmen hori. > > Sinadura ekitaldi bat ere egingo dute, Kutxaren eta udalen ordezkarien parte-hartzearekin. Ekitaldi hori Azpeitian izango da, datorren apirilaren 29an. > > > **Jarraipen batzordea** > > > Kutxak eta Azpeitiko Udalak sinatuko duten hitzarmenak bost urteko iraupena izango du. Epe hori amaitutakoan, eta bi aldeak ados egonez gero, berritzeko aukera legoke. Era berean, bost urteko epea baino lehen hitzarmenaren edukia beteta dagoela ikusten badute, bi aldeek hitzarmen berri bat egiteko aukera ere aurreikusten dute. UEMA, esaterako, mankomunitatearen barruan dauden udalerrietarako -Azpeitia kasu- hitzarmen propio baten proposamena lantzen ari da, Kutxari eskaintzeko. > > Hitzarmenaren betetze maila zaindu eta bideratzeko jarraipen batzorde bat eratuko dute. Hain zuzen ere, Urola-Kostako hitzarmenarentzako jarraipen batzordeak datorren maiatzaren 6an egingo du lehen bilera, Azpeitiko Euskara Patronatuan. > > Kutxak tresna informatiko bat sortu du, hitzarmenaren jarraipena erraztu asmoz, eta jarraipen batzordeak tresna horrek emandako datuak eskura izango ditu bere eginkizuna betetzeko. Tresna horren bidez, jarraipen batzordeak bi aldeetako -udala zein Kutxa- datuak jasoko ditu, eta horiek aztertu ondoren eta hala badagokio, neurri zuzentzaileak proposatuko ditu. > > > **Hitzarmenean adostutakoa** > > > Jarraian datozenak dira Kutxarekin hitzartutako zazpi puntu nagusiak: > > 1. Elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, euskaraz izango dira ahal den guztietan. Horretarako, beharrezko diren baliabideak jarriko dituzte. > > 2. Gipuzkoa Donostia Kutxa, bere aldetik Azpeitikoko bere bulegoetan bezeroekin dituen harremanetan euskararen presentzia ugaltzen ahalegin berezia egitera konprometitzen da. > > 3. Helburu hori betetzeko, besteak beste honako neurri zehatz hauek hartuko ditu Gipuzkoa Donostia Kutxak: > > - 3.1. Ahalegin berezia egingo du bulego hauetako langileak gai izan daitezen lan mota guztietan euskaraz jarduteko. Helburu honetara bideratuko dira, bereziki, etengabeko trebakuntza eta laguntzarako tresna informatikoak. Era berean, bulego hauetan eskaintzen dituen zerbitzu guztietarako kontratatzen diren langile berriak, finko zein aldi baterakoak, elebidunak izango dira. > > - 3.2. Bezeroari lehen hitza euskaraz egingo zaio. > > - 3.3. Produktu berri bat kontratatzera datorren bezeroari eskaintza euskaraz egingo zaio eta, kontrakorik ezean, ondorengo azalpenak ere bai. Eta, eragiketen euskarri diren dokumentuak, dagoeneko elebitan dituenez gain sor daitezkeen berriak ere, gutxienez ele bitan emateko konpromisoa hartzen du Gipuzkoa Donostia Kutxak. > > - 3.4. Bezeroak nabarmen euskara ez dakien kasuan izan ezik, zordunketa- eta kreditu-txartelak, nahiz bestelako txartel guztiak euskaraz sortuko dira. > > - 3.5. Urtean zehar ematen diren zerbitzu bereziak -errenta aitorpenaren kanpaina, esaterako- euskaraz izan daitezen, beharrezkoak diren baliabideak jarriko dira langileen zein herritarren eskura. > > - 3.6. Gipuzkoa Donostia Kutxak, kanpainen bidez, beren zerbitzuak euskaraz erabiltzeko deia egingo die bezeroei. > > - 3.7. Entitatearen kutxazainen pantailetan azaltzen den sarrerako mezu-sorta euskaraz izango da. > > - 3.8. Azpeitiko sukurtsaletako kartelak, EUSTATen azken erroldan euskaldunak eta ia euskaldunak epigrafeen batura populazioaren % 50 edo gehiago denez, euskarazko bertsioan jarriko dira, bai barrura eta bai kanpoaldera begira. Sukurtsalek bestelako argitalpenetan egiten duten publizitatea (aldizkari, jai egitarau, eta abarretan) euskaraz jarriko da, beti ere euskararen kalitatea zainduz. Esku orriak ele bitan egongo dira, euskarari lehentasuna emanda. > > edo > > - 3.8. Azpeitiko sukurtsaletako kartelak, EUSTATen azken erroldan euskaldunak eta ia euskaldunak epigrafeen batura populazioaren % 50 baino gutxiago denez, bi heren (2/3) euskarazko bertsioan jarriko dira, bai barrura eta bai kanpoaldera begira. Sukurtsalek bestelako argitalpenetan egiten duten publizitatea (aldizkari, jai egitarau, eta abarretan) gutxienez bi heren (2/3) euskaraz jarriko da, beti ere euskararen kalitatea zainduz. > > Esku orriak ele bitan egongo dira, euskarari lehentasuna emanda. > > - 3.9. Sukurtsaletan bertan idatzitako dokumentuetan euskarari lehentasuna emango zaio. Erabiltzen diren dokumentu eredu eta inprimakiak elebitan egongo dira eta euskaraz beteko dira. Eta eragiketetan agertuko diren testuetan, euskara lehenetsiko da, bezeroak espresuki kontrakoa ez badio. Azpeitiko Udalak irizpide bera erabiliko du, berari dagozkion eginkizunetan. > > - 3.10. Leku izenen kasuan, euskarazko izen ofizialak erabiliko dira dokumentu guztietan. Udalak zerrenda ofiziala emango dio Gipuzkoa Donostia Kutxari. > > - 3.11. Gipuzkoa Donostia Kutxak sortzen dituen publizitate slogan eta gisakoak euskaraz sortuko dira, gaztelaniaz sortutakoen itzulpen soil eta kaxkarrak izan ez daitezen. > > - 3.12. Gipuzkoa Donostia Kutxak, hitzarmen honen epe amaiera iristerako, Azpeitiko bezero euskaldunei helarazten dizkien idatzizko informazio, eragiketa eta gainerako guztiak euskaraz bakarrik helarazteko proposamena egingo die. Gainerakoei idatzi elebidunak bidaliko dizkie, eta euskarak lehentasuna izango du horietan. Prozedura hau txertatu egingo da bezero berriak hartzeko protokoloan. > > - 3.13. Gipuzkoa Donostia Kutxak informazioa zabaltzeko eta eragiketak egiteko sortutako banka elektronikoko zerbitzuetan ere euskarazko aukerak bermatzen eta lehenesten jarraituko du. > > > 4. Azpeitiko Udala, bere aldetik, hitzarmen honen edukia eta bere garapenaren berri herritarrei adierazteaz arduratuko da. > > 5. Hitzarmen hau eraginkorra izan dadin, Jarraipen Batzorde bat jarriko dute martxan sinatzaileok, gutxienez urtean behin bilduko dena, goian aipatutako helburuak lortu eta emaitzak aztertzeko. Jarraipen Batzordea eskualde mailakoa izan dadin hobesten dute bi aldeek. > > 6. Jarraipen Batzordea arduratuko da Gipuzkoa Donostia Kutxaren Azpeitiko bulegoetan euskararen ahozko zein idatzizko erabileraren neurketa bideratzeaz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak propio zehaztutako prozedura erabiliz. > > 7. Hitzarmen honen iraunaldia bost urtekoa da; epe hori beste bost urtez luzatuko da bi aldeetakoren batek, edo biek, idatziz bertan behera uzteko borondatea azaltzen ez badute gutxienez ere iraunaldia amaitu baino hilabete lehenago. > > > **Hitzarmena osorik, PDF formatuan** > > > PDF honetan osorik irakur daiteke "Kutxa eta udalen arteko hitzarmena":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2010/Kutxaren_udal-hitzarmena.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1267786814/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com