Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian UEMAk
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> UEMAk bultzatuta, *Guk abizena, zuk?* kanpaina jarri da martxan Azpeitian ere, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, *Arteche*, *Aguirre*, *Aurrecoechea*, *Echenique* edo *Echeverria* aldatu eta *Artetxe*, *Agirre*, *Aurrekoetxea*, *Etxenike* edo *Etxeberria* bihurtzeko aukera izango dute interesatuek. > Izan ere, Azpeitiko telefono listina hartu besterik ez dago ikusteko zenbat eta zenbat euskal abizen dauden oraindik gaztelaniazko grafiarekin: <i>ch</i>, <i>c</i>, <i>qu</i> eta <i>gui</i> ugari dago oraindik, beste garai baten arrasto baten moduan. > > > **Normalizazioa helburu** > > > UEMAko Zuzendaritza Batzordearen ustez, "hizkuntza bateko abizenak beste hizkuntza batean idaztea ez da normala". Ekimenaren helburua normalizazioa besterik ez dela gaineratu dute kanpainaren sustatzaileek, eta gogorarazi dute hizkuntza normalizatuetan ez dela horrelakorik gertatzen: "Ingelesek <i>Shakespeare</i> idazten dute, eta ez <i>Xexpir</i>, eta espainolek <i>Cervantes</i> idazten dute eta ez <i>Zerbantes</i>. Nor gara euskaldunak horiek berridazten hasteko? <i>Aguirre</i> edo <i>Echeverria</i> abizenak baldin badira, zergatik ez <i>Agirre</i> eta <i>Etxeberria</i> idatzi, euskaraz? Ingelesak ala espainolak baino gutxiago ote gara, ba?". > > > **Euskara Patronatuan, erraz-erraz** > > > Azpeitian, etxe guztietara helarazi dute abizenak euskalduntzeko kanpaina; izan ere, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini zaio kanpainari, eta herritarrek beren postontzian jasotzen dute Berripapera. Horrez gain, herriko toki esanguratsuetan (udaletxeetan, Patronatuan, liburutegietan...) "postalak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2010/UEMA_abizenak.pdf jarri dituzte abizenak euskalduntzeko jarraibideekin. > > Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte: > > 1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula. > > 2. Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete. > > 3. Agiri hauek eraman: > > - Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu. > > - Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria > > - Errolda agiria > > - Ezkondutan bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburua. > > - 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. > > Bide horrez gain, Azpeitiko Euskara Patronatuak Erregistro zibilera joan gabe eta hainbat agiri lortzen ibili gabe, aldaketa modu sinple batean egiteko aukera ematen du. "Hona hemen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1147433102 bertan ematen duten zerbitzua. > > UEMAk, beraz, dei egiten die euskaldun guztiei bere izanarekin koherente izan eta abizena euskaratzeko. > > > <br> > <b>Gai honi lotutako albisteak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Izen ala ez izen?":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1147433102 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1265359009/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com