Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Goi mailako Bikain ziurtagiria Azpeitiko Udalarentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Udalak Urrezko "Bikain":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197977766 Ziurtagiria eskuratu du. EAEko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan duten garapen-maila egiaztatzea eta aitortzea da Bikain ziurtagiriaren helburu nagusia. Eusko Jaurlaritzak sortu eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak kudeatzen duen ziurtagiriak hiru maila ditu, eta Azpeitiko Udalak goi mailakoa eskuratu du. Gainera, Bikain ziurtagiria eskuratu duen lehendabiziko udala da Azpeitikoa. > Euskalitekoen azterketan eta neurketan 700 eta 1.000 puntu artean lortu behar ditu erakunde batek Urrezko edo goi mailako Bikain ziurtagiria eskuratu ahal izateko; Azpeitiko Udalari 800-849ko puntuazioa eman dio talde ebaluatzaileak. 2009an egindako neurketan oinarritzen da Udalak eskuratu duen ziurtagiria. Bikain euskararen kalitate ziurtagiria 2007an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak eta, batik bat, enpresa arloko erakundeak izan dira orain arte ebaluazio prozesua aurrera eraman eta ziurtagiria lortu dutenak. Udalen mailan, ordea, Azpeitikoa da Bikain ziurtagiria bereganatzea erdietsi duen aurreneko erakundea. > > > **Garapen altua** > > > Bikain ziurtagiria eskuratzeko prozesuan, Euskalitek izendatutako talde ebaluatzaileak txosten bat osatu du. Txostenaren helburua erakundearen egoeraren berri ematea izan da, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokionez. Horrekin batera, erakundeari aurrera egiten lagunduko dioten proposamenak eskaintzen dituzte ebaluatzaileek. > > Txostenak hiru atal ditu: > > - Erakundearen ikuspegi orokorra: talde ebaluatzailearen iritziz erakundeak dituen indargune eta zer hobetu aipagarrienak biltzen dira. > > - Erakundearen ikuspegi xehea: EME osatzen duten lau ardatzak oinarri hartuta, horiek banan-banan zenbateraino garatu diren jasotzen da. > > - Erakundeak lortutako puntuazioa eta garapen-maila: aurreko guztiak kontuan hartuta, erakundeak euskararen agerpena, erabilera eta kudeaketari dagokionez, lortu duen mailaren berri ematen da. > > <br> > <b>Ikuspegi orokorra</b>ri dagokionez, "Azpeitiko Udalaren garapena altua da, eta hori ezagun du ardatz guztietan", aipatzen dute txostenaren egileek. Ardatzez ardatz, jarraian datozenak nabarmendu dituzte: > > <b>1. ardatzean -erakundearen irudian eta komunikazioan-</b> Azpeitiko Udalak garapen altua dauka, errotulazio finkoa (kanpokoa zein barrukoa) webguneak (Udalarena eta Euskara Patronatuarena), <i>Azpeitian zer?</i> aldizkaria, zigiluak, aurkezpen-txartelak... edo euskara hutsean daude edo ele bietan. Ele bietan daudenean, euskarari lehentasuna ematen zaio. Hala xedatzen baitute Erabilera Planak eta bertatik eratorritako hizkuntza-irizpideek. Beste horrenbeste gertatzen da, oro har, ekitaldiekin eta herritarrei egiten zaien harrerarekin (telefonoz zein aurrez aurre). > > <b>2. ardatzean ere -kanpo harremanetan-</b> Azpeitiko Udalak garapen maila altua dauka. Horrela bada, euskaraz eskatzen duten herritarrei emandako agiriak, dokumentuak, zerbitzuak (nahiz eta kontrata baten bidez izan) euskaraz ematen zaizkie, oro har. Hornitzaileekin, gainerako administrazioekin, finantza-erakundeekin ere euskaraz izaten dira ahozko harreman gehienak. Hala ere, komeniko litzateke, azken hauei dagokienez, batetik, solaskide euskaldunak identifikatuta edukitzea; eta bestetik, kontratazioak egiterakoan karatulan nahiz klausuletan bete beharreko hizkuntza irizpideak berariaz adieraztea. > > <b>3. ardatzean -barne harremanetan-</b> Azpeitiko Udalak garapen maila ertain-altua dauka. Barruko hizkuntza–paisaia gehiena euskara hutsean daukate, pertsonen kudeaketari edo dagokion idazkiak zein ahozko harremanak euskaraz izaten dira, eta oro har, komunikazio horizontala zein bertikala euskaraz izaten da. Hala ere, hobetzeari begira badira bi arlo nagusi: alde batetik, baliabide informatiko askoren interfazea (ofimatika, batez ere) gaztelaniaz baino ez baitute langileek; eta bestetik, mutuak ematen dituen zerbitzu asko, horiek gaztelaniaz ematen ditu eta. > > <b>4. ardatzean ere -hizkuntzaren kudeaketan-</b> erakundeak garapen maila altua du. Izan ere, plan estrategikoak dauzka (Erabilera Plana bera eta EBPN) eta plan horiek garatzeko (euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko), aurrekontuaren baliabide ekonomiko handiak eskaintzeaz gain, Udalak langile-talde handia dauka (15 lagun). Horretaz gain, zinegotziek eta zerbitzuburuek bere egin dituzte planak eta bultzatzaileak izan dira prozesuaren hasieratik. > > "Arestian aipatutako guztiagatik, gure ustez -gaineratzen dute txostenean-, Azpeitiko Udalak oso urrats onak eman ditu eta bide horretan jarraitzea espero dugu. Gure aldetik bakarrik opa nahi diegu langile guztiei bide oparoa eta emankorra prozesu honetan, eta berriro ere azaldu nahi diegu gure eskerrik zintzoena laguntzagatik eta konfiantzagatik". > > > **Txosten osoa** > > > Bikain ziurtagiriaren ebaluatzaileek Azpeitiko Udalaren euskararen erabileraren azterketan eta neurketan oinarrituz egin duten <b>txosten osoa "HEMEN":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2009/Bikain_ebaluazio_txostena_2009_ona.pdf</b> ikus dezakezue. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1258717176/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com