Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Hizkuntz eskubideak, guztion ardura
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Udalak, UEMA eta Behatokiarekin elkarlanean, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko kanpaina jarri du abian. Datozen egunetan, hizkuntz eskubideen inguruko kexa, galdera edota iradokizunak jasotzera bideratuko diren hainbat kutxa jarriko dira herrian. Udalak bere iradokizun postontziak kokatuta dituen toki berdinetan jarriko dira, besteak beste, kutxa berriak. Euskara Patronatuan ere jarriko da bat. > Atzo (2009-11-17) aurkeztu zuten kanpaina, Euskara Patronatuaren egoitzan, Azpeitiko Euskararen Mahaiko kideek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok. Azpeitian orain abian jarri den ekimena Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Behatokiak urte honen hasieran martxan jarritako egitasmoaren barruan kokatu behar da. Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko "lehen buzoiak Usurbilen":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1234869726 jarri zituzten. Harrezkero egitasmoa UEMAn dauden herrietan zabaltzen ari da, eta Azpeitiari ere iritsi zaio txanda. > > > **Herritarren jarrera aktiboa sustatu** > > > Herritarrek eguneroko bizimoduan, Azpeitian edo hemendik kanpo, euskaraz bizitzeko aurkitzen dituzten oztopoen aurrean jarrera aktiboa izatea da kanpaina honen helburu nagusia. Halaxe nabarmendu zuen Arantxa Isartek, Udaleko zinegotzi eta Euskararen Mahaiko kideak, eta "jarrera aktibo" horren bidetik animatu zituen herritarrak. Azpeitiko Udalak, Euskararen Mahaiaren bitartez, kanpainarekin "erabateko adostasuna" duela ere azpimarratu zuen Isartek atzoko aurkezpenean, eta Udalak azpeitiarrak "euskararen lagun izatera eta kanpainan parte hartzera gonbidatzen" dituela. > > Paul Bilbaok ere, hizkuntz eskubideen defentsan eta aldarrikapenean herritarren parte-hartze aktiboaren garrantzia eta beharra nabarmendu nahi izan zituen. Herritarrek helarazitako kexa eta iradokizunek hizkuntz eskubideen arloan "urrats eraginkorrak" bideratzeko balio dute, Behatokiaren zuzendariaren aburuz. Herritarren kexak eta hizkuntz eskubideen urraketa salaketak bideratzea da, hain zuzen ere, Behatokiaren eginkizuna. Erakundearen sorreratik (2001) "8.000 espediente" landu dituztela esan zuen Bilbaok. > > Orain Azpeitian jarriko diren kutxak erabiliz egin daitekeen bezala, hizkuntz eskubideen urraketak telefono bidez ere salatu daitezke, Behatokiaren Euskararen Telefonoan (902 194 332), edo UEMAra (943 816699) deituta. > > > **Kanpainaren osagaiak** > > > Azpeitian, Udalak herritarren gomendioak jasotzeko herrian zehar jarrita dauden buzoein ondoan jarriko dituzte kutxak, baina gehiago ere egongo dira. Euskara Patronatuan, esate baterako, jarri dute kutxa, eta ekimenaren arduradunak herriko ikastetxeekin ere harremanetan jarriko dira. > > Herrian zehar jarriko diren buzoitxoekin batera, kanpaina honek beste euskarri batzuk ere baditu. Horrela, gaia ikastetxeetan landu ahal izateko "unitate didaktikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2009/hizkuntz_eskubideak_unitate_didaktikoa.pdf eskaintzen du Behatokiak, "irakasleei zuzendutako oharrekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2009/hizkuntz_eskubideak_irakasleentzat.pdf batera, *Hizkuntz eskubideak: ezagutu eta eutsi* izenburuarekin. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1258452282/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com