Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena eta Euskal Antzerki Topaketak, uztartuta
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Udal Euskaltegiaren "25. urteurrena":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1253174669 ospatzeko ekitaldi zerrendako bigarren hitzordua bihar (2009-11-13) izango da, herrian egiten ari diren XXVII. "Euskal Antzerki Topaketen":http://www.azpeitia.net/images/stories/azpeitia/saila_Kultura/antzerki_topaketen_egitaraua.pdf barruan txertatuta. Ez Dok Hiru Bikoteatroaren *Euskarazetamol* antzezlanarekin uztartuko dira bi ekimenak. Biharko emanaldia 18:00etan hasiko da, Izarraitz pilotalekuan. > "Asisko Urmenetarekin estreinatu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1256294646 zuen Udal Euskaltegiak 25. urteurreneko ospakizunen egitaraua. Hitzaldi-solasaldi batekin hasi ondoren, antzerki lan bat eskaintzea zen hurrengo helburua. Horrela azaldu zuen atzo prentsaurrean Aintzane Agirre, Euskaltegiaren zuzendariak: "Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko zein ekitaldi aukera genitzakeen pentsatzen hasi ginenean, emanaldien artean antzerki lan bat izan zitekeela pentsatu genuen. Gaur aurkezten ari garen hau begiz jo genuen. Izan ere, gai aldetik euskaltegiaren jardunarekin estu-estu lotzen da. Ondoren, ikusi genuen Antzerki Topaketen barruan antzezlan hau bazegoela. Ez zitzaigun egokia iruditu euskaltegiak antzezlan hauxe bera urte horretan bertan beste fetxa batean eskaintzea eta horregatik egin dugu pixkat gure aurtengo Antzerki Topaketen barruan eskainiko den antzerki hau". > > Mikel Martinez, Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru Bikoteatroa osatzen duen aktorea, Agirrerekin eta Ana Mendizabal Udaleko Euskara eta Kultura batzordeburuarekin batera agertu zen atzo prentsaurrean. "Bilboko euskaldunberri zahar" izanik, euskaltegien ingurukoak ondo ezagutzeko aukera izan duela esan zuen Martinezek. Hain zuzen ere, *Euskarazetamol*-en zein honen aurreko ikuskizunetan -*Euskara Sencilloaren Manifiestoa* eta *Larru Haizetara*, *Dibertimentuak* trilogia osatzen dutenak-, "euskararekin jolastea" dago aktore bikoteak lantzen duen umorearen oinarrian. "Bi gara, baina hiru bagina bezala, eta hirugarrena euskara da", azaldu zuen Martinezek. "Egiten duguna ezin da itzuli, euskararekin jolasten dugu ahal dugun guztia -gaineratu zuen-. Oso erraz engantxatzen dugu euskal publikoa, badakielako zertaz hitz egiten dugun eta zeri egiten diogun barre: geure buruari. Oso pedagogikoa da, eta sanoa". > > Euskaltegi baten urteurrenerako aukeratuak izan arren, bihar taularatuko duten ikuskizuna "orokorrean publiko euskaldunarentzat egokia" dela nabarmendu zuen aktoreak, "ez bakarrik euskaltegikoentzat". Martinezek azaldu zuen ez direla "euskara erraza" egiten saiatzen, euskaltegietako ikasleei egokitutakorik ez behintzat, "baina estiloagatik, oso kabareteroa, oso erraz harrapatzen dute". > > Mikel Martinezek eta Aintzane Agirrek bezala, Ana Mendizabal batzordeburuak ere herritar oro gonbidatu nahi izan zuen biharko emanaldira. "Ikusleak oso ondo pasatuko du, barre mordo bat egingo dugu eta ostiral iluntzerako, afaltzera joan aurretik, plan egokia izan daiteke", esan zuen. > > > **Data esanguratsua** > > > Atzoko prentsaurrekoan, Aintzane Agirrek Azpeitiko Udal Euskaltegiaren mende laurdenaren ospakizunak direla-eta eskaini zuen azalpen osoa irakur dezakezue jarraian: > > "Azpeitiko Udal Euskaltegiak aurtengo 2009-2010 ikasturtean 25 urte beteko ditu, mende laurdena, alegia. > > Azpeitiko Udal Euskaltegia 1984-1985. ikasturtean hasi zen euskarako klaseak ematen, 25 urte pasatu dira ordutik. > > Hasiera hartatik gauzak asko aldatu dira: eraikina, klaseetako materialak, ikastaro motak, ikasleen profila eta helburuak, irakasleak... guztia aldatu da. Honela adibidez, 25 urte hauetan Azpeitiko Udal Euskaltegiak lau eraikin ezagutu ditu, hiru zuzendari, eta 4.000 ikasle inguru aritu dira: batzuk euskara ikasten; beste batzuk, berriz, aurretik zeukaten euskara maila hori sakontzen/hobetzen. Ez dago zalantzarik euskarak guztion beharra daukala, euskaldun berriena nahiz zaharrena. Eta Euskaltegia osatzen dugunok horretan aritu gara eta horretan ari gara orain ere, gurera etortzen diren ikasle guztiei euskara irakasten eta euskaraz bizitzera bultzatzen. > > Lehen esan dudan bezala, Azpeitiko Udal Euskaltegiarentzat data esanguratsua da aurtengo ikasturtea eta hori ospatzeko, ikasturtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko ditugu. Ekitaldi horietako batzuk Euskaltegiko ikasleei bideratutakoak izango dira; beste batzuk, berriz, irekiak izango dira, herritar guztiei zuzendutakoak. > > 2009an egingo ditugun ekitaldiak erabakita ditugu. Gure asmoa hilero ekitaldi bat egitea da. Beraz, urtea amaitu arte hiru ekitaldi izango dira: Lehena, Asisko Urmenetaren hitzaldia, *Cómo aprender euskara en 40 años y un día fácilmente*, hau urrian izan zen; bigarrena, Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan Ez Dok Hiru Bikoteatroaren eskutik *Euskarazetamol* antzezlana eta hirugarrenik, Jagoba Astiazaran eta Ainhoa Ansaren *Piano bat bertsotan* izeneko emanaldia. > > Bai azken emanaldi honen eta bai 2010. urtean egiteko asmoa dugun ekitaldien berri hurrengo batean emango dizuegu. > > <i>25</i>. urteurreneko ekitaldi hauei guztiei bazkari batekin emango diegu amaiera. Bazkari horretan garai bateko ikasle eta irakasleak eta gaur egungoak elkartuko gara. Egun hori guzti-guztion eguna izango baita. > > Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko aukeratu dugun bigarren ekitaldia azaroaren 13koa, ostiralekoa izango da, orain aurkezten ari garena, hain zuzen ere. XXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan eta Azoka Egunean. Patxo Telleriak eta gure artean dugun Mikel Martinezek *Euskarazetamol* izeneko antzezlana eskainiko digute. > > Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko zein ekitaldi aukera genitzakeen pentsatzen hasi ginenean, emanaldien artean antzerki lan bat izan zitekeela pentsatu genuen. Gaur aurkezten ari garen hau begiz jo genuen. Izan ere, gai aldetik Euskaltegiaren jardunarekin estu-estu lotzen da. Ondoren, ikusi genuen Antzerki Topaketen barruan antzezlan hau bazegoela. Ez zitzaigun egokia iruditu Euskaltegiak antzezlan hauxe bera urte horretan bertan beste fetxa batean eskaintzea eta horregatik egin dugu pixkat gure aurtengo Antzerki Topaketen barruan eskainiko den antzerki hau. > > Bukatzeko esan, bai Azpeitiko Antzerki Topaketak eta bai Udal Euskaltegiak biek Azpeitiko herriari zer eskaini dioten aztertzen badugu, bien artean zenbait lotura egin daitezkeela iruditzen zaidala: > > 1. Honela adibidez, ibilbideari dagokionean: Azpeitiko Antzerki Topaketak mende laurden baino gehiago darama azpeitiarroi goi mailako antzerkia eskaintzen. Beraz, esan dezakegu Azpeitiko Antzerki Topaketen ibilbidea Azpeitiko Udal Euskaltegiarena bezalaxe luzea eta oparoa izan dela. > > 2. Ez dago inongo zalantzarik bai Antzerki Topaketak eta bai Udal Euskaltegia biak izan direla euskararen bultzatzaileak. > > 3. Hirugarrenik esan, ezin dela ukatu Azpeitiko Antzerki Topaketak euskal aktoreak sortzeko harrobia izan direla. Azpeitiko Udal Euskaltegia ere harrobia izan den bezalatsu euskaldunak, euskal hiztunak sortzeko orduan. > > 4. Gu Euskaltegian euskara irakasten saiatzen gara. Saiatzen gara gure ikasleek iturri onetik edan dezaten. Ostiralean ikusteko aukera izango dugun Euskarazetamol antzezlanean ikusiko dugu bertako aktoreak euskararekin zer egiteko gai diren. > > Aktoreek diote esperimentu zientifiko bat probatu nahi izan dutela ostiralean eskainiko duten mega-ikuskizun horretarako behar duten super-euskara lortzeko, Euskaltzaindiaren Liburutegian sartuta egon omen dira hilabete osoz, artxibadore baten barruan. > > Hau guztia ikusteko irrikatan gaude. Eta inongo zalantzarik ez dugunez ikuskizuna paregabea izango dela, azpeitiar guztiak gonbidatu nahi ditut antzezlan hau ikustera". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href=" http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1258026703/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com