Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» Elkar ulertzeko, euskara
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ikasturte berria ate joka dator, baita Azpeitiko Udal Euskaltegira ere. 2009-2010 ikasturtea berezia izango da, herriko Udal Euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko baitu. Matrikula egiteko aukera dute egunotan euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek, Euskaltegian. Matrikulaldia irailaren 1etik dago irekita eta hil honen 25a arte luzatuko da. > **Eskaintza zabala** > > > Seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko, komunikabideak ulertzeko, lagun berriak egiteko, lana aurkitzen laguntzeko, euskaraz irakurtzen eta idazten trebatzeko... Arrazoi horiek aipatzen dira Udal Euskaltegien Sareko matrikulazio kanpaina berria iragartzen duen eskuorrian, Elkar ulertzeko, euskara lelopean. Horietarako eta gehiago balio dezakete Azpeitiko Udal Euskaltegiko eskolek, urteroko legez ikastaro eskaintza zabala prestatuta baitago. > > 30 ikastarotik gora jarriko ditu aukeran Azpeitiko Udal Euskaltegiak ikasturte berrirako: euskaldunentzat, erdaldunentzat, etorkinentzat, gurasoentzat, administrazioko langileentzat, irakasleentzat, osasun arloan ari direnentzat, ostalaritzako langileentzat... > > Izango ditugun ikastaroen artean honako hauek daude, besteak beste: > > - HABEren Lehen Maila, Bigarren Maila, Hirugarren Maila eta Laugarren Mailako titulu ofizialak ateratzeko ikastaroak. > > - Euskalduntzeko maila guztiak, 0 mailatik hasita. > > - Alfabetatzea eta EGA. > > - Administrazioko, Osakidetzako eta Irakaskuntzako hizkuntz eskakizunak. > > - AISA ikastaroa: etorkinen beharretara egokitutakoa. > > - Ostalarientzako ikastaroa. > > - Dendarientzako ikastaroak. > > - EGAtik gorako ikastaroak: > > - Iturri Onetik 1: zuzentasun eta egokitasunaren ingurukoa. > > - Iturri Onetik II: testugintzaren ingurukoa. > > - Testuak sortzen. > > - Itzulpengintza. > > - Euskararen arauak. > > - Euskal gaiak interneten. > > - ... > > - Ipuin kontaketa ikastaroa: bai gurasoei eta bai irakasleei zuzendutakoa. > > - Jolasak eta kantak: bai herritarrei eta bai irakasleei zuzendutakoa. > > - Gurasoentzako ikastaroa: euren seme-alabei etxerako lanetan lagundu ahal izateko beharrezkoa dena eskuratzeko asmoz sortutako ikastaroa. > > - ... > > > **Titulu ofizialak eta baliokideak** > > > Gainera, eta "aurreko ikastaroan bezala":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1221040769, HABEren lau mailatako azterketetara joateko aukera izango dute ikasleek. Honela, ikasle hauek behin azterketa gaindituz gero, balio ofiziala izango duten tituluak eskuratu ahal izango dituzte. > > Euskara-gaitasun tituluok beste zenbait erakundek ematen dituztenen baliokideak dira, gainera, "64/2008 Dekretuan onartutakoa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634 jarraituz. Baliokidetzen gaia honi dagokionez iazkoarekiko berrikuntza garrantzitsua ere bada. Izan ere, 2009-2010 ikasturtean Hezkuntza Saileko gaitasun tituluak ere baliokidetza sisteman sartu dituzte. > > Hona hemen, titulu ezberdinen baliokidetzak zehazten dituen taula: > > >

HABEren titulu ofizialak

Europako erreferentzia markoa

Administrazioa eta Justizia

Osakidetza

Ertzaintza

Hezkuntza Saila

1. maila

B1

1. HE

1. HE

2. maila

B2

2. HE

2. HE

1. HE

1. HE

3. maila

C1

3. HE

3. HE

2. HE

EGA eta 2. HE

4. maila

C2

4. HE

4. HE

> > > **HABEren 4. maila** > > > Eskaintza zabal honen barruan, azpimarratzekoa da, aurten ere, 4. maila izeneko ikastaroa. Aurtengo ikasturtean ere, aurreko lauetan bezala, Azpeitiko Udal Euskaltegiak bere ikastaroen eskaintzaren barruan HABEren 4. maila eskuratzeko ikastaroa eskainiko du. 4. mailakoa ez da euskaltegi askotan eskaintzen oraindik eta, horrenbestez, Azpeitian aukera hori izateak badu bere garrantzia. > > Gauza jakina da gure herria eta ingurua oso euskaldunak direla. Bertako biztanleak ia gehienak oso ondo moldatzen direla euskaraz ahoz zein idatziz. Baina aukera berezia eman nahi dio Azpeitiko Udal Euskaltegiak oinarrizko maila hori hobetu nahi duen edonori. > > Gainera, egia den arren gure herrian eta inguruan euskara asko erabiltzen dela, era berean egia ere bada, gure euskararen erabilera hori esparru batzuetara ia soilik mugatzen dela: familia girora, lagunartera, ikasketetara, aisialdira... Baina euskarak eremu berriak ere behar ditu erabateko normalizazioa erdiesteko eta horietako bat lan munduaren esparrua da. > > Lana euskaraz egiteko gai izan behar dugu eta horretarako geure burua prestatu beharra daukagu. Ikastaro hau oso aproposa izan daiteke orain arte lana erdaraz egin duen euskaldunarentzat edo bere lan teknikoa euskaraz egin arren zailtasunak dituenarentzat (gaitasun komunikatiboa xede berezietarako lantzeko asmoa duenarentzat), Administarazioko 4. hizkuntz eskakizuna lortu beharra daukanarentzat (HABEren 4. maila eta IVAPeko 4. HE jada baliokideak baitira) edo besterik gabe, behar berezirik izan gabe ere, EGAren oinarrizko maila hori hobetu, zaindu edo sakondu nahi duenarentzat (euskalduntze eta alfabetatze prozesutik datozenentzat, alegia). > > > **Ikastaroetan izen-ematea** > > > Azpeitiko Udal Euskaltegiaren ikastaro eskaintza zabal honetakoren batean izena eman nahi izanez gero, hil honen 25era bitartean egin dezakezu matrikula. > > Izena emateko orduan hiru aukera dituzu: > > - Euskaltegira bertara etorrita: > > Helbidea: Perdillegi 1 behea (Musika Eskola dagoen eraikinean). > > Ordutegia: 08:00etatik 18:00ak arte. > > - Telefonoz deituta: > > Telefono zenbakia: 943 811947 > > - Internet bidez: > > - e-posta: > > - "euskaltegia@erabili.com":mailto:euskaltegia@erabili.com > > - webgunean: > > - "www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak > > > **25. urteurrena** > > > 1984-1985 ikasturtean jarri zen martxan Azpeitian Udal Euskaltegia. Horrenbestez, ikasturte honetan bere ibilbidearen 25. urteurrena ospatzea tokatzen zaio euskaltegiari. Ikasturtean zehar hainbat ekintza berezi egongo direla aurrikusten da, nahiz eta egitaraua oraindik guztiz zehazteke dagoen. Ekintzak lotu ahala joango gara horren berri ere ematen. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com