Egin klik hemen INPRIMATZEKO


UEMA Eguna, Azpeitian

Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP / Besterik / 2008-06-13 / 10:14


Iazko hutsunea eta gero, Udal Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere Eguna berreskuratuko du. Festa giroak eta euskaraz bizitzearen aldeko aldarriak Azpeitian egingo dute bat aurten, bihar (2008-6-14).



Behin betiko sarrera

Behin betiko sarrera

Azpeitia da aurten UEMAn sartzea erabaki duen herrietako bat. 2008ko apirilaren 5ean berretsi zuen Udalak UEMArekin bat egitea eta, orain, Azpeitia bera izango da hainbat urtetan UEMAko udalerrien artean txandaka antolatu izan den jai eguna hartuko duena.

Besteak beste, biharko egunean UEMAren Batzar Nagusiak bilera egingo du; hain zuzen ere, bertan onartuko da, modu ofizialean, Mankomunitatearekin bat egitea onartu duten udalerrien sarrera. Azpeitiarekin batera, Nafarroako Areso eta Bizkaiko Atxondo, Mallabia eta Otxandio dira aurten UEMAn sartzea erabaki dutenak.

Euskararen gunea helburu

"Euskarak, biziko bada, erdarek bezala, nagusi izango den gunea behar du" eta gune edo lurralde horretan euskaraz arlo guztietan jardun ahal izateko laguntza eta bermea eskaintzea. Ideia eta helburu hori dira UEMAren jardueraren ardatz, eta biharko UEMA Egunean ere horren alde eragiteko garrantzia azpimarratuko dute.

Egitaraua

Hona hemen 2008ko UEMA Egunerako prestatu duten egitarau zabala:


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1213344867