Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» UEMA Eguna, Azpeitian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Iazko hutsunea eta gero, Udal Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere Eguna berreskuratuko du. Festa giroak eta euskaraz bizitzearen aldeko aldarriak Azpeitian egingo dute bat aurten, bihar (2008-6-14). > **Behin betiko sarrera** > > > Azpeitia da aurten UEMAn sartzea erabaki duen herrietako bat. "2008ko apirilaren 5ean":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1207553613 berretsi zuen Udalak UEMArekin bat egitea eta, orain, Azpeitia bera izango da hainbat urtetan UEMAko udalerrien artean txandaka antolatu izan den jai eguna hartuko duena. > > Besteak beste, biharko egunean UEMAren Batzar Nagusiak bilera egingo du; hain zuzen ere, bertan onartuko da, modu ofizialean, Mankomunitatearekin bat egitea onartu duten udalerrien sarrera. Azpeitiarekin batera, Nafarroako Areso eta Bizkaiko Atxondo, Mallabia eta Otxandio dira aurten UEMAn sartzea erabaki dutenak. > > > **Euskararen gunea helburu** > > > "Euskarak, biziko bada, erdarek bezala, nagusi izango den gunea behar du" eta gune edo lurralde horretan euskaraz arlo guztietan jardun ahal izateko laguntza eta bermea eskaintzea. Ideia eta helburu hori dira UEMAren jardueraren ardatz, eta biharko UEMA Egunean ere horren alde eragiteko garrantzia azpimarratuko dute. > > > **Egitaraua** > > > Hona hemen 2008ko UEMA Egunerako prestatu duten egitarau zabala: > > - <b>09:00</b>: Lea-Artibai eta Azpeitiko pilotarien arteko partiduak, Frontoi Txikin. > > - <b>10:00</b>: UEMAren Batzar Nagusiaren bilera eta kide berrien onarpen ofiziala: Areso, Azpeitia, Atxondo, Otxandio eta Mallabia. > > - <b>11:00</b>: Herrialdekako herri kirol lehia, plazan. > > - <b>11:00</b>: Harrera instituzionala udaletxeko areto nagusian. > > - <b>13:00</b>: Ekitaldia plazan (bertsolariak, dantzariak...) > > - <b>14:30</b>: Bazkaria Berdura plazan. Txartelak salgai daude UEMAko udaletan eta Azpeitiko hainbat lekutan. > > - <b>15:30</b>: Haur parkea plazan (puzgarria, joko ekologikoak...) > > - <b>17:00</b>: Antzezkizuna taldearekin txotxongiloak, udaletxe azpian. > > - <b>18:00</b>: Dantzaldia plazan, Egan taldearekin. Eta kalez kale, Botapa batukada. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href=" http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1213344867/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com