Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Udalak eta Kontseiluak akordio berria sinatu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Udalak eta Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, 2004tik 2005 hasiera arte garatu zuten elkarlana berreskuratuz. Udalak Uztarriarekin ere sinatu du 2008-2011 epealdirako komunikazio hitzarmena. > Udalak eta Kontseiluak "2004an":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1080907443 sinatu zuten lehen aldiz hitzarmena, baina 2005ean eten egin zen orain berreskuratu den lankidetza. Joan den ostiralean (2008-3-7) sinatu zuten akordio berria Iņaki Errazkin Azpeitiko alkateak eta Kontseiluko idazkari nagusi den Xabier Mendigurenek. > > Akordioaren azken puntuan zehaztutakoaren arabera, Udala eta Kontseiluaren arteko hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du sinatzen den egunetik aurrera; baina luzatutzat joko da urtero, alde izenpetzaileek hitzarmenari eusteko oniritzia ematen badute. Hitzartutakoaren arabera, Azpeitiko Udalak 1.740 euro esleituko ditu aurten Kontseiluaren aholkularitza lana ordaintzeko. Kontseiluak, bere aldetik, 30 lan-ordu aurrikusten ditu Azpeitirako. > > Mikel Arregik, Azpeitiko euskalgintzaren ordezkari gisa, aurkeztu zuen hitzarmenaren aurkezpena. "Euskalgintzaren ustez -esan zuen Arregik-, gaurko hitzarmena oso garrantzitsua da, Azpeitian dauden bi planak uztartu egin direlako: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) eta Bai Euskarari Akordioa". Uztartze hori "beti ona" dela iritzi dio Arregik, "euskararen alde elkarlanean aritzea esan nahi duelako". Azpeitian azken urteetan euskararen normalizazioaren alde "asko egin da", euskalgintzaren kidearen esanetan, eta sinatu berri den akordioa "bide horretan beste aurrerapauso bat da". Bestetik, Euskararen Aholku Batzordeak "modu eraginkorragoan funtziona dadin" Talde Eragilea sortu dela gogoratu zuen Mikel Arregik. "Talde zabala da, horko kide direlako Udaleko Euskara batzordeburua, udal euskara teknikari nagusia, normalizazio planak gidatzen ari diren enpresetako teknikariak, euskalgintza eta gizarte eragileak", esan zuen. > > Xabier Mendigurenek, bere aldetik, hitzarmenaren "herriko eragile guztiak norabide berdinean lanean jardutea eta Azpeitia Euskal Herriko beste 120 herrirekin elkarlanean hastea" lortuko dela nabarmendu zuen. Kontseiluak emandako datuen arabera, guztira 1.530 entitatek eskuratu dute dagoeneko Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herri osoan, horietatik 150 Urola bailarakoak. Hamargarren urteurrena ospatzen ari den honetan, Kontseiluak Bai Euskarari lelo zaharra gainditu eta Euskaraz Bai lelo berria martxan jarri nahi duela ere adierazi zuen Mendigurenek. "10 urte hauetan <i>bai euskarari</i> oihukatu dugu eta proiektu anitz jarri ditugu martxan lelo honen babesean, baina iritsi da pausoa emateko garaia, iritsi da Bai Euskarari-tik Euskaraz Bai-ra salto egiteko garaia", azaldu zuen, "euskarak gehiago behar duelako: euskaraz bai lanean, etxean, lagun artean, hezkuntzan, administrazioan... eta <i>Euskaraz Bai</i> Azpeitian ere". > > Iņaki Errazkin Azpeitiko alkatea pozik agertu zen Kontseiluarekin adostutakoarekin. "Euskarak aurrera egingo badu, guztion ahalegina behar du eta poztekoa da euskalgintza eta Udala elkar hartuta lanean ikustea", esan zuen. Bai Euskarari Ziurtagiria "Euskal Herri mailako ziurtagiri bakarra" izatea ere garrantzitsua izan da, alkatearen esanetan, hitzarmena sinatzeko erabakia hartzerakoan: "Azpeitian Ziurtagiria eskuratzen duenak, Azpeitiko euskararen normalizazioan ez ezik, Zuberoako euskararen normalizazio lanean eragiten du". Esperientziak elkartrukatzeko aukera ere ikusten du Iņaki Errazkinek akordio honetan. "Kontseilua aholkulari izatearen abantailak aprobetxatu nahi dira, Euskal Herri osoko euskalgintzaren bilgune nagusia izaki, herri askotako esperientziak lagungarri izango zaizkigulako", adierazi zuen hitzarmena sinatu atarian. > > > **Komunikazio hitzarmena Uztarriarekin** > > > Udaletxeko Areto Nagusian sinatu zuten Errazkinek eta Mendigurenek Udala eta Kontseiluaren arteko hitzarmen berria. Eta toki berean, minutu gutxiren tartearekin, sinatu zuten Errazkin berak eta Laxaro Azkunek (Uztarria Kultur Koordinakundeko lehendakaria) Udalaren eta Uztarriaren arteko komunikazio hitzarmen berria. > > Hitzarmen berria 2008-2011 epealdirako sinatu dute eta aurretik bi aldeek izenpetuta zutenari jarraipena ematen dio. Uztarriak 2008rako komunikazio arloan 125.830 euroko aurrekontua dauka, eta Udalak 32.400 euro emango dizkio -aurreko hitzarmenean baino sei mila euro gehiago-. Uztarriaren aurtengo aurrekontuaren % 25,7 da, hain zuzen, kopuru hori. Aurreko hitzarmenean -2004ko kopuruen arabera-, % 28,8 eman zion. Udalak urtero KPI gehituko dio laguntzari. > > > **Bi hitzarmenak, PDFn** > > > - "Udala-Kontseilua hitzarmena":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2008/udala_kontseilua_2008_hitzarmena.PDF > > - "Udala-Uztarria hitzarmena":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2008/udala_uztarria_2008-2011_hitzarmena.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href=" http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1205166349/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com