![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP / Euskaltegia / 2007-11-07 / 15:45
2007-10-30ean hautapen probak amaituta, Euskara Patronatuak osatu du Udal Euskaltegirako irakasleen lan poltsa. Erreklamazioak egiteko epea zabalik izango da 2007-11-13a arte.
Azpeitiko Euskara Patronatuan sor daitezkeen euskara irakasleen beharrak betetzeko lan poltsa osatzeko deialdia 2007ko udaberrian egin zuen Udalak. 48 lagunek erantzun zioten dei horri eta joan den urrian egin dira deialdian zehaztutako hautapen probak.
Hautapen proba guztiak egin ondoren, aurkeztutakoen artean lau izan dira hautapen prozesu osoa gainditu eta, ondorioz, Udal Euskaltegiaren irakasle lan poltsa osatuko dutenak.
Hauexek dira lan poltsan sartuko direnen izenak, hautapen proben ondoren lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran:
Hautapen probetan parte hartu eta zerrendatik at gelditu den norbaitek erreklamazioa aurkeztea nahiko balu, horretarako aukera dauka. Hain zuzen ere, Udalak epe bat ireki du eta 2007-11-13a arte aurkez daitezke erreklamazioak.
![]() | Inprimatu |