Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Irakasle lan poltsarako hautapen proben egutegia zehaztuta

Irakasle lan poltsarako hautapen proben egutegia zehaztuta

2007-09-20 / 11:43 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   EUSKALTEGIA

Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakasle lan poltsa osatzeko deialdian izena eman zutenek eskura dute dagoeneko hautapen prozesuaren barruan egingo diren proba ezberdinen egutegia.

2007ko maiatzean plazaratu zuen Udalak bere deialdia, Azpeitiko Euskara Patronatuan sor daitezkeen euskara irakasleen beharrak betetzeko lan poltsa sortzeko hautapen prozesua abian jarriz. 48 lagunek eman zuten izena epearen barruan.

Orain, hautapen prozesuaren barruan aurrikusita dauden proba edo ariketak egitea egokituko zaie irakasle izan nahi duten lagunei, guztiak gaindituz gero lan poltsan tokia izan ahal izateko. Eta proben egutegia dagoeneko zehaztuta dago. Hiru dira aurrikusita dauden ariketak; eta bi, berriz, datak.

4. Hizkuntza Eskakizuna

Lehenengo ariketa 4. Hizkuntza Eskakizuna (4. H.E.) frogatzeko azterketa izango da. Euskarazko proba hori aurrez 4. H.E. egiaztatu gabe dutenek soilik egin beharko dute. Administrazioaren barruan hizkuntza eskakizun gorena dena lehendik egiaztatuta duten hautagaiek ez dute, beraz, azterketara aurkeztu beharrik.

4. H.E.rako proba 2007ko urriaren 15ean, 9:30etatik aurrera, egingo da Donostiako Seminarioan (Heriz Pasealekua, 82).

Glotodidaktikako ezagupen proba eta proba praktikoa

Bigarren eta hirugarren ariketak, glotodidaktikako ezagupen proba eta proba praktikoa, hurrenez hurren, egun berean egingo dira. 2007ko urriaren 30a da zehaztu den data. Azpeitiko Euskara Patronatuaren egoitzan (Perdillegi, 1) egingo dira bi probak, goizeko 9:00etatik aurrera.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com