![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Udal Euskaltegia / Euskaltegia / 2007-09-12 / 08:31
Azpeitiko Udal Euskaltegia 2007-2008 ikasturteari ekiteko prest dugu. Bere ibilbideko 23. ikasturtea izango den honetan ere ikastaro ugari eskainiko ditu. Horietako bat, EGAtik gorako HABEren 4. maila.
Ikasturte berri ororen atarian bezala, aurtengorako ere lelo eta irudi berriak prestatu dituzte Udal Euskaltegiek ikasleen arreta bereganatzekoLeloa eta irudia
Udal Euskaltegiek aurtengo ikasturterako hautatu duten leloa honako hauda da: "EGIZU EUSKARAZ! NAHI BADUZU ZUK ERE EGINGO DUZU".
Aukeratutako leloak argi adierazten du euskara ikastea, hizkuntza bat ikastea den heinean, ahaleginari lotuta dagoela. Mezua zuzena eta baikorra da zeharo, euskararen jardunera bultzatzen duena. Leloak nahi izatea ahal izatea dela adierazten dio ikasleari. Horrenbestez, norberaren esku geratzen da azken erabakia hartzea.
Aurtengo gure karteletan pertsona bakarraren aurpegia ageri da lehen planoan eta aurpegiak puzzle tankera du. Hauek osatu gabe ageri dira, horrela, zerbaiten gabezia islatzeko. Gabezia hori euskara da, hain zuzen ere. Bost axola gizabanakoaren sexua, jatorria edo bestelakoak; Euskal Herrian bizi izanda, osotasunera iristeko falta den bakarra euskara da, bertokoon komunikazio-tresna nagusia dena.
Gutako edonork euskara bereganatu ahal izateko beharrezkoa dugun hori lortzeko Azpeitiko Udal Euskaltegiak aukera emango digu, hau da, behar horiek asetzeko bide nagusia eskainiko digu. Izan ere, 23 urteko historiak ematen duen eskarmentua du eta nola ez, ordutegi zabalak eskaintzen dizkigu gure helburuak lortu ahal izateko. Era berean, beka eta laguntza sistemak ere eskaintzen dizkigu euskara ikasi nahi dugunoi dirua arazo izan ez dadin.
Aurtengo 2007-2008 ikasturtea Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 23. ikasturtea da. Beraz, bere jarduna eta ibilbidea oso luzeak izan direnez, eskarmentu handia du euskaltegiak. Baina hasiera hartatik, 1984-1985 ikasturte hartatik hona, aldaketa handiak eman dira ikastaroen eskaintzan. Kontua da, azken urteotan bai ikasleen profila eta bai ikasleen beharrak asko aldatu direla.
Izan ere, gaur egun gure euskaltegira etortzen diren ikasleek (etxekoandreak, etorkinak, administrazioko langileak, osasun arloko langileak, ostalaritzakoak, irakasleak, ikasleak, erretiratuak, langabeak...) ez dituzte hasiera hartan gurera etortzen zirenek zituzten behar eta nahi bereberak eta horregatik, gure ikastaroen eskaintza etengabe egokitu beharra izan dugu bai gaur egungo ikasleen eskaeretara eta bai hauen beharretara.
Azpeitiko Udal Euskaltegian, 30 ikastarotik gorako eskaintza izango dugu aurtengo 2007-2008 ikasturtean. Izango ditugun ikastaroen artean honako hauek dira, besteak beste:
Eskaintza zabal honen barruan, azpimarratzekoa da 4. maila izeneko ikastaroa. Aurtengo ikasturtean ere Azpeitiko Udal Euskaltegiak bere ikastaroen eskaintzaren barruan duen berrikuntzarik nagusiena HABEren 4. maila da. Kontua da, duela bi ikasturte Azpeitiko Udal Euskaltegiak estraineko aldiz laugarren mailari dagokion ikastaroa eman zuela eta hain zuzen ere, Azpeitiko Udal Euskaltegia izango dela aurtengo ikasturtean ere, Gipuzkoako Udal Euskaltegi guztien artean bakarra ikastaro hau eskainiko duena.
Gauza jakina da gure herria eta ingurua oso euskaldunak direla. Bertako biztanleak ia gehienak oso ondo moldatzen direla euskaraz ahoz zein idatziz. Baina aukera berezia eman nahi dio Azpeitiko Udal Euskaltegiak oinarrizko maila hori hobetu nahi duen edonori.
Gainera, egia den arren gure herrian eta inguruan euskara asko erabiltzen dela, era berean egia ere bada, gure euskararen erabilera hori esparru batzuetara ia soilik mugatzen dela: familia girora, lagunartera, ikasketetara, aisialdira... Baina euskarak eremu berriak ere behar ditu erabateko normalizazioa erdiesteko eta horietako bat lan munduaren esparrua da.
Lana euskaraz egiteko gai izan behar dugu eta horretarako geure burua prestatu beharra daukagu. Ikastaro hau oso aproposa izan daiteke orain arte lana erdaraz egin duen euskaldunarentzat. Edo, bere lan teknikoa euskaraz egin arren zailtasunak dituenarentzat (gaitasun komunikatiboa xede berezietarako lantzeko asmoa duenarentzat), Administarazioko 4. hizkuntz eskakizuna lortu nahi duenarentzat edo besterik gabe, behar berezirik izan gabe ere, EGAren oinarrizko maila hori hobetu, zaindu edo sakondu nahi duenarentzat (euskalduntze eta alfabetatze prozesutik datozenentzat, alegia).
Ikastaroaren ezaugarriak
Ikastaro hau egin ahal izateko ikasleak ezinbestean EGA agiria edo baliokidea izan behar du. Ikastaroa gainditu ahal izateko ikasleak proiektu/lan bat egin beharko du berak hautatutako gaiaren ingurukoa (formazioz, lanbidez edo zaletasunez ikaslea zein arlotan edo gaitan den aditu kontuan izanik, ikasleak berak egingo du aukeraketa).
Bestalde, 4. mailako egiaztatze-probara aurkeztu ahal izateko, ikasleak ikastaroa ez ezik proiektua ere gainditu beharko du. Kasu honetan, egiaztapena HABEren agiria izango da.
4. mailako ikastaro honetan erabiliko den metodologiari eta orduen banaketari dagokionean berriz, klaseak astean bitan izango dira eta hauek aurrez aurrekoak izango dira. Saio bakoitza bi ordu eta erdikoa izango da. Guztira 160-170 ordu inguruko ikastaroa izango da. Ikastaroa bai talde lanean bai bakarkako lanean oinarrituko da. Aurrez aurreko klaseetan ikasleek talde-lana egingo dute; bakarkako lanean, berriz, proiektua gauzatuko dute. Proiektua gauzatzeko orduan, ikasleak tutoretzen bidez irakaslearen zuzeneko 10 orduko laguntza berezia ere izango du.
Ikasleek eurek aukeratuko dute klaseak asteko zein egunetan izango diren eta baita ordutegia ere. Kontua da, taldea osatzeko gutxienez 10 lagun behar direla eta izen emandako ikasle gehienek hautatutako egunetan eta ordutegian izango direla klaseak.
Beraz, Azpeitiko Udal Euskaltegiak eskaintzen duen bai laugarren mailako ikastaro honetan bai 30etik gorako besteren batean izen eman nahi baduzue irailaren 21era bitartean egin dezakezue matrikula.
Izen emateko orduan hiru aukera dituzue:
![]() | Inprimatu |