Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hizkuntzen funtzionaltasun eremuak enpresatan

Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP / Enpresak / 2007-07-10 / 12:30


Enpresak pertsonak bezalaxe dira: ulertzaile onak egin beharrekoa di-da egiten du. Komunikazioa oso garrantzitsua da enpresaren egunerokoan, batez ere, komunikazio ona eta azkarra.



Enpresen eguneroko jardunean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dira. Enpresen errealitatea gero eta eleaniztunagoa da eta beraz, hizkuntzak egoki gestionatzen asmatzea behar-beharrezkoa da. Txinako hornitzaileekin aritzeko txinera erabiltzen dute. Alemaniako bezeroekin aritzeko alemana. Brasilen duten planatako langileekin portugesa. Japonesekin ingelesez... Egoera horiek gero eta ohikoagoak dira eta izango dira.

Azpeitiko enpresetan ingelesa, alemana, portugesa, txinera... erabiltzen dira. Baina horiekin batera, nola ez, euskara eta gaztelania ere bai. Hizkuntzak baliagarriak eta erabilgarriak dira enpresako egunerokotasunean funtzioren bat betetzen duten neurrian. Eta horixe da, hizkuntzen gestiorako planen helburua: enpresaren jardunean hizkuntza bakoitzari dagokion funtzioa aurkitzea eta eremu funtzional bakoitzerako hizkuntza bakoitzaren erabilera arautzea.

ELEGUNE zerbitzuaren bidez euskararen erabilera handitu nahi dugu enpresako hizkuntza guztiak kudeatuz. Bistan denez, Azpeitiko enpresetan euskarak funtzio asko bete ditzake:

Elegunek PDCA zikloari jarraituz honako urrats hauek ematen ditu gure zerbitzua jaso nahi duten enpresetan:

Hizkuntza gestiorako planen faseak grafiko honetan zehaztu ditugu:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Zehazki diseinu fasean honako hauek egiten ditugu.

  1. Lehenengo bilera koordinatzailearekin.
  2. Bigarren bilera koordinatzailearekin.
  3. Kontraste bilera.
  4. Jarraipen Batzordearen lehen bilera.
  5. Jarraipen Batzordearen bigarren bilera:
  6. Behin betiko txostena (diagnostikoa eta diseinua) idatzi eta enpresari helarazi.

Modu honetan hizkuntzen gestioa hobetzen laguntzen diegu enpresei eta ondorioz, euskara gehiago erabiltzeko aukerak, guneak, uneak eta bideak definitzen ditugu. Hori guztia, euskara gero eta gehiago erabili dadin Azpetiko enpresen egunerokotasunean. Hala bedi.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1183382108