Egin klik hemen INPRIMATZEKO


48 lagunek eman dute izena Udal Euskaltegiko irakasle izateko

Azpeitiko Euskara Patronatua / Euskaltegia / 2007-06-26 / 13:58


48 lagun aurkeztu dira Azpeitiko Udal Euskaltegian euskara irakasle lanak betetzeko osatuko den lan poltsara. Probak egin ahal izateko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda gaur (2007-06-26) argitaratu da eta 10 eguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko.



Honela dio hitzez hitz Azpeitiko Udalaren ebazpenak:

Azpeitiko Euskara Patronatuan sor daitezkeen euskara irakasleen beharrak betetzeko lan poltsan onarturikoen eta bazter-utzitakoen behin behineko zerrendaren onarpena eta Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea

Alkatetzak 2007ko maiatzaren 8an emandako ebazpen bidez onartu zuen lehiaketa-oposizio sistema erabiliz Azpeitiko Udal Euskaltegian euskara klaseak emateko Azpeitiko Euskara Patronatoa udal-patronatoan dauden euskara irakasleen lanpoltsak handitzeko hautaketa probetarako deialdia egitea.

Deaialdia, 2007ko maiatzaren 21ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Instantziak aurkezteko epea amaitu eta gero eta lan poltsaren eraketa arautzen duten oinarriekin bat etorriz, ERABAKI DUT

Lehenengo: onartu eta baztertu diren hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea (I Eranskina)

Zerrenda hau, Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuko iragarki-oholean argitaratuko da. Interesatuek 10 laneguneko epea izango dute, Ebazpen hau, Udaleko iragarki-oholean jatzen den egunaren biharamonetik hasita, behin behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak jarri edo zerrendatik kanpo utzi dituzten akatsak zuzentzeko.

Adierazitako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda zuzenean behin betiko onartuko da.

Bigarrena: Ondorengo epaimahaikideak izendatzea:


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1182859124