Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Azpeitian euskararen erabilera inposatu egiten da EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko biztanleen % 90 euskaldunak diren arren, azpeitiarrek euskara "askatasunez" erabiltzen ote duten zalantzan jartzen du EAEko Auzitegi Nagusiak bere epaian. Azpeitian euskara normalizatzeko udal-ordenantza indargabetu izanak hautsak harrotu ditu Euskal Herri osoan. Estatuko abokatuak Azpeitiko euskararen ordenantzaren aurka jarritako errekurtsoak zioena, Azpeitiko Udalak hura bertan behera uzteko eskatuz auzitegira zuzendutako erantzuna eta orain plazaratu den epaia ekarri ditugu guk **erabili.com**-era, elkarren artean alderatzeko. Hiru dokumentuak osorik ere ikus ditzakezue. > **Gaztelania galarazi** > > > Espainiako Estatuaren Abokatuak 2006ko martxoaren 14an EAEko Gobernu Ordezkaritzaren eskariz aurkeztu zuen euskara normalizatzeko "udal-ordenantza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133365410 baliogabetzea eskatuz "helegitea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_estatuko_abokatuaren_errekurtsoa.pdf. Ordenantza hori 2005eko abenduan onartu zuen Azpeitiko Udalak osoko bilkuran, aho batez, EAJ, EA, PSE-EE eta PPko zinegotzien aldeko bozekin. > > Helegitean, "euskarak Euskal Herriko berezko hizkuntza gisa duen koofizialtasun izaera ezbaian ez" duela jartzen dio Estatuaren Abokatuak. "Ordenantzari aurre eginez benetan ezbaian jarri nahi dena, ordenantzak jasotzen duen adierazpena da, bere hartu-eman guztietarako euskara (udal) korporazioaren hizkuntza ofiziala izango dela ezarrita, beste hizkuntza ofizialaren erabilerarekiko egoera gatazkatsuak eragin ditzakeen jarrera anbiguo eta zehaztugabea hartzen delako". Haratago doa Estatuko Abokatuaren interpretazioa: "Onartutako testua hitzez hitz hartuta ezin da ondorioztatu euskara Udal Korporazioaren erabilerarako soilik aldarrikatzen duenik [ ... ] baizik eta gaztelania hizkuntza ofizial bezala baztertu egiten duela". Hori kontuan hartuta eskatzen zuen errekurtsoan ordenantza "zuzenbidearekin bat ez datorren" arau bezala deklaratzea. > > Euskara udalerriko hizkuntza ofiziala dela esatean, ordenantzak "gaztelaniaren bazterketa bultzatzen" duela dio Estatuaren Abokatuaren helegiteak: "euskarazko harreman elebakarrak izateko eskubidea kontsakratzeko aitzakiapean, gaztelaniazkoak galarazten dira, bortxazko uniformetasun linguistiko modu bat inposatuz". "Harridura" azaltzen du helegitearen arduradunak ordenantzak bere 4. artikuluan (<i>Hizkuntza dela-eta diskriminaziorik eza</i>) dioenarekin, "euskara soilik erabiltzearen edo bere lehentasunezko erabilera nabarmenaren inposaketak gaztelania-hiztunen eskubideak kaltetzen baititu". > > > **Euskara, askatasuna eta inposaketa** > > > Jakina denez, EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Estatuaren Abokatuaren errekurtsoa eta, bere "epaian":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_epaia.pdf, helegitearen egilearen antzeko terminologia erabili du. > > Ordenantzak bere hitzaurrean gaztelaniak eta euskarak hizkuntza koofizialak izanik harreman guztietan eraginkortasun osoa dutela esan arren, ordenantza berak euskararen normalizazioan eta erabilera xede dituela esaterakoan "espainieraren erabilera baztertzea" litzateke "egiaz nahi" dena. Horrela, "ordenantzak espainierari onartzen dion berdintasuna erretorika hutsa da, benetako eduki eta eraginkortasun gabea". Auzitegi Nagusiko epaileen esanetan, "interpretaziorako zailtasun handiegirik gabe ondorioztatu daiteke, nahi dena euskara udal Administrazioan derrigorrezko hizkuntza bakarra izatea dela". > > Azpeitiko udalerriko euskal hiztunen kopurua ere zalantzan jartzen du epaiak. Are gehiago, Azpeitian euskaldunek euskara askatasun osoz erabiltzen ote duten ere ez dute argi Auzitegi Nagusian: "[ ... ] ez da egiaztatuta agertzen errealitatean ia biztanleria guztiak, askatasunez, euskara erabiltzen duenik [ ... ]". > > Ordenantzaren hitzaurrea eta hainbat arau aztertu ondoren, "laburbilduz, hizkuntza bakar bat, euskara, inposatzeko ahalegina" ikusten du EAEko Auzitegi Nagusiak, "espainiera erabat baztertuz". Hizkuntza baten ustezko inposaketak eta bestearen ustezko bazterketak "halako presio egoera" sortuko luke, epaiak dioenez, "gaztelaniaren erabilera askatasunez ezingo litzatekela aukeratu". > > > **Fede txarra** > > > Azpeitiko Udaleko ordezkari nagusiek, epaia ezagutu ondoren, argi eta garbi adierazi nahi izan dute euskararen erabileraren erabateko normalizazioa sustatzeak ez dakarrela berarekin gaztelaniaren bazterketa. > > Aurrez ere, Estatuaren Abokatuaren helegiteari erantzunez, ordenantzaren edukien eta legezkotasunaren defentsa eginez "idatzi bat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_udalaren_erantzuna.pdf bideratu zuen auzitegira Azpeitiko Udalak. Iņaki Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedradunaren gidaritzapean egina dago udal-ordenantza, eta katedradun bera izan zen Udalaren erantzuna idazteaz arduratu zena. > > Azpeitiko Udalak, Estatuaren Abokatuaren errekurtsoari emandako erantzunean, errekurtso egilearen postulatuak "fede txarraren abiapuntutik bakarrik" mantendu daitezkeela dio, ordenantzaren hitzaurreak "garbi erakusten baitu, ezin izan bestela, <i>euskara zein gaztelania hizkuntza ofizialak direla</i> [ ... ]". Udalak dio, adibideak zehaztuz, "artikuluetan zehar hizkuntza arrazoiengatik diskriminazio eza kontsakratzen" duela ordenantzak. > > "Erokeria juridikoa" egozten dio Estatuaren Abokatuaren helegiteari Udalaren erantzunak, gaztelaniaren bazterketaz ari denean. "Estatuaren abokatutzak ezin du inongo froga materialik aurkeztu, Azpeitian herritarrei gaztelania hizkuntza ofizial gisa erabiltzea galarazten zaiela edo galarazi izan zaiela esateko. Aldiz, Azpeitiko biztanleriaren % 96ak arazoak ditu euskara hizkuntza ofizial gisa eta erabateko normaltasunarekin erabiltzeko, Azpeitian Estatuaren Administrazioaren menpe edo harekin lotuta dagoen edozein erakunderekin (erregistroa, notariotza, epaitegiak...)". > > > **Eskumen-arazoa** > > > Estatuaren Abokatuak bere helegitean, eta ondoren auzitegikoek beraien epaian, Azpeitiko Udalak euskararen normalizazioa bultzatzeko onartutako ordenantza atzera botatzeko oinarrien artean behin eta berriz aipatzen duten kontua da eskumen-arazoa edo gatazka, eta Udalak hizkuntz normalizazio gaietan arauak ezartzeko eskumenik ez duela. > > Ordenantzak euskara Azpeitiko hizkuntza ofizial eta berezkoa dela eta udalaren laneko hizkuntza dela dioenean, "Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak eta EAEko Autonomia-Estatutuaren 6.1 artikuluak aldarrikatzen duten jatorrizko hizkuntzaren zein gaztelaniaren koofizialtasun izaera urratzeaz gain, Autonomia-Estatutu berak Autonomia Erkidegoarentzat gordetako funtzioak hartzen ditu [ ... ] gaztelania hiztunen eskubideak nabarmen diskriminatzeaz gain", zioen Estatuaten Abokatuak bere demandan. Arrazonamendu berbera erabiltzen zuen, gainera, ordenantzaren hainbat artikuluren legezkotasuna ezbaian jartzeko. > > EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia bat dator Estatuaren Abokatuarekin, Udalak beste erakunde batzuei (Espainiako Estatua eta EAE, kasu honetan) dagozkien eskumenak bereganatzen dituela esaterakoan: "Toki Jaurbideko Oinarriak arautzen dituen Legeak ematen dion prozesuko legitimazioarekin, Estatuaren Administrazioari dagokio Toki-Erakundeen akordioen aurka egiteko legaltasun-kontrola, hauek Estatuaren legedia urratzen dutenean, edo Estatuaren Administrazioari dagozkion eskumenak bereganatzen dituenean", dio, besteak beste, Espainiako Auzitegi Gorenaren zenbait epai aipatuz. Euskararen erabileraren normalizazioa "EAEren arautze-eskumenari" dagokiola ere aipatzen du epaiak: "Kontua ez da euskararen normalizazio linguistikorako udal-eskumen bat legalki ez onartzea, eskumen hori Autonomia Erkidegoari dagokiola baizik". > > > **Eskualdetako edo Gutxitutako Hizkuntzen Europako Gutuna** > > > Azpeitiko Udalaren arabera, ordea, "Estatuaren Abokatuak Konstituzioaren inguruan eratutako lege-multzoa edo Estatuko legedia urratzen duen neurrian soilik errekurritu dezake" ordenantza; hau da, arauak gaztelania erabiltzeagatik ondorio kaltegarriak ekarriz gero. > > Estatuaren Abokatuaren helegiteari emandako erantzunean, Eskualdetako edo Gutxitutako Hizkuntzen Europako Gutunaren edukia behin eta berriro aipatzen du Udalak. Hau ere Espainiako Konstituzioaren inguruan eratutako lege-multzoan kokatzen du. Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak gutun horrekin lotuta 2005eko irailean Espainiari zuzendu zion gomendioa ere aintzat hartzen du Udalak bere erantzunean. Eta "helegitearen argudiaketaren fede txarra frogatuta" gelditzen da, erantzun horretan jasotakoaren arabera, "Estatuaren abokatutzak Eskualdetako edo Gutxitutako Hizkuntzen Europako Gutuna eta honi lotuta Europako Kontseiluak Espainiari luzatutako gomendioa alde batera uzten dituelako nabarmen", batetik, eta "hitzaurrea eta atalen edukia kontuan hartu gabe, Azpeitian gaztelania hizkuntza ofizial bezala esistituko ez balitz bezala jokatzen duelako", bestetik. > > > **Kataluniako adibideak** > > > Hizkuntzen Europako Gutuna ez ezik, antzeko udal-ordenantzen inguruan Katalunian izandako kasuetan ere oinarritu zuen berearen defentsa Azpeitiko Udalak, Estatuaren Abokatuaren helegiteari erantzunez. > > Katalunian "ia udalerri guztiek hizkuntza normalizaziorako ordenantzak onartuta" dauzkatela dio Udalak eta "gauza bitxia, Estatuaren abokatutzak ez ditu inoiz errekurritu". Ordenantza hauetako batzuk eraman dituzte ordea epaitegietara, elkarteren batek helegiteak jarri ondoren, eta hauetako baten epaia jaso zuen Azpeitiko Udalak bere erantzunean, Sabadell hiriko ordenantzarena, hain zuzen ere. Kasu horretan hango Udalari eman zion arrazoia Kataluniako Auzitegi Nagusiak. > > EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, ez ditu aintzat hartu bere epaian Kataluniako ordenantzak, ezta Kataluniako bere baliokidearen erabakiak ere. Besteak beste, "ez dakigulako ordenantzak (Kataluniakoak) inpugnatuak izan diren ala ez", dio, edota "Auzitegi Konstituzionala edo Gorenarenak salbu, erakunde jurisdikzional batzuen epaiek ez dituzte gainerakoak lotesten". > > > **Agiriak, osorik** > > > Artikulu honetan, Azpeitiko Udalak euskararen erabilera normalizatzeko ordenantza onartu ondoren martxan jarritako auzibidearen dokumentazioan jasotakoa azaltzen saiatu gara, laburki eta gure ustez aipagarrienetakoak diren pasarteak ukituz. > > Agiriak osorik ikusteko aukera ere eskaini nahi dizuegu, ordea. Hona hemen, pdf formatuan: > > > - "Euskararen Azpeitiko udal-ordenantza (euskaraz)":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/azpeitia_euskararen_ordenantza.pdf > > - "Euskararen Azpeitiko udal-ordenantza (gaztelaniaz)":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/azpeitia_ordenanza_euskera.pdf > > > - "Estatuaren Abokatuaren helegitea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_estatuko_abokatuaren_errekurtsoa.pdf > > - "Azpeitiko Udalaren erantzuna":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_udalaren_erantzuna.pdf > > - "EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordenantza_epaia.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1174564358/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com