Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Azpeitian euskara normalizatzeko ordenantza indargabetu du TSJPVk
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren argudioen arabera, "euskararen erabilera esparru guztietan inposatzearekin" "halako presio egoera sortzen da" ez dela uzten gaztelaniaren alde "libreki" egiten. > EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren (TSJPV) Administrazioarekiko Auziak ebazten dituen Salak bertan behera utzi du Azpeitiko Udalak euskararen normalizazioaren inguruan onartutako "ordenantza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133365410 (2006ko urtarrilaren 30eko GBOn argitaratua), euskara "inposatzen" eta gaztelania "erabat baztertzen" duela uste duelako. > > Epaiak arrazoia ematen dio Estatuko Abokatuak Gobernu Ordezkaritzaren eskariz jarritako errekurtsoari eta ondorengoa ondorioztatzen du: "ordenantzak euskara ezartzen du Udaleko hizkuntza ofizial gisa eta hizkuntzaren erabilera esklusiboa inposatzen du esparru guztietan". Hala, "halako presioa egoera sortzen du non ez baitaiteke esan gaztelaniaren erabilera libreki erabaki daitekeenik". > > Udal-akordioak euskara jotzen du udalerriko eta bertako instituzioetako hizkuntza ofizialtzat eta bizilagun guztiek Osasunean, Justizian, Polizian, toponimian eta kale, plaza eta abarretako nomenklaturan euskara erabili ahal izatea "bermatzen" du, besteak beste. > > > **Konpetentzia autonomikoa** > > > TSJPVren sententziak uste du ordenantza "euskararen erabilera planifikatzen duen eta erregulatzen duen benetako sistema normatiboa ((…)" dela eta euskararen garapena eta sustapena ez dela udalerrien konpetentziakoa edo eskumenekoa gogorarazten du, "ezbairik gabe, konpetentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoari baitagokio, Karta Magnak eta Autonomia Estatutuak erabakitzen duten bezala". > > EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren arabera, "hizkuntza bakarrak inposatu nahi dute, euskara, gaztelania erabat baztertuz". > > > **Herritarren % 90a baino gehiagoren hizkuntza** > > > Ordenantzaren atarikoak eta arauek zehazten dutenez euskara da herriko hizkuntza, herritarren %90ak baino gehiagok erabiltzen dutena, baina Auzitegiak dio Udalak ez duela hori "frogatu". > > Gainera, "egia balitz herritarren %90a euskal hiztuna izatea ere" TSJPVk ondorengo galdera luzatzen du: "Zer gertatuko litzateke gainontzeko bizilagunekin? Gaztelaniaz espresatu nahi dutenekin edo Espainiako beste toki batzuetatik etortzen direnekin? Zer gertatzen da horiek gaztelaniaz komunikatzeko duten eskubidearekin?". "Azkenean, inolako birtualtasunik gabe uzten da koofizialtasun linguistikoa" dio epaiak. > > "Bizilagun guztiak euskaraz espresatuko balira ere horrek ez dio Udalari materia hori erregulatzeko gaitasunik ematean" zehazten du Auzitegiak, "ez baitu horretarako konpetentziarik". > > > > > **Behatokiaren iritzia** > > > Hizkuntz eskubideen Behatokiaren iritziz, injustiziak Justiziak berak sortzen dituela erakusten du erabaki honek. > > Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak salatu duenez, Justiziak ez du kontrako urraketa gertatzen denean "ezertxo ere egiten". > > Bestalde, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak Euskadi Irratian esan duenez, ez dira eskumenik ezta eskubiderik ere urratzen ari. Ildo horretan, EAEANren erabakiaren kontrako helegitea jarriko dutela iragarri du.<b> > > > > > - Estreinakoz, eitb24.com agerkari digitalean argitaratua, 2007-03-18an.</b> > > > > **Agiri interesgarriak** (eskuratzeko gainean sakatu) > > > - "Euskararen Azpeitiko udal-ordenantza (euskaraz)":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/azpeitia_euskararen_ordenantza.pdf (PDF formatuan 171 Kb) > > - "Euskararen Azpeitiko udal-ordenantza (gaztelaniaz)":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/azpeitia_ordenanza_euskera.pdf (PDF formatuan 147 Kb)<b> > > > > Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Euskararentzat lortu beharrekoa arautu du Azpeitiak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133365410 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1174287899/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com