Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Hizkuntza politika egokiena duen udalerria Azpeitia da
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Kontseiluak aztertu dituen 66 udalerrien zerrendaren buruan dago Azpeitia. > DONOSTIA. DV. Azpeitia da, Kontseiluak aztertu dituen Euskal Herri osoko 66 udalerrien artean, hizkuntza-politika egokiena duena. Zerotik hamarrera bitarterako puntuazioan, Azpeitia (6,82) da alegia euskara lehenesteko eta sustatzeko ahalegin egokia definitzen duten 7 puntuetara gehien hurbiltzen den herria; Lekeitio (6,58), Oñati (6,54), Tolosa (6,48) eta Bergara (6,35) datoz ondotik. Errenteria (3,11) da, berriz, sailkapenean posturik okerrena duen Gipuzkoako udalerria eta Donostia (4,22) -sailkapen orokorrean 26. baino ez den arren- puntuaziorik onena lortu duen hiriburua. > > *150* kolaboratzaileren laguntzaz burutu den lanaren emaitza Udalerrien hizkuntza-politikaren neurketa liburua da. Atzo aurkeztu zuen Kontseiluak Donostian, eta ikerketatik atera dituzten ondorioak ere azaldu zituen Xabier Mendiguren idazkari nagusiak. «Udalerrien hizkuntza-politika funtsezkoa da euskararen normalizazioan aurrera egiteko», adierazi zuen, «praktikan jartzen dituzten politikak ezinbestekoak baitira euskara erabiltzeko aukerak emateko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko». > > Argi utzi du ikerketak, Kontseiluaren arabera, puntuazioa estuki dagoela erlazionatuta ezagutza tasarekin: zenbait eta ezagutza handiagoa, orduan eta puntuazio altuagoa. Deigarria da, halaber, zerrendaren azkeneko postuetan euskara ofiziala den lurraldeetako herriak aurkitzea. Guztietan azkena Tutera da (0), azken postuetan Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako herriak nagusi direla. Postu horietatik nahiko hurbil daude, dena den, Ibarrezkerreko udalerri jendetsuak. > > Ikuspegi kritikoz aztertu ditu Kontseiluak emaitzak. Aztertutako udalen erdiak bakarrik du udal ordenantza, eta heren batek, gainera, ez du plangintza zehatzik. Ondorioz, borondatean oinarritutako eta babes juridikorik gabeko hizkuntza politika aplikatzen da aztertutako udalen erdien kasuan. Eta plangintza dutenetan ere gutxitan egiten da horren betetzearen inguruko segimendurik. > > Bildutako datuen arabera, «udalerrietan hizkuntza-politika berria behar da» izan da lana Euskal Herrian barrena zabalduko duen Kontseiluaren ondorio nagusia. > > > - Estreinakoz DIARIO VASCO egunkarian "argitaratua":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2007/kontseilua_azpeitia.pdf 2007-01-19an. > > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Azpeitia da euskara bultzatzeko gehien egiten duen herria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1169196066 > > - "Azpeitikoa aurrena euskal udalen hizkuntza politikaren azterketan":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1169196181 > > - "Hizkuntza politika egokiena duen udalerria Azpeitia da":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1169195111 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1169195111/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com