Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» EtorkiZUn: euskararen bidez etorkinak herrian integratzeko giltza
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Haur eta gazte etorkinak euskara ikasi eta gure herriko ohituretara integratzeko etorkiZUn programa berria abian jarri du Udalak, Euskara Patronatuaren, Gizartekintza sailaren eta herriko ikastetxeen elkarlanean oinarrituta. > Etorkin eta etorkizun arteko "hitz jokoa" oinarri hartuta martxan den ekinbide honek "kanpotik Azpeitira datozen etorkinak eta euskara Azpeitiko etorkizunarekin uztartzea du helburu", azaldu du aurkezpen ekitaldian Ana Mendizabal Udaleko euskara batzordeburuak. > > > **Haur eta gazteentzako bi maila** > > > EtorkiZUn programa 18 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta bi lan esparru ditu: bata, ikastetxeetan 4-12 urte arteko umeekin egiten dena, eta bestea 12-18 urte arteko gazteekin Zapo Txoko gaztelekuan burutzen dena. Eskoletako jardunari dagokionean Azpeitiko hiru ikastetxek hartu dute parte, guztira 62 haur eta gaztek. Iraurgin eta Karmelo Etxegarain hiruna talde osatu dira, Ikasberrin, aldiz, bakarra. Eskoletan astero ordubeteko bi saio izango dituzte, 14:00etatik 15:00etara. "Talde bakoitzaren mailara eta beharretara egokitutako saio dinamikoak, atseginak eta ludikoak dira", esan du Aitziber Bilbao EtorkiZUn programaren koordinatzaileak. 12-18 urte artekoak, berriz, Zapo Txokon ari dira EtorkiZUn ekimena lantzen. "Momentuz, zortzi pertsona ari dira parte hartzen eta antzerki tailer bat jarri dugu abian euskarazko saioekin tartekatuz", dio Bilbaok. Nolanahi ere, ikasturtea hasi besterik ez da egin, eta ikasturteak aurrera egin ahala jaur berrien etorrerarekin etorkinen kopuruak gora egingo duela aurreikusten da. > >

> > **Helduentzat ikastaroak** > > > Etorkizun ez da etorkinei euskara ikasteko antolatu den programa bakarra. Azpeitiko Euskara Patronatuak lehendik ere baditu gisa honetako ekinbideak. Orain bi urte Udal Euskaltegiaren bitartez AISA ikastaroa jarri zuen martxan atzerritarrentzat. Orain, berriz, Gizartekintza Sailak lan munduan gizarteratzeko ikastaroak antolatu ditu. Auzolan ikastaroan, margoketa eta eraikuntzen mantenimendua, zortzi lagunek parte hartu dute, eta horietatik 3 atzerritarrak dira. Merkataritza ikastaroan, berriz, zortzi lagunek hartu dute parte, eta sei dira atzerritarrak. Urte bukaeran beste bi ikastaro jarri nahi dituzte abian. > > > **Ikastetxeetan esperientzia positiboa** > > > Eskoletako ordezkariak bat datoz esatean ekimena "eraginkorra, positiboa eta garrantzitsua" ari dela izaten. > > >

> > > - Azpeitian Zer? hilabetekarian "argitaratua":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/etorkiZun_azpeitian_zer.pdf/, 2006ko azaroan, 95. alean. > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Etorkinak eta euskara Azpeitiko etorkizunarekin uztartzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161592245 > > - "Atzerritarrak euskarara eta herrira hurbiltzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161478975 > > - "Etorkinentzako laguntza programak martxan jarri dituzte":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161385186 > > - Azpeitiko Udalak etorkinak euskalduntzeko "EtorkiZUn" ekimena jarri du abian > > - EtorkiZUn: euskararen bidez etorkinak herrian integratzeko giltza > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com