Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» Etorkinak eta euskara Azpeitiko etorkizunarekin uztartzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Haur eta gazte etorkinek euskara ikasteko eta Azpeitiko gizarte bizitzan errazago txertatzeko **etorki**ZU**n** ekimena jarri du abian Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeekin batera. > Azpeitiko Udaleko bi sailen elkarlanean oinarrituta garatu da **etorki**ZU**n** ekimena. Azpeitiko Udalaren Euskara Patronatuak eta Gizartekintza sailek hezurmamitu dute **etorki**ZU**n**, beti ere, herriko ikastetxe guztien ekarpen eta laguntza ezinbestekoarekin. > > **Etorki**ZU**n** du izena abian jarri den ekinbideak eta izenak bere baitan esanahi bikoitza elkartzen du: etorkin eta etorkizun, izan ere, programak euskara eta etorkinak, biak hala biak, Azpeitiko etorkizunarekin uztartu nahi ditu. > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak lehendik ere baditu euskara ikasteko etorkinei bereziki bideratutako programak. Orain bi urte Udal Euskaltegiaren bitartez "AISA":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1099571708 ikastaroa jarri zuen abian atzerritarrentzat. Orain, berriz, **etorki**ZU**n** programa, bereziki, haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. > > Azpeitiak 14.023 biztanle ditu gaur egun eta horietatik atzerritarrak 462 lagun dira, herritarren % 3,3. > > Urola-kosta bailaran 2005ean etorkinei buruz egindako ikerketa baten arabera, % 3,73 ziren atzerritarrak. Orain urtebete Urola-kostako herrien artean atzerritar gutxien Azpeitian zegoen: % 2, 75. Dena dela, urtebete eskasean, % 0,55 atzerritar gehiago etorri dira Azpeitira eta ondorengo urteetan kopuru hori hazi egingo dela aurrikusten da. Egoera horren aurrean **Etorki**ZU**n** bezalako ekinbideak ezinbestekotzat jotzen dira Azpeitiko Udaletik. > > > **Haur eta gazteentzat** > > > **Etorki**ZU**n** programak bi lan esparru ditu: alde batetik, eskoletan 4-12 urte bitarteko haurrekin egiten den lana dago eta beste alde batetik, 12-18 urte bitarteko gazteekin, Zapo Txoko gaztegunean mamitzen dena. > > Ikastetetxeetako jardunari dagokionez esan beharra dago, Azpeitiko hiru ikastetxeetako haur eta gazteek parte hartzen dutela; guztira 62 lagunek zazpi taldetan banatuta. > > Iraurgi ikastetxean 3 talde sortu dira, Karmelo Etxegarai Ikastolan beste hiru eta Ikasberri ikastolan talde bakarra. Alabaina, kontuan izan behar dugu ikasturte hasieran gaudela eta ikasturteak aurrera egin ahala haur etorkinen kopurua hazi egingo dela haur berrien etorrerarekin. > > Haur hauekin eguerdietan, 14:00etatik 15:00etara eskuhartzen da ikastetxeek ahalbidetzen diguten geletan eta astean guztira ordubeteko bi saio eskeintzen zaie. > > Eskeintzen zaien programazioari ostera, talde bakoitzaren beharrretara, gustuetara, interesetara, ezagutza mailara... egokitutakoa da eta ahalik eta saio dinamikoenak egiten saiatzen gara; beti ere jolasa ardatz hartuta. > > Zapo Txokoko jardunari dagokionez, berriz, momentu honetan 8 gazte dira programan parte hartzen dutenak eta antzerki tailerra euskara saioekin tartekatuz eskaintzen zaie. > > Beraz, guztira, 70 dira **etorki**ZU**n** programa honen baitan parte hartzen duten haur eta gazte etorkinak. Azpeitiko Euskara Patronatuak **Etorki**ZU**n** ekimenean duen lantaldea koordinatzale batek eta beste 3 hezitzailek osatzen dute. > > > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Etorkinak eta euskara Azpeitiko etorkizunarekin uztartzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161592245 > > - "Atzerritarrak euskarara eta herrira hurbiltzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161478975 > > - "Etorkinentzako laguntza programak martxan jarri dituzte":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1161385186 > > - Azpeitiko Udalak etorkinak euskalduntzeko "EtorkiZUn" ekimena jarri du abian > > - EtorkiZUn: euskararen bidez etorkinak herrian integratzeko giltza > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com